Euskaltzaindiaren 100 urteak, komikian
Ospakizun betean daude Euskaltzaindian azken urtean, bere sorreratik 100 urte bete direla eta. Kongresu, jardunaldi eta bestelakoez gain, erakundearen historia publiko zabalari ezagutarazi nahi izan diote, eta horretarako komiki formatua baliatzea pentsatu dute.
Euskaltzaindia, euskararen 100 urteko laguna izenburua duen komikiaren irudiak Amaia Ballesterosek egin ditu, eta gidoia berak eta Juan Luis Zabalak ondu dute. Irailaren 26an banatu zuten komikia Noticias taldeko egunkariekin batera, baina ondoren ere erosi ahal da liburu-dendetan, azoketan eta beraien webgunetik.
Oso historia interesgarria da erakundearena, gauza jakingarriz betea, eta komiki honen bidez modu atseginean jaso dezakegu horien berri.