Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Pololoak I - Poxpoliñen lurriña", lan apurtzailea, kalitatezkoa eta oso barre eragilea

"Pololoak I - Poxpoliñen lurriña", lan apurtzailea, kalitatezkoa eta oso barre eragilea

e-gor 2004/12/01 23:50
Patxi Gallegoren lanak ez digu hutsik egin
"Pololoak I - Poxpoliñen lurriña", lan apurtzailea, kalitatezkoa eta oso barre eragilea

Irudia: Patxi Gallego

Patxi Gallegoren "Pololoak I - Poxpoliñen lurriña" lan borobila da erabat. Lan guztiz berritzailea izateaz gain, lehen aipatu genuenez, kalitate aldetik ere oso ona da eta hori guztia gutxi balitz, barre eragiten du uneoro.

Komikiaren trama orijinala da oso. Euskal Herriko gatazka politikoak eta itxikeria sexualak eragindako frustrazioarengatik, Xabin euskal kutsua duen edozeretik urruntzen joan da. Baina beti ihes egite horretaz ere nazkatu da eta, homeopata baten laguntzarekin, konturatzen da euskal neska poxpoliñak direla beti gustatu izan zaizkionak. Askapen horretatik sortuko da Xabinaitor super-heroia, emakumezkoak soilik salbatzen dituena, eta salbatu ondoren euren esker onaz baliatzen dena, sexualki ere botere bereziak baititu...

Abiapuntu horretatik, istorio ezin dibertigarriagoa lantzen du Patxik. Une guziz harrituko gaitu eta zerbait berriarekin barrez leherrarazi. Barregarria ez da soilik istorioa, irudiak ere, arras politak eta ongi eginak izateaz gain, barrea eragiten dute behin baino gehiagotan.

Eta sexualki oso esplizitua da, inongo lotsa edo aurreiritzirik ez du, eta kontatu nahi duena kontatzen du zuzena izaten saiatu gabe. Ez da batere ohikoa hori euskarazko lanetan.

Patxi Gallego egileak berak aurkezpen egunean esan zuen: "Zenbait euskal topikoren inguruan irribarre ironiko bat egiten saiatu naiz". Ez saiatu bakarrik, baita lortu ere! Baina berritzailea dena da euskal mundua tratatzen duela, baina ez euskal mundua vasco zentzuan (hori ederki egiten dute Vaya semanita!koek), euskararen mundua zentzuan baizik, vascoen %75ek ezagutzen ez duten mundu hori. Eta maisuki tratatzen du mundu hori. Euskal kulturaren erreferentziak ugariak dira obra osoan zehar, alor horren bere ezagutza sakona demostratuz. Baina ez ditu topikoak komentatu soilik egiten. Topikoak uste zabaldu eta ezagunak dira, batzuetan (erdietan esaeraren arabera) ustelak. Patxik euskal gizartearen beste ezaugarri ez hain ezagunak deskubritu ere egiten dizkigu. Barre eragiteko komikia izan arren, euskal gizartearen analisi sakona egiten du Patxik.

Euskararen erabilera ere ederra da oso. Bost euskara ezberdinetan egiten du unearen arabera (batuan, gipuzkeraz, bizkaieraz, iparraldeko euskaraz eta euskaldun berriaren euskaraz), guztietan ederto asko eta egoerari ondo moldatuta gainera (esan nahi dut ez duela bizkaiera erabiltzen soilik pertsonaia tontoarekin barre erraza lortzeko, eskertzekoa dena; edo agian hemen nire bizkaitar sena atera zait, agian ez nuke gauza bera esango euskaldun berria banintz, euskaldun berria baita pertsonaia lelo bat).

Teknikoki hitz eginda, estilo ugari lantzen ditu obran zehar, barietate handia sartu du bai istorioa kontatzean bai irudietan. Lana ez da guztiz komikia. Akzio gutxien dagoen ataletan (pertsonaia nagusien gogoetak eta iragana kontatzen direnetan), narrazio gisa planteatuta dago, noizbehinka komiki edo irudiak tartekatuz. Komikizaleok nahiago genuke guztia komikia izatea, baina egia da ez litzatekeela erraza izango homeopataren kontsultako saioak komiki bidez izatea, irudi antzekoak gehiegi errepikatu gabe. Ezinbestean egindako aukera ona, beraz.

Bere lanean bere influentzien presentzia nabari da. Arale marrazkietan, Persepolis euskal gatazka haur baten ikuspegitik kontatzean (komiki honi buruzko artikuluren bat idatziko dut laster, laugarren tomoa erosi berri dut eta orain serie osoa berrirakurri behar dut), Ralf König sexuan, Superlópez Aldanondo inspektorean (Holmez inspektorearen berdina da!)... Alde horretatik, agian bat edo batek esango du orijinaltasuna falta zaiola... Niri estilo edo influentzia ezberdin horiek istorio baten nahastea orijinala iruditzen zait, eta estilo propioa sortzen duela deritzot.

Lan borobila, esan bezala: berritzailea, orijinala, kalitatezkoa, barregarria... Aurrekoan esan nuen lehenengo aldia zela euskaraz horrelako zerbait egiten zena eta argitaletxe handi batek horrelako apustua egitea gauza ona zela euskal komikigintzarako, baina ardura handia ere badela, emaitzaren baitan egon baitaiteke horrelakoak egiten jarraitzea... Patxik lotsarik gabe hartu du ardura hori bere gain eta nota onarekin gainditu du erronka. Orain publikoaren erantzuna ikusi behar... Ea obrari dagokion mailan erantzuten duen eta bigarren tomoa laster ateratzeko moduko salmentak lortzen diren, ni behintzat irrikitan utzi nau eta!

Fitxa

Izenburua: Pololoak I - Poxpoliñen lurriña

Gidoia eta irudiak: Patxi Gallego

Argitaletxea: Elkarlanean

Urtea: 2004

ISBN: 84-9783-201-9

Erlazionatutako artikuluak:

Patxi Lurra
Patxi Lurra dio:
2005/02/19 15:17

"Berria"ko Eneko Bidegainek atzo ekarri euskun "Tartea" gehigarridxan "MARRAZKIRRI" izeneko erakusketa martxan ipini daualako albistea.

Erakusketa IZURAn (Nafarroa Beherea) egongo da ikusgai martxoaren 20a arte, bertoko Haize Berri kultura etxean, eta handik aurrera BILBOko Kafe Antzokian apirilera arte.

"MARRIZKIRRI"n Euskal Herri osoko 30 bat marrakilarik hartuko dabe parte, besteak beste, Asisko Urmenetak (antolatzaileetakoa bera be bai) eta Marko Armspackek. Urtero prestatzen ei dituzte holakoak, eta aurtongo leloa edo "UKAN ALA IZAN" galdera xespirianoa da.

Abisauta zagozie! (Ez dago zergaitik).

xme
xme dio:
2004/12/02 11:53

Editore bezala aspaldian izan dudan pozik handienetako bat izan da niretzat Gallegoren obra hau kaleratzea, eta dudarik gabe dibertigarriena.

dENiS
dENiS dio:
2004/12/07 11:39

Beno, beno, beno... Berriakoa ikusi ondoren erostea erabaki nuen baina, zuenak irakurri eta gero, gaur bertan jaitsiko naiz dendara. Utziko zuten dendetan aleren bat Durangoko Azokara joan ezin garenontzako, ezta?

Julen
Julen dio:
2004/12/02 18:12

Atzo Berria egunkariak bazezkarren komikiaren zenbait zati, eta egia esan, itxura oso ona zuten.

e-gor
e-gor dio:
2004/12/10 11:08

Estetika zaharra (Matrix-en itxurakoa) saretik hartu nuen, www.movablestyle.com webgunetik. Orain berria jarri dut, hainbat jenderen aholkua jarraituz. Laster skin edo itxurak norberak aukeratzeko moduan jarri nahi dut.

dENiS
dENiS dio:
2004/12/07 11:44

Ahaztu in jat: zorionak, letutar e-gor, aspaldiko ametsa gauzatu dok... Por tzierto, e-gorblogaren estetika nundik atara dok, lanetik iguel?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10