Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Firefox OS sistema eragiledun telefonoak euskarazko zuzentzailearekin datoz orain

Firefox OS sistema eragiledun telefonoak euskarazko zuzentzailearekin datoz orain

e-gor 2015/05/10 20:30
Elhuyar I+Gn egin dugu lana

Ostiraletik, Firefox OS daukaten telefono mugikorretan euskarazko zuzentzailea dator sisteman integratuta!

Firefox OS smartphoneentzako sistema eragile bat da, Googleren Android edo Appleren iOSen gisakoa. Software librekoa da, web irekia, protokolo estandarrak eta bateragarritasuna bultzatzeko Mozilla Fundazioak sortua. Bertan exekutatu daitezkeen aplikazioak ez dira gailu horrentzat berariaz egindakoak, bertan HTML estandarra betetzen duten web aplikazioak soilik exekuta daitezke Firefox nabigatzailean. Hemen nahikoa (edo oso) ezezaguna den arren, garapen bidean dauden herrialdeetan telefono-konpainia askok saltzen dute, smartphone merkeak saldu ahal izateko modua baitute honen bidez.

Firefox OS software librea izaki, aukera dago berari ekarpenak egiteko: hobekuntzak, itzulpenak... Hala, duela hilabete batzuk software librea euskarara itzultzen aritzen den Librezale elkartekoek niregana jo zuten Julen Ruiz @Julenen bidez eskari batekin: Firefox OSrentzat euskarazko zuzentzailea egin nahian zebiltzan, eta horretarako testu-corpus batetik ateratako euskarazko hitz-formen maiztasunen zerrenda bat behar zen; Julenek bazekien ni corpusekin aritzen naizela lanean Elhuyar I+Gn (nire tesia web corpusen bilketaren ingurukoa izan zen), eta eskatu ziguten ea hitzen maiztasunen zerrenda bat pasatzerik bagenuen zuzentzailea egiteko. Elhuyar ere euskararen alde aritzen den fundazioa izaki, gure web corpus handiena horretarako erabiltzen uztea eta zuzentzailearen garapenean laguntzea erabaki zuen. Beraz, hitzen maiztasunak atera nituen gure 200 milioi hitzeko corpus batetik eta, Julenen laguntzarekin, Firefox OSren kodeari gehitu nion euskarazko zuzentzailea.

Baina zuzentzaile hori ez da orain arte sisteman integratu, hizkuntza askotarako zuzentzaileak gehitzen ari baitziren eta sistemaren tamaina asko handitzen ari zen. Erabaki zuten modua jartzea zuzentzaileak aukeratzen zirenean orduan jaitsi eta instalatzeko, eta hori inplementatzearen zain egon gara. Ostegunean egin zuten hori.

Ostiralean Firefox OS duen nire Mozilla Flame telefonoa eguneratu zitzaidan eta orain euskarazko zuzentzailea dauka. Kristoren ilusioa egin zidan!

Beharbada eta nik dakidala (zuzendu oker banago), lehenengo aldia izan daiteke smartphone batek euskarazko zuzentzailea integratuta daukala. Firefox OS atera eta sei hilabetera euskaratuta zegoen, Librezaleren eskutik, eta orain, bi urtera, euskarazko zuzentzailea dakar. Androiden, askoz zaharragoa izan arren, interfazea euskaraz orain arte gailu batzuetan soilik zegoen, eta zuzentzaileei dagokienez, badago Xuxen aplikazioa, Elhuyarrek egina, baina ez sisteman integratuta. Eta iOS, sistema zaharrena den arren, ez dago euskaraz, eta zuzentzailearekin berdin, Xuxen aplikazioa dago baina ez sisteman integratuta.

Software librearen abantailak. Borroka neketsuaren noizbehinkako garaipen txikitxoak. Ospatzera noa.

Alex
Alex dio:
2015/05/10 21:24
Zorionak Igor eta Julen. Lan bikaina. Izan dezala segida Elhuyar eta Librezaleen arteko kolaborazioak.
Lide
Lide dio:
2015/05/11 10:28
Igor, ez dakit gauza bera den, baina nire telefono zaharrak softwarea euskaraz dauka, eta zuzentzailea ere bai. Adibidez, whatsapp-en idaztean zuzenketak eta proposamenak egiten dizkit euskaraz. Ala aipatzen duzun zuzentzailea beste gauza bat da?
e-gor
e-gor dio:
2015/05/11 12:32
Ez, Lide, horri buruz ari nintzen, zure telefonoak hori badu orduan beste hau ez da lehena. Nik hala uste nuen eta ziurrenik hala izango zela esan zidaten beste batzuk ere, baina ez nengoen ziur. Zein telefono eta sistema eragile duzu zuk?

Hala ere, Android-etan kontu bat dago: Android sistema bera ez da ofizialki euskaraz egon duela gutxi Google-ek euskaratu duen arte, baina telefono-konpainia batzuk jartzen zituzten beraien terminalak euskaraz; eta nik uste nuen ezetz, baina baliteke bat edo bestek zuzentzailea ere sartu izana?

Beste aukera bat, telefono batzuetan aktibatu daiteke norberak aurrez tekleatu izan dituen gauzen arabera proposamenak eta zuzenketak egitea, baina hau ez da benetako euskarazko zuzentzaile. Hau da, aurrez sartu izan ditugun gauzak proposatu eta onartzen dizkigu, nahiz eta beste hizkuntza batzuetakoak izan edo okerrak izan. Baliteke zuk hau aktibatuta izatea?
Juan Mari
Juan Mari dio:
2015/05/11 13:04
Kaixo, Igor.

Nire Sony Xperia M (Android 4.3) euskaratuta dago eta euskara zuzentzailea dakar. Telefonoak dagoeneko urtebete du. Ez nuen ezer berezirik egin zuzentzailea instalatzeko, euskara aukeratu "Hizkuntza" atalean besterik ez. Uste dut bere garaian (ez dakit noiz) Sony-k gehitu ziela euskara hizkuntza beraien Android telefonoei.

Nolanahi ere, zorionak egindako lanagatik. Ea nire hurrengo telefonoa Firefox OS sistemarekin erosten dudan! (hemendik urte askotara espero dut hori gertatzea, kar, kar).
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10