Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Komikiak, Espainiako monarkia, blogak eta beste

Komikiak, Espainiako monarkia, blogak eta beste

e-gor 2005/04/24 00:30
Magneto - Juan Carlos Borboikoa aferaren inguruan
Komikiak, Espainiako monarkia, blogak eta beste

Irudia: Alberto Schommer / Mike Mayhem

Espainiako Erret-Etxea eta eguna beroni ipurdia zuritzen ematen duten Espainiako medioak (hau da, ia guztiak) aztoratuta omen daude astearte honetan, hilak 19, Telecincok berria eman zuenetik: Marvel etxeak uda honetan aterako duen "House of M: The Pulse" komikian Magneto irudikatzeko Espainiako erregearen argazki ofizial bat erabili dutela, Espainiako Armadaren Kapitain General gisa agertzen den argazki bakarra hain zuzen ere (komiki hau What if edo "Zer gertatuko zen baldin eta..." unibertso paraleloen seriekoa da, eta bertan Magneto mutanteen errege izatera iristen da).

Berria ez da hain berria, komikien blogosfera jarraitzen dugunok aspaldi genekien. Eta gainera ez da lehenego aldia horrelako zerbait gertatzen zaiona Espainiako monarkiari...

Notizia eta bi argazkiak komikiei buruz Espainian dagoen blog onenak, Álvaro Pons-en "La cárcel de papel"-ek, argitaratu zituen apirilaren 8an. Eta komikizaleon katxondeoaz gaindi ez zuen inongo eraginik izan. Medio tradizional baten agertu zen arte.

Gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da hau. Gaur egun, sarri gertatzen zait blog baten berri edo erreportaje bat irakurtzea eta medio tradizional baten handik denbora batera ematea. Blogosferan gaur egun dagoen jende kopurua eta medioaren dinamikotasuna dela-eta, blogak aurrea hartzen ari zaizkie telebista, irrati, egunkari eta enparauei. Eta azken hauek gero eta gehiago erabiltzen dituzte blogak informazio iturri gisa. Blog tematikoek, komikiei buruzkoek adibidez, segituan izaten dute edozerren berri eta ia instantean argitaratzen dute, eta horrelako konpetentzia sano bat ere egoten da nork berri baten primizia eman. Anekdota gisa, esango dut nik beste inon irakurri edo entzun aurretik Frantziako Neuvième Art blogean jakin nuela ia zuzenean aurtengo Angoulèmeko komiki festibalean sari nagusia Marjane Satrapik irabazi zuela, eta nire blogean Espainiako beste edozein blogek baino lehen publikatu nuela (gero beste blog batek eman zion meritu hori bere buruari, euskarazko blogosfera beste mundu bat baita, baina nik harrotasuntxo hori izango dut beti).

Jarrai dezagun hariarekin. Telecincok astearte honetan berria eman zuenetik, gauzak nahastuz joan dira: La cárcel de papel erorita, Espainiako Erret-Etxeko zerbitzu juridikoak neurriak hartzea aztertzen... Lurrikara!

Espainiako komiki-blogosferak, zorionez, ez dauka monarkiarekiko herrialde horretako jende gehienaren iritzi bera. Blog gehienetan aipatu dute, beti barre-tonuan eta asuntoari garrantzia kenduz. Izan ere, liburu, film eta komikietako pertsonaia asko eta asko pertsonaia errealetan inspiratuta egon dira. Hala ere, komentarioetan ez da falta garrantzia kentzen ez dionik, arrazoi hauengatik:

  • Magnetoren irudia ez dago erregearenean inspiratuta soilik, guztiz anaroseatuta baizik.
  • Erregea edo beste norbait izan, irudi- eta egile-eskubideen urraketa garbia dago; egile-eskubideak Alberto Schommer argazkilari gasteiztarrarenak dira
  • "Inspiratutako" pertsonaia ere ez da nolanahikoa, diktadore ero bat baizik! (Magnetori buruz ari naiz)

Edonola ere, aurrez ere oinarritu izan dira Borbondarretan komiki-pertsonaia bat sortzeko. El Gatu-ren blogean jakin dut Hergé ere Tintin-en Le sceptre d'Ottokar komikiko Muskar XII Syldaviako erregea eta Alfonso XIII-ren arteko erlazioarena:

Alfonso-Syldavia
Irudia: Hergé / Philip Alexius de Laszlo

Egia da kasu honetan antza ez dela hain erabatekoa eta ziur aski Europako beste erregeak ere antzera jantziko zirela garaiotan, baina inspirazio hori dagoela pentsatzeko beste arrazoi batzuk daude: Tintinen abentura horretan, Muskar erregeak bere burua ia-ia abdikatzera behartuta ikusten du (azkenean, noski, Tintinek salbatzen du egoera); Alfonso XIII-k abdikatu egin zuen 1931n, komikiak 1939an argia ikusi baino 8 urte lehenago. Orduan ez zen horrelakorik muntatu... Agian Muskar istorioan pertsonaia on gisa agertzen delako? Edo urte hartan bazutelako arduratzeko gauza garrantzitsuagorik horrelako tontakeriak baino...

Edozein modutan, nork esango zidan niri Borboi baten argazkiren bat jarriko nuela nire blogean... Ba baten faltan, horra bi!!!

etiketak: X-Men, komikiak
Luistxo
Luistxo dio:
2005/04/25 12:04

Umetan kontatuak nituen komikiak. Tintinena bakarra neukan, eta horixe zen, euskeraz, Otokarrena. Oso kurioso zegoen euskaratua, sildabiera ere euskara-itxurako hizkuntza bat zen. zlakurz edo horrelako zerbait esaten zioten zakurrari, Miluri.

e-gor
e-gor dio:
2005/04/26 00:47

Hasieran, susmagarri bati jarraika, harekin konpintxatuta dagoen jatetxe sildabiar baten sartzen da Tintin eta "szlaszeck" eskatzen du, eta jabeak esaten dio hori txakurra dela (gezurretan ziurrenik, handik uxatzeko).

Gero Sildabian hegazkinetik botatzen dituzte Tintin eta Milu, eta Milu jausgailuaren gainean doala bertako nekazari batzuk ikusten dute eta "Zrälukz!" esaten dute. Ondoren "Czesztot on klebcz!" (honi ez diot harrapatzen zerbait esan nahi ote duen).

Eta ondoren, nekazariok Tintin ikusi eta diote: "Itxuraia horregazk arlot zirudiezk, eztok? Goazik gendarmaskaiara...". Eta Tintini: "Zatoz guregazk gendarmaskaiara". Badirudi hitz horiek nahikoa direla Tintinek hizkuntza ikasteko, eta erantzuten die: "Zuekin gendarmerira joateko? Oso gustoraia!". Ordutik aurrera dena euskaraz agertzen da eta ez dute inongo komunikazio arazorik, ez dakit bertakoek Tintini bere hizkuntzan egiten diotelako (jatorrian frantsesez) edo Tintinek jada bertako hizkuntza badakiela suposatzen delako.

Nik txikitan ere banuen, baina hau orain dudan edizioan begiratu dut, 1993koa. Ez dakit berdin egongo zen aurrekoan...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10