Facebook ere euskaraz!
Duela gutxi jakin genuen Microsoft-en web zerbitzuetako asko euskaraz jarri zituztela. Ba oraingoan Facebook-i tokatu zaio txanda.
Sare sozial arrakastatsu honetan duela urte erdi-edo hasi zuten interfazea euskaraz jartzeko prozesua, erabiltzaile boluntarioen bidez egindakoa. Eta orain arte ere bazegoen interfazea euskaraz ikusterik (ordura arteko itzulpenekin soilik, jakina), itzultzaile boluntarioen taldean izena emanez gero.
Baina badirudi itzultze prozesua amaitu dela eta Facebook-eko arduradunek onartu dutela, jadanik edozein erabiltzailek aukera baitezake interfazea euskaraz ikustea, bere orri nagusiko behealdean aldatuta. Eta izena emanda ez duen edonor ere Facebook-en orri nagusira joatean, euskarazko bertsioa ikusiko du, nabigatzailea euskaraz ongi konfiguratuta badu.
Zorionak itzultzaileei, egindako lanagatik!
Zorionak eta Mila Esker egindako lanagatik