Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Donostiako V. Komiki Jardunaldiak

Donostiako V. Komiki Jardunaldiak

e-gor 2008/10/30 22:25
Urriaren 31tik urtarrilaren 7ra izango dira, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Asteak antolatuta.

Aurten ere, urriaren 31tik azaroaren 8ra Donostian izango den Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astearen barruan Donostiako V. Komiki Jardunaldiak antolatu dituzte, urriaren 31tik urtarrilaren 7ra izango direnak. Aurtengoan lau erakusketa egongo dira, bost egileri dedikatuak: For your pleasure (Miguel Ángel Martín), Allá: Ciudades y gentes (Isabel Mancebo), Euskadi fantastikoa IV (Angel Unzueta eta Sanvi) eta Mundo macanudo (Liniers). Horiez gain, Komikitik pantailara DVD sailarekin jarraitzen dute Alderdi Ederreko Udal Liburutegi Nagusian. Jardunaldiak aurkezteko prentsaurrekoa bihar, ostirala 31, izango da, 12:30ean Victoria Eugeniako Club Aretoan.

Iaz, duela bi urte eta duela hiru urte ere hitz egin genizuen hemen jardunaldioi buruz.

Jarraian duzue erakusketei eta egileei buruzko informazio gehiago.

For your pleasure - Miguel Ángel Martín

Aurten, Asteak Miguel Ángel Martín (León, 1960) marrazkigile, gidoilari, ilustratzaile eta kartelgileari erakusketa eskainiko dio.

Lehen komikiak Zona 84 edo El Víbora bezalako aldizkarietan argitaratu zituen, eta ordudanik, bere lana Totem, Makoki, El País, Rolling Stone, RockdeLux, Diario 16 eta abar luze bateko goiburuetan agertu izan da. Zinema eta antzerkira ere salto egin izan dute bere lanek eta merchandising ugari sortu du.

Sari ugari jaso ditu; horien artean, Europako Marrazkigile Onenari Yellow Kid saria (1999) edo Napoliko Comicon-ek emandako Attilio Micheluzzi Sari Nagusia (2003) aurki ditzakegu.

Egile gutxik lortu dute hain grafiko-estilo ezaguna, irakurketa hain gardena eta gaien mundu hain polemikoa eta berezia. Musika elektronikoaren agerraldi erradikal eta lurpekoenaren eragina duela aitortzen du eta bere lanak teknologia, zientzia eta pornografia gisako joerak adierazten ditu.

Bere bibliografia luzean, honako lan hauek nabarmentzen dira: Psychopatia Sexualis, Anal Core, Brian the Brain, The Space Between, Rubber Flesh, Snuff 2000, Kyrie, nuevo europeo edo Playlove, argitaratu berri duen eleberri grafikoa.

Urriaren 31tik abenduaren 5era

Okendo Kultur Etxea

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Vito 021 galeria

  • Astelehenetik ostegunera 10:00 - 18:00
  • Ostiraletan 10:00 - 15:00

Allá: Ciudades y gentes - Isabel Mancebo

Iruñean jaio nintzen 1971an. Nire bizitza beti izan da Artea. Pintura, argazkilaritza, zaharberritzea, zinema, ordenagailuak, baina, batez ere, marrazketa. Horiek eraman ninduten zuzenean Arte Ederrak ikastera. Ez nuen zalantzarik izan. Lizentziatura lortu ostean, munduan barna ibili nintzen, hiri eder honetara iritsi nintzen arte, Donostiara alegia.

Nire borroka pertsonala da: marrazketaren papera aldarrikatzea, gaurko plastikan bere garrantzia indartzea, merezi duen bezala aintzat har dadin. Ez artista ororen oinarri gisa, artelan gisa baizik.

Margolan bat erradiografia bat da. Barru-barrukoa den zerbait. Horren aurka egiten baduzu ere, beti amaituko duzu zure burua irudikatzen, zure nortasuna eta zure ikuspuntua, azken finean, bizitza irudikatzen.

"Ezinezko" espazioak sortzen ditut, "ezinezko" jendea, umorea, ironia eta xamurtasuna gehituz. Nire izakiak desitxuratuak, bitxiak dira, nire ustez interesgarriagoa izaten baita beren istorioa, beren begi eta forma "ez perfektuek" helarazten dutena, beren muina, arima islatzeko, horiek denak nonbait existitzen direlako. Nire osaketak barru-barruko espazioetara eramango zaituzte, irudimenari esker existituko diren espazioetara, duela denbora asko txikitu genuen NI horretara. Nire hiriak bizirik daude.

Teknika jakin bat erabiltzen dut, aditzera emateko nire modua (arkatza, tinta, batzuetan baita koloreekin ere, collagea, etab.).

Nik istorioak kontatzen ditut. Margolan batek istorioa islatzen badu margolana izateari utzi gabe, inongo laguntzarik behar ez duela adierazi nahi du. Artelan bat bere osotasunean.

Marraztea gustuko dut oso. Erabateko plazera da. Menpekotasun bat. Orduan askatasuna bete-betea da.

Han, mundu hartan, norberak nahi duena egin dezake, nahi duena izan liteke. NI beraren sistema sinbolikoa da.

Margolanak bihotza eta bizitza poz diezaguke, itxaropena eman eta zerbait berezia bizi dezakegula sinestarazi, poztasunean igeri egin eta atsegin handiz negar eta barre egin dezakegu.

Guztiok ezagutzen ditugun mugetatik haratago badago aukera asko, eta ez daude uste bezain urrun.

Pozik bizitzeko nire era da.

Urriaren 31tik azaroaren 22ra

Udal Liburutegi Nagusia

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Fantastikoa
Irudia: Iñaki G. Holgado

Euskadi fantastikoa IV

Super-heroiak? Gure lurretan? Tira! Izan zitekeen, baina ez dugu uste existitzen direnik eta hala balitz ere, zaila litzateke aurkitzea. Hain zaila izango ez litzatekeena horiek marrazten dituzten pertsonak aurkitzea da, nola bere alde errealistan, hala parodia egiteko marrazten dituztenak.

Lehen marrazkilari-motan Angel Unzueta dugu. 1993tik ari da super-heroiak hainbat argitaletxerentzat marrazten, generoko bi garrantzitsuenak, Marvel eta DC, barne.

Umorez marrazten dituena, berriz, Sanvi (Álex Sanvicente) da. Trama edo Mister K bezalako aldizkarientzat tirak eta istorio motzak sortzen ditu, super-heroien unibertsoko pertsonaia serioenei ere umorez beteriko zertzeladak eskainiz.

Hala ere, esan behar da, super-heroien marrazki-lanetan aritzen badira ere, hori bi marrazkigile handi hauen lanaren zati bat besterik ez dela. Horrela, Unzueta publizitate-estudio batean lanean aritzeaz gain, merkatu europarrarentzat album-proiektu bat egiten aurki dezakegu eta Álex, berriz, Europa mailan garrantzitsuak diren zenbait komiki-aldizkarirekin, adibidez Spirou, kolaboratzen edo Xabiroi aldizkarian sail bat lantzen.

Angel Unzueta

Angel Unzueta, 1969an jaio zen Ordizian eta 1993an hasi zuen bere jarduera super-heroien generoko komiki-marrazkilari gisa.

Forum argitaletxearentzat ilustrazio eta pin-up asko egin ondoren, argitaletxe berean eta Laberinto etxean, Cels Piñol gidoilariarekin batera, Neck y Cold saila sortzeko aukera iritsi zitzaion.

Handik aurrera, argitaletxe handietara saltoa egin zuen, hala nola, 2000 AD eta DC Comics, Marvel Comics eta Wildstorm iparramerikarretara.

Batman, Wolverine, X-Force, Wonder Woman, Kid Flash, Young Justice, Legion of Super Heroes, Green Lantern Corps, Countdown… bere arkatzekin marraztu dituen izenetako batzuk dira.

Gaur egun, urte batzuk geldi egon ondoren, komiki-marrazkilari lanari ekin dio berriz, diseinu eta marketingean dituen lanekin txandakatuz.

Urriaren 31tik azaroaren 22ra

Ernest Lluch Kultur Etxea

  • Astelehenetik ostiralera 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Euskadi fantastikoa IV: Sanvi

Alex San Vicentek (Portugalete, 1970) eskuarki Sanvi gisa sinatzen du eta Arte Ederrak ikasi zuen.

Publizitatean eta ilustrazioan lan egin du, bai eta animaziorako ekoizpen aurreko lanetan, filmetan eta telesailetan ere.

Komikien alorrean, bere lanak aldizkari askotan ikusi ahal izan dira; horien artean, azpimarratu behar dira Trama (istoriotxoen zaleen munduari buruzko Studio Titanic saila sortu zuen bertan), Mister K (umorezko haur-aldizkarian Bernardo Vergararekin batera Multiman sailean eta hainbat gag-etan parte hartu du), Buenafuente, L’Inedit, Spirou, El Balanzín eta Xabiroi.

Komiki-marrazkilari gisa egin duen lanarekin batera, hainbat argitaletxe eta publizitate-estudiorentzat lan egiten du freelance ilustratzaile gisa.

Urriaren 31tik azaroaren 30era

Príncipe zinemak

  • Astelehenetik igandera 16:30 - 22:30
  • Larunbatetan 10:00 - 14:00 eta 16:30 - 20:00
  • Azaroaren 2an (igandea) 10:00 - 14:00

Mundo macanudo - Liniers

"Liniers-ek mundu gogorra marrazten du leuntasunez. Poz malenkoniatsua zoriontasun inozoaren antipodetan. Bere lana polit eta dibertigarria da eta bera tipo bikaina". Modu honetan hitz egiten du Maitenak Liniers autore grafikoaren inguruan, Mundo macanudo erakusketaren protagonistaz, alegia.

Pinguino, robot, untxi, Madariaga izeneko peluxezko hartza edo Fellini deituriko katua dira argentinar honen tira komikoen ohizko protagonistak. Umore azkarra eta teazu nahastezinak dira gizon-emakumeen ergelkeriaz, maitasunaz eta denboraren iraganaz hausnarketa kezkagarria egiten duen egile honen lanaren ezaugarri nagusiak.

Azaroaren 2tik urtarrilaren 7ra

FNAC

  • Astelehenetik larunbatera 10:00 - 22:00

Jardunaldien aurkezpen prentsaurrekoa

Victoria Eugeniako Club aretoa

  • Urriaren 31n 12:30ean
dabilenharria
dabilenharria dio:
2008/11/26 18:38

Astean zehar bigarren saiakera egin ondoren lortu nuen Miguel Angel Martinen erakusketa ikustea.

Gustatzen zait autore honen estetika, pertsonaen estilo berezia, urdin-arroxa eta antzeko koloreekin lortzen duen efektua... istorio bazuen bortizkeria edo sexuaz aritzeko modua ez zaituzte eroso sentiarazten, baina pentsatzeko aukera ematen dute. Ez dakit literalki ondo idatziko dudan baina paretean idatzita esaldi hau zegoen "batzuek etorkizunaz hitz egiten dudala edo igarle bat naizela diote, baina gaur egungo eguneroko bizitzaz ari naiz".

Komiki erakusketa bezala ez zitzaidan asko gustatu egia esan, nire ustez kronologia bat edo hasierako garaietatik gaur egunera izan duen bilakaera ikustea baita interesgarria autore baten obran, edo originalak erakustean zirriborroak eta obra amaituak ikusteko aukera izatea... Zintzilikatuak zeuden obra gehienak komiki istorioak ziren, batzuk kolorea eman gabe, besteak kolorearekin... baina ez zen oso erakargarria.

dabilenharria
dabilenharria dio:
2008/11/09 19:23

Atzo larunbatez Donostiako Okendo kulturetxera joan nintzen Miguel Ángel Martín-en "For your pleasure" erakusketa ikustera, eta atean "erakusketa itxita dago" kartela jarrita zegoen. Okendo Kulturetxeko langileetako bati galdetu nion ea egitarauan ordutegia gaizki ote zegoen, eta bere erantzuna hauxe izan zen: "niri esan didatenez, erakusketako irudiak oso bortitzak dira,eta antolatzaileek esan didatenez aretoan pertsona bat egon behar da zaintzen, eta pertsona hori ez badago erakusketa itxita egon behar du"

Langile hau kulturetxearekin zuen harremana, ez erakusketa edo Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XIX. Astearekin.

Norbaitek ba ote daki zein baldintzatan ikusi ote daitekeen erakusketa?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10