Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "3 zangotako komiki solasak" mahai-inguru sorta, larunbat honetatik hasita

"3 zangotako komiki solasak" mahai-inguru sorta, larunbat honetatik hasita

e-gor 2015/05/14 22:00
Hiru izango dira mahai-inguruok, Komikigunean, Dani Fano moderatzaile dela
"3 zangotako komiki solasak" mahai-inguru sorta, larunbat honetatik hasita

Irudia: Dani Fano

Donostiako Komikiguneak hiru mahai-inguru antolatu komikien inguruan, 1 gaztelaniaz eta 2 euskaraz, 3 zangotako komiki solasak izenburupean. Denak larunbatetan izango dira, eguerdiko 12:00tan, eta Dani Fano izango dute moderatzaile.

Lehenengoa larunbat honetan izango da, maiatzak 16, Autores vascos en el mercado internacional izenburuarekin. Hizlariak Angel Unzueta, Gregorio Muro eta Iñaki G. Holgado izango dira.

Ekainaren 13an izango da bigarrena, Umore on, umore gaizto. Bineten azido satirikoa gaiarekin eta Antton Olariaga, Asisko Urmeneta eta Patxi Huarte ZaldiEroa hizlari direla. Mahai-inguruaz gain, urtebeteren buruan egingo den ZAPART komiki-jaialdiaren aurkezpen soziala egingo da. Horretarako, solasaldiaren aurretik kale animazioa egongo da, musikariak eta marrazkilariak zuzenean jotzen eta marrazten.

Azkenik, Emakumezko komikigileak. Zergatik hain gutxi? solasaldia urriaren 17an izango da, eta honetan hizlariak Yurre Ugarte, Irene Borda eta Ainara Azpiazu Axpi izango dira.

Ezin interesgarriagoak denak, ezta?

Anonimoak dio:
2015/05/15 18:32
Aupa,
Mezu pribatua bidali nahi nizun baina ez dut topatu nola egin.
Beharbada gustoko izan dezakezun blog baten berri eman nahi dizut (komikiei buruzkoa da).
Blog-ean sartzen bazara, kritikia guztiak ongietorriak (eta beharrezkoak!) dira, baina ez izan gogorregia mesedez. Saiakera bat da, zihur aski ez du asko iraungo (10 bat artikulu daude oraingoz). Ez-ikusiarena ere egin dezakezu...
http://cartoontimeblog.blogspot.com (izen hori izan arren euskarazko blog-a da, hobetu beharreko euskara ordea)
Irudien erabilera eztabaidagarria izan daitekeela ulertzen dut, baina beti ere erakusgarri bezala erabilita daude (lan osoak sekula ere ez dira zapuzten), gai hauei buruzko gaztetxoen heziketan laguntzeko asmoarekin, adibidez, edo interesa pizteko. Gehienak aintzinakoak dira, egile-eskubideen epea agortuta, edota gurean inoiz argitaratu ez direnak. Komiki-liburu argitalpen berriak kritikatzen dituzten blog-ek, kritikatutako liburuaren honenbeste irudi erakusten dituzte, edukiaren ideia bat emateko.
Sentitzen dut enbarazu egitea hemen, eta eskerrik asko pazientzia izateagatik. Blog ederra duzu (benetan diot).
e-gor
e-gor dio:
2015/05/16 22:21
Aupa!

Oso pozgarria da komikiei buruzko euskarazko beste blog bat egotea, ongi etorri! Horren berri emango dut blogean beste albiste baten bidez. Albiste hori idazteko, ongi legoke zu nor zaren jakitea, ez dut horri buruzko informaziorik aurkitu blogean bertan...

Eta pozten naiz bloga gustuko izatea, eskerrik asko!
Cartoon Time Blog
Cartoon Time Blog dio:
2015/05/19 12:41
Aúpa,
ahaztuta neukan hemen publikoki ere eskerrak ematea, beraz,
Eskerrik asko ongietorri bero honengatik!
Misterioa erakargarria omen da... Ea irakurleentzat ala den.
Zure post hau berriro irakurriz, emakume komikilarien gaia ikusten dut. Neure blog-a batik bat aintzinako komikiei eskainia egonik, argi daukat benetan gutxi daudela. Egunen batean aterako dut salbuespena. Interesgarria izango da hitzaldi hori, nondik datorren arazoa. Historikoki, literaturan baino askoz zabalagoa. Beharbada alde batetik, kazetaritza munduan hasi zirelako umorezko komikiak. Bestetik, ume kontua zirelako komini-liburuak? Emakume margolariak ere askoz gutxiago ez al dira? Agerian behintzat. Baino gaur egun, zergatik? Genetikoa izango al da?
Beno, mobiletik idazten nabil eta hay infernua da. Nik ez dut euskarazko zuzentzailerik...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10