Euskarazko komiki-solasaldien kurtso berria Intxaurrondon
Kurtso honetan ere bi hilean behin, gaztelaniazko beste solasaldiekin tartekatuta, euskarazko komiki solasaldiak izango ditugu Intxaurrondo Kultur Etxean, nik gidatuta eta egileak bertan direla.
Hasteko, hurrengo asteartean, azaroak 9, Xabiroiko iazko komikia izango dugu hizpide, Basolatik berri onik ez, bere gidoilari Asisko Urmeneta eta marrazkigile Joseba Larratxerekin.
Urtarrilaren 11n Xabiroiko aurtengoaz ariko gara, Sasi artean Elgeta, gidoilari Koldo Izagirre eta marrazkigile Dani Fanorekin.
Martxoaren 8an, Harriet argitaletxeak atera berri duen Unai Elorriaga eta Alex Orberen Jarraitu inurriari izango da gaia. Unai Elorriaga gidoilaria izango dugu bertan gurekin.
Eta bukatzeko, maiatzaren 10ean Shu Otero etorriko zaigu Astiberrirekin atera duen Voces de Chimalpopoca komikiaz hitz egitera.
Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Ikusten denez, lan bikainak dira denak, eta egileek gauza oso interesgarriak kontatzen dituzte beti haietaz. Animatu etortzera!