Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta

e-gor 2008/03/11 13:50
Esku artean bat izan ondoren, hemen azterketa eta OLPCrekin konparaketa

Lankide txapas batek ;-) Asus EEE PC bat erosi du AEBetatik zuzenean eskatuta. Subnotebook motakoa da Asus EEE PC ordenagailua, hau da, txiki-txiki horietakoa, baina aspalditik existitzen diren Sony Vaio eta antzekoak ez bezala, merke-merkeetakoa ere bada, OLPC proiektuak irekitako lineakoa beraz.

Nik OLPC XO bat dudanez, ekidinezina da bien arteko konparaketa. Abantaila hauek ditu XOak EEErekiko:

  • Pantaila zertxobait handiagoa du XOk, baina erresoluzioa askoz handiagoa: 1200x900, eta EEEk 800x480 besterik ez (argazkian ikusten da blog honen lehen orria nola ikusten den bakoitzean)
  • Gutxiago kontsumitzen du XOk (irakurritakoagatik diot, EEEa ez baitut konprobatzeraino bezainbeste erabili) eta gutxiago berotzen da (hau bai da nabarmena, oso gutxi erabilita ere nabaritzen zaio beroa EEEari, eta OLPCri bat ere ez)
  • Liburu elektroniko moduan erabili daiteke XOa pantaila biratuta
  • XOa merkeagoa da, bestearen erdia baino gehiago; hori bai, hemen lortzeko orain arte egon den modu bakarra bikoitza ordainduta izan denez, antzera kostatu zaizkigu

Aldiz, gauza hauetan da EEE hobea XO baino:

  • Nabarmen arinagoa da (eta hori XO ere oso arina izanik!), eta txikiagoa ere bai (irekita antzekoak dira, baina itxita XOa handiagoa da heldulekuagatik)
  • EEE azkarragoa da (amen jesus baten pizten da!), memoria handiagoa du (512 MB, bestearen bikoitza) eta kapazitate handiagoko Flash memoria (2 GB-tik 8 GB-ra, XOk 1 GB soilik)
  • Biek dituzte bozgorailuak, mikrofonoa, bideokamera (2 GB-ko EEE modeloak ez), hiru USB ataka, SD txartelarentzako slot-a, Wi-fi konexioa eta mikrofono eta bozgorailu konexioak, baina horiez gain EEEk monitore eta Ethernet konexioak ere baditu
  • EEEk gure eguneroko erabilerarako ohikoak diren aplikazio gehiago dakartza instalatuta (Xandros Linux banaketaren gainean, Skype, Firefox, OpenOffice eta horrelakoak baditu, eta nahi izanez gero Windows XP ere instala dakioke); OLPCk hezkuntzarako software gehiago du, baina ez horiek (nahiz eta norberak instalatu diezazkiokeen)

Guztia honela laburbilduko nuke nik: OLPCa ingeniaritza lan guztiz iraultzailea da kontsumoan, aprobetxamenduan, kostuan eta abarretan eta hezkuntzarako zoragarriak diren aplikazio mordoa ditu, eta beraz bikaina da pentsatuta dagoenerako, hau da, hirugarren munduko haurren hezkuntzarako (nahiz eta guk eman diezaiokegun erabilerarako ere prestatu daitekeen); Asus EEE PCa, aldiz, beste moldaketa edo instalaziorik gabe lehen munduko edozein erabiltzaile asetzeko moduko benetako eramangarria da (benetakoarena azpimarratuz, ez orain arte eramangarritzat saldu dizkiguten ladrilo garesti horiek bezala).

Edonola, konparazio honek ez du zentzu gehiegirik ere, liga ezberdinetan baitaude biak. OLPCak hirugarren munduko haurrentzat soilik dira, beraz, 1x2 promozio kanpainaren bat salbu, Asus EEE PCa da lehen munduko publikoak eskura dezakeen bakarra. Eta, zalantzarik gabe, oso-oso aparatu majoa da. Nik erosiko nuke, bestea ez banu (edo izanda ere bai, agian... ;-). Ikastolen Elkarteak aukera ona egin du IkaSYS proiekturako.

Oraindik ez dago Espainian salgai, baina inportatzaile batzuen bidez lor daiteke. Hala ere, horien bidez AEBetako  prezioa baino dezente garestiago ateratzen da. Lankideak eBayn erosi du 4 GB-ko modeloa 300 eurotan (AEBetako prezioan), eta hori bera aipatutako inportatzaile horretan 60 euro garestiagoa da (bidalketa gastuak antzekoak dira batean zein bestean).

haritz
haritz dio:
2008/03/21 03:31

Aupa e-gor! Interesgarria egin duzun alderaketa. Ikateroek ere idatzi dute eee PC-ri eta Ikasys-i buruz. Hemen: http://ikteroak.blogsome.com/2008/02/08/asus-eeepc-zeintzuk-dira-bere-ezaugarriak/ Eta hemen: http://ikteroak.blogsome.com/2008/02/05/ikasys-norberaren-trebakuntza-sistematikoa/

Baita Ziriktroek ere: http://zirikteroak.ning.com/profiles/blog/show?id=1975872%3ABlogPost%3A2741

Inko I. A.
Inko I. A. dio:
2008/04/01 01:42

Lagun bat eta biok ere bildu ginen konparaketa txiki bat egiteko. Berak asus eee pc bat du eta nik XO konputagailua. Azken finean ez dugu zure analisitik at gauza berririk esaten (beno, argazki eta bideoak badaude), diferentzia argia da gure ustez, zuk diozun bezala. Dena den, azpimarratu nahiko nuke XOren Sugar interfaze iraultzailea. Niri ikaragarri gustatzen zait kontzeptua; beste modu bat fitxategiak kudeatzeko.

Hona hemen orria (Barkamenak dena den euskaratzeko konpromezua hartu bainuen, baina azkenean ezer): http://www.tecnomantes.com/2008/02/15/comparativa-asus-eee-y-olpc-xo-1-cara-a-cara/

birasuegi
birasuegi dio:
2008/03/18 17:32

Galdera erretorikoa: Zergatik ez dago horrelako ordenagailurik hemengo merkatuan?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10