Crash Comic 2007 Gasteizen, bihartik aurrera
Urtero bezala, Gasteizko Atiza elkarteak Crash Comic komiki-jaialdia antolatu du, hainbat erakusketa, jardunaldi eta besterekin. Aurtengo programa emakume komikigileen inguruan antolatuta dago.
Jarraian zerrendatuko ditut aurtengo edizioko ekitaldi nagusiak.
"Emakumezko egileak komikigintzan" jardunaldiak
Montehermoso Kulturunean izango dira, bi ekintza hauekin:
- Mahai-ingurua (abenduaren 20an, 18:30ean): Rakel Alzate, Sandra Uve, Viviane Alary eta Chantal Montellier (moderatzailea: Iñaki Larrimbe)
- Elkarrizketa (abenduaren 21ean, 18:30ean): Chantal Montellier (elkarrizketatzailea: Antonio Altarriba)
"Emakume sortzaileak komikigintzan" erakusketa
Zuloa gunean izango da, abenduaren 20tik otsailaren 20ra. Inaugurazioa abenduaren 20an 20:00etan izango da.
Gaueko Crash Comic
Gaueko ekintza batzuk ere izango dira, Aldabe Gizarte Etxean:
- Komiki-lehiaketaren erabakia (abenduaren 21ean, 22:00etan): Crash 07 Gazteentzako Komikien Lehiaketaren irabazleak jakinaraziko dituzte eta aurkeztutako komikiekin osatutako erakusketa inauguratu.
- Komikia zuzenean (abenduaren 21ean, 23:00etan): Atiza Elkarteko komikigileen eskutik.
Bestelakoak
Beste hauek ere sartzen dituzte programan:
- Komikiteka (abenduaren 20tik urtarrilaren 15era): Artium-eko liburutegian emakume komikigileekin lotutako hainbat argitalpen kontsultagai izango dira.
- Komikien irakurketa sustatzeko kanpaina (abenduaren 20tik aurrera): Artium-eko komikitekan eta Zuloa liburudendan Rakel Alzatek egindako komikizaletasuna bultzatzeko kartela eskuratu ahal izango da.
- 30 X 30 liburua: Zuloa liburudendan 30 X 30 - Gure komikiaren tamaina (1976-2006) liburua, iaz blog honetan komentatu genuena, eskuragai izango da.
(Eskerrik asko txibatazoagatik, Oihana!)