Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "El País"-en komiki bilduma

"El País"-en komiki bilduma

e-gor 2005/05/15 23:03
Hurrengo igandetik aurrera

Hurrengo igandean hasita, El País egunkariak komiki-bilduma bat emango du. Lehenengo komikia maiatzaren 22an emango dute dohainik egunkaria erostean, eta hurrengo 34ak ostegun eta ostiraletan izango dira egunkaria erosteaz gain 2,50 euro ordainduta. Bilduma oso ona da, kalitate handiko komikiak ditu. Komikizaleontzat gure bilduman ez ditugun obra on asko merke lortzeko aukera ematen digu. Ez zaretenontzat, komikien mundu zoragarri hau ezagutzeko aukera paregabea.

Espainiako egunkari horri dirua emateko kontzientzia-arazoak dituzuenok, jakin prezio horretan ez diezuela dirurik ematen, ziur beraiek galtzen ateratzen direla! Eta kiosko askotan egunkaria erostea ere ez dizuete eskatzen...

Hau da bilduma eta komiki bakoitzaren data:

  1. Astérix - Astérix el Galo (Goscinny eta Uderzo): maiatzaren 22an, igandea, doan
  2. Mafalda (Quino): maiatzaren 26an, osteguna
  3. Mortadelo y Filemón - El sulfato atómico (F. Ibañez);maiatzaren 27an, ostirala
  4. Corto Maltés - Fábula de Venecia I (Hugo Pratt): ekainaren 2an, osteguna
  5. Corto Maltés - Fábula de Venecia II (Hugo Pratt): ekainaren 3an, ostirala
  6. Charlie Brown (Charles M. Schulz): ekainaren 9an, osteguna
  7. Blake y Mortimer - La marca amarilla (E. P. Jacobs): ekainaren 10ean, ostirala
  8. Blueberry - El hombre que valía $500,000 (Charlier y Giraud): ekainaren 16an, osteguna
  9. Blueberry - Balada por un ataúd (Charlier y Giraud): ekainaren 17an, ostirala
  10. El Capitán Trueno - Aventura en Groenlandia (Victor Mora): ekainaren 23an, osteguna
  11. El Príncipe Valiente I (Harold Foster):: ekainaren 24an, ostirala
  12. Max Fridman - Rapsodia Húngara I (Vittorio Giardino): ekainaren 30ean, osteguna
  13. Max Fridman - Rapsodia Húngara II (Vittorio Giardino): uztailaren 1ean, ostirala
  14. Mortadelo y Filemón - Contra el gang del chicharrón (F. Ibañez): uztailaren 7an, osteguna
  15. El Hombre Enmascarado - El país del hombre enmascarado (Ray Moore): uztailaren 8an, ostirala
  16. The Spirit - El origen de Spirit (Will Eisner): uztailaren 14an, osteguna
  17. Blake y Mortimer - El caso del collar (E. P. Jacobs): uztailaren 15ean, ostirala
  18. Persépolis I (Marjane Satrapi): uztailaren 21ean, osteguna
  19. Persépolis II (Marjane Satrapi): uztailaren 22an, ostirala
  20. Flash Gordon I (Alex Raymond): uztailaren 28an, osteguna
  21. Hellboy - El cadáver (Mike Mignola): uztailaren 29an, ostirala
  22. Astérix - Asterix y Cleopatra (Goscinny y Uderzo): abuztuaren 4an, osteguna
  23. El Zorro (Joe Shuster): abuztuaren 5ean, ostirala
  24. El garaje hermético I (Moebius): abuztuaren 11n, osteguna
  25. El garaje hermético II (Moebius): abuztuaren 12an, ostirala
  26. The Spirit - Guerra de bandas (Will Eisner): abuztuaren 18an, osteguna
  27. Rip Kirby (Alex Raymond): abuztuaren 19an, ostirala
  28. El Príncipe Valiente II (Harold Foster): abuztuaren 25ean, osteguna
  29. Roco Vargas - La estrella lejana (Daniel Torres): abuztuaren 26an, osteguna
  30. Flash Gordon II (Alex Raymond): irailaren 1ean, osteguna
  31. Niebla en el puente de Tolbiac (Jacques Tardi): irailaren 2an, ostirala
  32. Mandrake (Lee Falk): irailaren 8an, osteguna
  33. Hellboy - Los lobos de San Augusto (Mike Mignola): irailaren 9an, ostirala
  34. Paracuellos - La carta (Carlos Giménez): irailaren 15ean, osteguna
  35. Garfield (Jim Davis): irailaren 16an, ostirala

Bildumari eta komiki bakoitzari buruzko informazio gehiago "El País"-ek horretarako jarri duen orrian .

e-gor
e-gor dio:
2005/08/15 00:14

Niri ere gustatu zait Moebius-en El garaje hermético, ziur aski inoiz irakurri dudan komikirik surrealista eta eroena izango da, baina hala ere ez da bilduma honetatik gehien gustatu zaidana. Niretzat berriak zirenetatik Blueberry eta Max Fridman-enak gustatu zaizkit gehien. Blueberry ezagutzen banuen ere, justu bi lan horiek ez, eta ikaragarri onak iruditu zaizkit. Eta Max Fridman aurkikuntza polita izan da, asko gustatu zait.

Eta Egor-ena... Je je je! Young Frankestein asko gustatzen zaidan filma da, eszena eta zita asko buruz dakizkizun horietakoa. Eta nire bizitzan zehar ezagutu nauten hainbatek deitu izan nau "Aigor" (filmean esaten zuten bezala), nahiz eta hori oso poztekoa ez den! Hainbesterainoko antza ote dut Marty Feldman-ekin? Filmekoa Igor da hala ere, ez Egor. Egile eskubideengatik aldatuko ote zuen? Beno, izen bat ala bestea izan, nire benetako izenaren edo nire alter-egoarenaren berdina da (marratxoa izan ezik), beraz ezin konparazioei ihes egin...

Julen
Julen dio:
2005/05/31 10:23

Eskerrik asko, Igor,

orain argiago daukat nondik nora joan behar dudan.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2009/04/29 11:40

Atzo eta gaur ibili naz "El País"ek ataratako Moebiusen bi bolumenak irakurten. Marrazkiak oso txukunak dira, baina gidoiaren aldetik are gehiago gustau izan jat. Ez deuko ez hankarik ez bururik, fantastia handiko komikia da, harrigarria, aluzinogenoa (kontuz haurrekin),... Txapeau! Eskerrik asko bere garaian goiko artikulua publikau izatearren, e-gor, holan enterau naz gauza eder hauetaz.

By the way, badakizu zer ataraten dan google-en "egor" berba bilatuz gero? Lelengo sarrera "trabalho temporal"eko webgune batena da, Portugalgoa. Eta beheraxeago "Egor's adventure" agertzen da:

"Egor's Adventure is a morbid, goofy little adventure game (...). In it you play the role of Dr. Frankenstein's diabolic asisstant, Egor. As Egor, your mission is simple: do whatever Dr. Frankenstein tells you to do."

Iban Zaldua
Iban Zaldua dio:
2005/05/16 12:26

Bai, oso ona da, bere garaian iraultza bat izan zen komikiaren munduan, surrealismoz eta ironiaz beteriko album bat da.

Nire kasuan, gainera, oso berri pozgarria, lehendik irakurria banuen ere, erosteko dirua izan nuenerako gaztelaniazko Metal Hurlant bilduma zaharreko lehenengo alea lortzerik baino ez nuelako izan, eta bigarrena falta izan zait beti (eta ez dut sekulan bilduma osoa erosi nahi izan... lehenengo partea neukalako hain zuzen ere).

Urte dezente geroago bigarren parte bat atera zuen Moebiusek, gaztalaniaz "El hombre de Ciguri" deitua, baina nahikoa urrun geratu zen jatorrizko "Garaje hemetikoa"-tik. Tamalez, eta Blueberry saila alde batera utzita, Moebiusi gero eta gehiago gertatu zaion zerbait.

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/05/17 21:46

Neu uztailaren 21 eta 22an adi egoten saiatuko naz, Persepolisen lehenengo biak feriatzeko (Eskerrak ABC-k ez ditu kaleratuko!). Bestela, egun haietan eskertuko neutsuke abisatzea, Igor, mesedez.

Portzierto, Leturia: nozko antolatuko dogu "Zaldi Eroaren aldeko plataforma"? Inoiz esan dau berak agian Durangoko Azokarako zeozer argitaratuko ebala, "berria"ren tirez osatutako libururen bat.

(Oharra / Mehatxua: Indarberrituta bueltau naz Turkistanetik).

Julen
Julen dio:
2005/05/30 14:16

Aupa Igor,

muturra sartu nahi dut komikien mundu honetan. Hemen goian aipatu dituzuenak erosiko ditut, eta nik ere Persepolis erosteko asmoa banuen, lehendik ere zure blogean horren berri izanda.

Baina ezjakina naiz, eta ezin aukeratuta nabil, denak ere ezin baititut erosi. Zein, orduan? Badakit horrela, nire gustuak aipatu barik, ez dena erraza baina...

e-gor
e-gor dio:
2005/05/31 00:43

Ni ere ez naiz kristoren espertoa, ez pentsa... Nahiz eta horko horiek ia guztiak ezagutu ezagutzen ditudan entzutez, ez ditut denak irakurriak. Ni saiatuko naiz nire iritzia ematen, baina benetako jakitun baten aholkua nahi baduzu, zure gremiokide Iban Zalduari galdetzea hobe duzu.

Zerrenda horretako egile eta obra ezinbestekoak hauek dira, nire uste apalean: Hugo Pratt-en Corto Maltés, Charlier eta Giraud-en Blueberry, Eisner-en Spirit (nahiz eta Zalduari hainbeste gustatu ez ), Satrapi-ren Persépolis eta, goian irakurritakoagatik ematen duenez, Moebius-en El garaje hermético.

Horiez gain, helduentzako kalitatezko komiki modernotik atera gabe gomendagarriak diren beste batzuk Tardi-rena eta Hellboy izan daitezke.

Umore inteligentea kritika eta denuntziarekin batera atsegin badituzu, Mafalda eta Paracuellos dituzu. Beste pretentsiorik gabeko umorean (ez horregatik txarragoa) Mortadelo y Filemón, Charlie Brown eta Garfield dituzu. Eta Asterix, aurreko bien artean.

Abenturazkoetan, Blake y Mortimer (Tintín-en estilokoa edo?) eta Capitán Trueno dauzkazu.

Amaitzeko, komikiaren historiako klasiko zaharretakoak dira El Príncipe Valiente, El Hombre Enmascarado, Flash Gordon, El Zorro, Rip Kirby eta Mandrake.

Azkenean, ezagutzen ditudan guztiak sailkatu dizkizut... Ba horrela hobe, zure gustuen eta aurrekontuaren arabera erabaki ahal izango duzu!

Luistxo
Luistxo dio:
2005/05/16 11:35

Jope. Jerry Cornelius eta Major Fatalen abenturak abuztuaren 11 eta 12an... kanpoan nago egun horietan.

teenager bat nintzela Moebiusen garaje hermetikoa, Bilalen abentura barrokoak eta Humanoides Associes haien kontuak irakurtzearren, anai nagusiaren komikiak hartu, hiztegi frantses zahar batekin, eta hala ekin nion. Frantsesez ikasteko balio izan zidan...

e-gor
e-gor dio:
2005/05/16 11:40

Nik ez dut Moebius-en lan hau ezagutzen, baina banuen erosteko asmoa. Eta zuk hain ongi jartzen duzula ikusi eta gero, are gehiago...

Hala ere, izango duzu ezagunen bat abuztuan atzerrian oporretan egongo ez dena, ala? Bestela, esan niri...

Luistxo
Luistxo dio:
2005/05/16 12:16

Nire betiko komiki istorio faboritoa. Estilo zaharreko argitalpena, gainera, hileroko Metal Hurlant bakoitzean episodio bat... Ale batean igual 12 orri, baina hurrengoan, txantxa gisa edo, orri bakarreko disparate bat, eta hurrengora arte itxoin behar, ez bakarrik hilabete, baizik eta ea anaiak berriro Hendaiarako bidea hartzen zuen ale berriak lortzeko...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10