Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Asterix-en azken albumaren iruzkina

Asterix-en azken albumaren iruzkina

e-gor 2005/10/21 14:20
Aurreikuspenik okerrenak bete dira...
Asterix-en azken albumaren iruzkina

Irudia: Uderzo

Asterix-en azken albumaren inguruan montatu duten kanpaina mediatikoaren inguruan ez nuen idatzi nahi, baina jada bi artikulu idatzi ditut (hemen eta hemen) eta beste bat ere bai orain! Ostiralean jarri zen salgai ditxosozko albuma, nik supermerkatu baten irakurri dut eta hemen duzue horren inguruko komentarioa. Aipatutako aurreko post horietan Goscinny lehengo gidoilaria hil zenetik eta Uderzo-k gidoiak egiten dituenetik albumek asko-asko galdu dutela nioen (batez ere azken zenbakietan), baina esperantzarako leiho bat zabalik uzten nuen, titulua ez baitzen txarra... Ba kaka! Azken abentura hau guztiz eskasa da, aurretiko azkenak baino are txarragoa.

Hasteko, istorioa bera tontakeria hutsa iruditzen zait. Uderzok estralurtarrak sartu ez ditu ba! Goscinnyren gidoietan erromatarren garaiko egoera eta toki ezberdinak erretratatzen ziren, ederto asko gainera. Uderzoren gidoi batzuetan ere ideia nagusia ez da txarra izan, nahiz eta gero istorioa ongi garatzen ez duen jakin. Baina oraingo honetan iparra guztiz galdu du, Asterix-en beste istorio guztien azpian dagoen osotasun edo koherentzia hori hausten duela uste dut.

Horrez gain, istorioaren azpian dagoen mezua dago. Goscinnyren istorioetan mundu tradizionala vs. modernoaren burruka dago sakonean (bariante askorekin, batzuetan balore frantsesen aldeko apologia ere badago balore amerikarren aldean; eta euskaldunon ikuspegitik ere burujabetza vs. inperialismoa antzeman ohi da), eta balore batzuk goraipatzen dira (laguntasuna...) beste batzuen aldean (merkantilismoa...). Uderzok gauza bera egin nahi izan du eta ez du asmatu. Hau da istorioa: etorritako estralurtarrak Dyswaltlandia planetakoak dira, eta galiarrei edabe magikoa kendu nahi diete beren etsai diren Namgek eskura ez dezaten; azkenean, beti bezala, galiarrak garaile. Defendatu beharreko balore moduan komiki franko-belgiarra agertu nahi izatea... Oso kausa pobrea iruditzen zait. Berez komiki europarra amerikarra edo japoniarra baino hobea dela suposatzea oso txobinista da. Hori demostratu egin behar da, eta komiki honek ez du horretan laguntzen prezisamente...

Gainera, moraleja edo mezua iradoki egin behar da, zuzen-zuzenean agertu barik. Goscinnyk oso sotilki iradokitzen zituen bere istorioaren moralejak, eta Uderzok aldiz oso modu zakarrean. Estralurtarren izenak ez baditu batere disimulatzen, horien itxurak ikusi beharko zenituzkete! Mickey Mouse, Superman, Mazinger Z eta horrelakoetan inspiratu baino gehiago egiten da, eta inspirazio edo omenalditik kopia hutsera dagoen lerroa oso fina izan ohi da.

Istorioaren garapena bera ere ez da libratzen. Haria eta bertan egiten diren txisteak Obelix-en galera eta Asterix eta Latraviata albumetan bezain infantil eta burugabekoak direla esatearekin...

Laburbilduz, oso album txarra. Iritzia orokorra da komikiei buruzko blog guztietan. Adibide gisa, irakurri hemen La cárcel de papel-en egin dioten komentarioa.

Eta hain txarra den arren, eta tristea bada ere, euskaraz atera dadin aldarrikatu beharrean gaude berriz ere (oraingoz gaztelaniaz soilik atera da). Txarra izanagatik ere, aurrez ziurta daiteke hit bat izango dela, gutxienez haur eta gaztetxoentzat asko salduko dela, eta horrelakoak ere ez badira euskaraz ateratzen, nola espero dezakegu beste komiki batzuk euskaraz irtetzea? Eta orduan, euskal haurrak komikiak irakurtzeko erdaretara jo beharrean aurkituko dira...

Fitxa

Izenburua: El cielo se nos cae encima (Asterix 33)

Gidoia eta irudiak: Albert Uderzo

Argitaletxea: Salvat

Urtea: 2005

ISBN: 8434504014

etiketak: Asterix, komikiak
patxi lurra
patxi lurra dio:
2005/10/22 15:38

Ufa! Ez jat gogo haundirik piztu Asterix (eta Obelix)en azkenekoa irakurteko, kritika hauek guztiak irakurrita.

Dana dan, lehentasunen kontua da be bai, eta Uderzo-ren azken komikia baino lehen, lehenago irakurri nahi ditut "Watchmen" horiek, J.F. Sauré-ren zeozer (interesgarria morroia, bai horixe), Zaldi Eroaren liburu gutiziatua (herria zurekin!),...

Portzierto, Igor: irakurri zenduan pasa dan domekan "berria"n (http://www.berria.info/pareak_bai/azala.php?id=29) Oroz eta Olariagari egindako alkarrizketa? Eta aste honetan Zaldi Eroari berton egindakoa? X.M.E.-k be Z.E. alkarrizketatu dau, bai eta blogean sartu be: http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/308

Patxi
Patxi dio:
2005/10/23 01:08

Nik bizitzan izan ditudan dezepzioetatik, haundienetakoa, Asterixen jarraipena Uderzo gidoilariaren eskutan. Irakurri nituen hasierakoak, baina hain iruditu zitzaizkidan exkaxak, hain haundia Goscinnyren hutsunea!

Gehiago ez erostea, ez irakurtzea erabaki nuen, aspaldian.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10