"Bordados", emakume irandarren intimitateak
Marjane Satrapiren marrazki infantil eta hitzek brodatzen dituzte (Persepolis ezagunaren ondotik) Ekialde Hurbilean islamismo totalitarioak bertako biztanleengan utzitako arrastoak. Gustatu zaigu ezaguna zaigun komedia ikutu arin hori galdu gabe, baina sakonera askozaz beltzagoa erakusten duten hainbat emakumek euren bizipenak nola kanporatzen dituzten, lotsaren-lotsaz beti besteei pasatutako abenturetan oinarrituta: gurasoek adostutako matrimonioak, argazki bidez ezagututako gizonezkoekin ezkondu beharra, poligamia, birjintasuna ohorearekin lotzea... Marjaneren amonaren esanetara, “besteen trapu zarrak astintzea bezalakorik ez dago, bihotzari astindutxo bat eman eta erabat hustutzeko”. Eta berriketaldi hauek tea hartuz, bazkalondoro egiten dituzte; gizonezkoak siestan dauden bitartean. Hara hor, terapia honen arrakastaren gakoa.
Fitxa |
---|
Izenburua: Bordados Gidoia eta irudiak: Marjane Satrapi Argitaletxea: Norma Editorial Urtea: 2004 ISBN: 84-96370-18-6 |
Niri ere asko gustatzen zait lan hau (Satrapiren besteak bezala), eta zure artikulua ikusitakoan berrirakurtzeko aprobetxatu dut. Oso ona da liburuaren hasieran datorren hiztegiko definizioa, istorioaren nondik norakoa bikain iradokitzen duena:
Broderies s.fem.pl.