Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Cinco fabulosas décadas de comics Marvel" liburuaren iruzkina

"Cinco fabulosas décadas de comics Marvel" liburuaren iruzkina

e-gor 2005/03/08 23:25
"Ideien etxea"ren historia
"Cinco fabulosas décadas de comics Marvel" liburuaren iruzkina

Irudia: John Romita Sr.

Bai, onartzen dut: superheroien komiki amerikarrak gustatzen zaizkit. Superheroien komikiak ez dira nire komikitekan gehiengoa, ezta gutxiago ere. Aldiz, komikiei buruzko liburuei dagokionean, gehiengoa amerikarra daukat. Agian gehiago daudelako? Ziurrenik bai, marketina hobe zaintzen dute. Neskalagunak oparitu didan eta irakurri dudan azkena da Cinco fabulosas décadas de comics Marvel.

Badakit, zineman bezala, askoz kultuagoa gelditzen dela esatea komiki europarra bakarrik irakurtzen dudala, baina ez da horrela. Izan ere, edozein kultur adierazpenetan, ez naiz genero batzuk goratu eta beste batzuk gutxiestearen zale. Nire gustua, generoak baino, kalitateak gidatzen du gehiago, eta genero guztietan daude gauza onak eta txarrak. Eta mainstream amerikarrean ere badaude gauza onak.

Hala ere, ez naiz hain-hain zalea ere, eta ez dut superheroien komiki askorik. Ziurrenik izango da gauzak erdizka uztea ez zaidalako gustatzen (superheroien komiki gehienetan istorioa jarraia izaten da, eta kolekzio osoak izateko pazientzia eta diru asko behar da). Nik nahiago dut beste komiki formatoa, hilabetekaria ez dena, liburu baten istorio bat kontatzen duena, eta kolekzio txikiagoak dituena. Eta agian horregatik ere izango ditut superheroiei buruzko horrenbeste liburu. Nahiz eta komikia izan ez, superheroi baten historia guztia daukat liburu bakarrean. Aipatutakoaz gain, X-Men, Spiderman eta Hulk-i buruzko "La guía definitiva" izenekoak ditut.

Cinco fabulosas décadas de comics Marvel liburua gustura irakurri dut, Marvel-en superheroi guztien historia kontatzen baitu (1991 urtera arte, ordukoa baita liburuaren jatorrizko edizio estatubatuarra). Ez superheroien historia orokorra bakarrik, baizik eta euren komikiena ere bai. Alde horretatik, edozein zaleri atsegin emateko modukoa da liburua. Eta erraz irakurtzen da, ez pentsa liburua izanagatik guztia testua denik. Komikien funtsetako bat irudiak dira, eta ezin da egin komikiei buruzko ganorazko libururik irudirik barik. Honek mordoa ditu, 700dik gora!

Baina horrez gain, komikien historia orokorrari buruz ere hitz egiten du, komiki amerikarraren historiari buruz batipat. Izan ere, Marvel etxearen historia komiki amerikarraren historiaren testuinguruan baino ezin da ulertu, eta horri buruz ere asko ikasten da: pulp fictionaren eta komiki-bandaren aurrekariak, bien nahasketatik comic-bookaren sorrera, Komikien Urrezko Aroa, komikien krisia, Marvel-en garaia, komiki-denden sorrera...

Liburuak bi gauza ditu gustatu ez zaizkidanak. Alde batetik, liburu guztian zehar autobonbo-propaganda kutsua nabari da. Eta bestetik, ez da soilik superheroien eta euren komikien historia kontatzen. Ikuspegi laborala (langileen, hau da, marrazkilari, gidoilari eta editoreen, gorabeherak) eta enpresariala (diru-kontuak, jabe-aldaketak...) ere ematen da, eta niri, ba, zer nahi duzue esatea, ez da hainbeste interesatzen zaidan zerbait.

Edonola ere, superheroi-komikien zaleek gozatzeko moduko liburua da, komiki amerikarraren historiari buruz asko irakasten duena gainera. Komiki baten sortze-prozesu osoa nola den ere azaltzen dute atal baten (beraien etxean behintzat, Marvel metodoa deitzen diotena). Eta liburu guztia txintxo-txintxo irakurtzen duenarentzako sari gisa, amaieran Namor, Spider-Man, The Fantastic Four eta Wolverineren istorio klasiko bana dakar, oso onak guztiak.

Fitxa

Izenburua: Cinco fabulosas décadas de comics Marvel

Egilea: Les Daniels

Argitaletxea: Planeta DeAgostini

Urtea: 1996 (jatorrizko edizioarena 1991)

ISBN: 84-395-3909-6

etiketak: komikiak, Marvel
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10