Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Gaizka Barandiaran euskal dantzen ikertzailearen ondarea

Gaizka Barandiaran euskal dantzen ikertzailearen ondarea

e-gor 2005/05/18 22:55
Igandean omendutako jesuita amaren osaba da

Igandean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteak omendutako Gaizka Barandiaran jesuita amaren osaba da. Azken urteetan bere liburuak (berak idatzitakoak nahiz ez), paperak eta beste gauzak hainbat jenderen artean banatzen ibili da, tartean ni nagoelarik.

Adin nagusiko izatera iristean jakin nuen etxean beti Tio Salbador (bai, Mondragoeko euskaran "tio" erabiltzen dugu osaba esateko) bezala ezagutzen genuen osaba jesuita euskal folklore eta etnografiaren ikertzaile garrantzitsua zela, literatur-idazle ere izateaz gain. Eta denborarekin bere jakinduria gehiago ezagutu dut: zekizkien hizkuntza guztiak, egindako lanak...

Badira urte batzuk bere liburutegi pertsonala osatzen duten liburu, aldizkari, eskuizkribu eta abarrak hainbat jenderen artean banatzen ari dela. Pentsatzen dut egiten duela liburuok norbaitentzat baliagarri izan daitezen, edo bere lanarekin beste batzuk jarraitu ahal dezaten, edo bere lanak dantza taldeetan aplika daitezen. Duela hamabost bat urte, nik hemezortzi nituenean, Arrasateko dantza talde baten parte hartzen hasi nintzen dantzari gisa, eta osabak jakin zuenean, Arrasatera egun batzuk familiarekin pasatzera etortzen zen bakoitzean liburu eta paper batzuk ekartzen zizkidan. Guztira izango dut balda oso bat, tartean bere lanen orijinalak eta eskuizkribuak (eskuz idatziak nahiz makinaz).

Nik gustura hartu dizkiot beti lanok, liburu eta paper asko ditut eta ez dekoraziorako soilik. Ilias-ena, Homeroren Ilíada Gaizkak euskaratua, irakurri nuen, eta dantzari buruzko bere beste libururen bat edo bi ere bai (ez ditut komikiak soilik irakurtzen, literaturaren klasikoak eta saiakerak ere irakurtzen ditut, ez pentsa!). Alabaina, ez naiz ni izango bere lanarekin jarraituko duena (ikusten duzue zein motako gauzetara dedikatzen naizen) ezta dantza taldeetan bere ikerketak aplikatuko dituena (dantza taldea utzi nuen). Horregatik, jakin Gaizkaren lanean interesa duenari gustura utziko dizkiodala nik ditudan bere gauzak.

oier
oier dio:
2005/05/19 10:31

Kaixo e-gor! Ez familiakoa zenuenik Gaizka!

Banatzen ari den paperei buruz: Orain pare bat aste Gaizkak Hernanin eman zuen hitzaldi batean egon nintzen. Ordurako entzuna nuen bere paperak han eta hemen banatzen ari zela. Hitzaldi bukaeran horixe egin zuen. Paper mordoska bat atera eta "hauek zuentzat!". Hitzaldiko antolatzailea eta ni neu joan ginen bere ondora eta paper haiekin zer egin pentsatzen hasi ginen. NIk paper haiek Eresbilera eramatea proposatu nuen. Eresbil euskal musikaren dokumentazio zentroa da, Errenterian dago eta horrelako materialak gorde, sailkatu eta aztertu nahi dituen edonori erakusteko prestatua dago.

Paperak eraman nituen Eresbilera. Han aztertu dituzte eta bertako zuzendariak, Jon Bagues-ek proposatu du fondo bat sortzea, Gaizka Barandiaran-en fondoa. Modu horretan aurrerantzean eresbilera iristen diren bere lan guztiak hor bilduko lituzkete eta Gaizka Baradiaranen lanak ezagutu nahi dituenentzat denak batera eskainiko zaizkio.

Beraz, orain zuri ere gauza bera proposatzen dizut. Eresbilera eramatea paperak. Nahi baduzu zuzenean zuk zeuk eraman ditzakezu, nik abisatuko diot Jon BAguesi, eta modu horretan zuk zeuk Eresbil bera ezagutzeko aukera duzu, uste dut merezi duela ezagutzeak eta. Errenterian dago Eresbil, Niessen fabrika izan zen eraikinean, hiri erdigunean beraz. Ezinezkoa bazaizu edo bestela nahiago baduzu nik eramango ditut paperak Eresbilera. Elhuyarko lankide eibartarraren bidez pasaidazuz eta eramango ditut.

Orain zuk esan, eta eskerrikasko horren berri blogean emateagatik.

ondo segi, oier.

e-gor
e-gor dio:
2005/05/19 11:03

Eskerrik asko, Oier, iradokizunagatik. Ideia ona iruditzen zait Eresbil-ena, horrelako zentroak horretarako egongo direla pentsatzen dut.

Hala ere, hitz egin al zenuen Gaizkarekin horri buruz? Ze agian berak dena zuzenean horra eraman ordez jendearen artean banatzeko arrazoiren bat-edo zuen... Hala ez bada, pena da paper guztiok berak zuzenean eraman ez izana, orain gauza asko hortik zehar jende ezberdinaren artean banatuta egongo baitira. Baina arrazoiren bat bazuen, agian berak benetan opari pertsonalak egin nahi bazituen, ez nuke bera mintzea nahi berak niri emandakoa nik beste bati emanez, ez nuke nahi berak pentsatzea oparia estimatzen ez dudala eta ez dudala nahi...

Hala ere, bera ezagututa, ziurrenik bere lana nire apal baten egotea baino nahiago izango du Eresbil-en publikoa izan dadin, nahi duenak azter ditzan eta euskal dantza eta folklorearen aldeko lanekin jarrai dezan. Eresbil-era eramango ditut nik ere ditudan bere gauzak. Baina apur bat itxoin beharko du, azpiegitura kontuengatik. Izan ere, orain Errenterian bizi naiz baina ez behin-betiko etxean, eta paper asko, horiek tartean, Arrasaten ditut. Hilabete batzuk barru, behin-betiko etxea dugunean, ekarri behar ditut paper guztiak Errenteriara eta orduan eramango ditut Eresbilera, edo dituzu, edo ditugu (nik nahiago "ditugu", Eresbil ezagutuko dut horrela baina ez naiz bakarrik joango).

Hala ere, Eresbil-en musika eta dantzarekin zerikusia duten gauzak hartuko dituzte fondo horretan, ez? Zer egin bere filosofia edo literatura lanekin? Zer egin daiteke horiekin, nik esandakoa, nik etxean gorde eta aztertu nahi dituenari utzi alegia, edo beste zerbait proposatzen duzu?

oier
oier dio:
2005/05/19 11:13

Hernanin bertan berari sujeritu nion Eresbilera eramateko aukera hori, baina ez dakit oso ondo ulertu zuen esan nahi niona. Laster bilduko naiz berriz berarekin, Loiolara bisita egingo niola esan bainion txistulari aldikarirako elkarrizketa bat egiteko. Beraz, esplikatuko diot gure asmoa ondo ea zer iruditzen zaion.

Musika eta dantzarekin zerikusirik ez duten paperei buruz eresbilekoekin kontsultatu behar da, baina aurrekoan eramandako paperetan ere uste dut bazirela horrelako batzuk, eta ez dut uste arazorik izango denik. Musika edo dantzaren ikerketan nabarmendu den autore bat izanik, autore horren lan guztiak biltzeak badu interesa musika eta dantzaren ikertzaile batentzat, lan horiek musika edo dantzarekin zerikusirik izan ez arren. Niri horixe iruditzen zait behintzat, baina hala ere galdetuko dut eresbilen.

Bestela, eta Gaizka berak kontrakorik esaten ez badu behintzat, zure paperen trasladorarte zain geratuko gara. Horiek Errenterira iristen direnean abisatu eta elkarrekin joango gara EResbilera, ni beti gustora joaten bainaiz hara.

oier.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10