...eta iazko lehiaketen irabazleak
Iazko hainbat sariketek irabazleen berri eman dute. Horien artean dago Tolosako Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako Ibarra Galtzakomik euskarazko komikien VI. Lehiaketa. Nagusien artean, 1. saria Maitane Gartziandiak, 2. saria Iosu Mitxelenak eta aipamena Javier Navarrok eraman dituzte; 12 eta 18 urte artekoen artean, 1. saria Markel Galbetek, 2. saria Inhar Esnaolak eta aipamenak Ander Iribarrenek eta Ane Intxaustegietxartek jaso dituzte; eta 12 urtetik beherakoen artean, 1. saria Maider Romerok eta aipamenak Xabier Elolak, Itsaso Echartek, Maitane Ezquerrok eta Aimar Alvarezek jaso dituzte. Lan guztiak lehiaketaren webgunean ikus daitezke.
Saurék Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako Komikiak ere euskaraz! lehiaketaren irabazleak hauek izan dira, 1. saritik 10.era: eman gabe, Andoni Agirre (Lockerbie, Eskozia), eman gabe, Marijoxe Azurtza (Donostia), Jon Castro (Bilbo), Amaia Aire (Itsasu), Jone Mateo (Lekeitio), Aitzol Azurtza (New York, AEB), Enok Sudupe (Azpeitia) eta Ion Iraegi (Bergara).
Azkenik, Noticias Taldearen Ortzadar kutur gehigarriak eta Bilboko Rekalde aretoak antolatzen duten Rekalde-Ortzadar komiki-lehiaketaren III. edizioan, saria bi egilek eraman dute ex aequo eta saria banatuko dute: Jon Mikel Udakiolak Txorimaloa lanagatik eta Piedad Ortiz de Urbinak Maitasun gozoa lanagatik. Eta Ohorezko saria duela urte batzuk desagertutako Ipurbeltz komiki-aldizkariak eraman du, merezimendu osoz.