Basauri Komik jaio da
Basaurin hainbat urtetan zehar komikiaren inguruko ekitaldiak bultzatzen ibili ondoren, ofizialki jaio Basauri Komik ekimena. Bere jarduna honelako ekintzen inguruan zentratu nahi du:
- Ganorabako komiki-lehiaketa
- Bigarren eskuko, okasiozko, bildumagai eta autoeditatuen azoka bat
- Erakusketak
- Hitzaldiak
- Irakurle klubak
Eta 2013ko udaberri honetarako programa zehatz hau aurkeztu dute:
- Ganorakako 2013 lehiaketa. Martxoaren 31ra arte dago irekita epea.
- Rober Garayren Del comic al arte bruto hitzaldia, Infame & Co.-k moderatua. Arizko dorretxean, martxoaren 6an 19:00tan.
- Bigarren eskuko, okasiozko, bildumagai eta autoeditatuen Basauri Komik azoka. Arizko dorretxean, apirilaren 28an 11:00etatik 14:30etara arte eta 17:00etatik 20:00etara arte.
- Ganorabako lehiaketaren irabazleen erakusketa. Pozokoetxe Kultur Etxean, maiatzaren 2tik 30era.
- Astiberriko editore Fernando Tarancon-en Astiberri, pasado y futuro de la editorial hitzaldia, Infame & Co.-k moderatua. Arizko dorretxean, maiatzaren 8an 19:00tan.
Ongi etorria bedi ekimen berri hau! Ea euskarazko ekitaldiak ere antolatzen dituzten!