"Persepolis" filma, Cannes-go Zinemaldian saritua
Blog hau irakurtzen duzuenok ongi jakingo duzuenez, Marjane Satrapi-ren Persepolis da nire komikirik gogokoenetako bat. Cannes-go Zinemaldiaren aurtengo edizioan aurkeztu dute komiki horretan oinarritutako filma, Satrapi-k berak eta Vincent Paronnaud-ek zuzenduta eta, dirudienez, komikiarekiko oso fidela dena. Ba aipatu zinemaldiko Epaimahaiaren Saria eraman du, beste batekin ex aequo. Beste sari bat gehiago komiki eder honentzat!
Sariaz gain, aipatzekoa da aurkezpeneko lehen emanaldiaren ondoren publikoak ordu laurdeneko txalo zaparrada eskaini ziola. Irango gobernuak ez du berdin hartu, ordea. Ez zaio gustatu bere herriari buruz bertan egiten den erretratua, eta kexu ofiziala bidali dio Zinemaldiari. Aurrez gobernu horrek Persepolis komikia debekatua zuen, eta duela gutxi 300 filmarengatik ere protesta egina zuen.
Atzo ikusi gauen etxien Persepolisen dibfidi-a (Usurbilgo kultur etxian alokatutakoa) eta asko gustau jakun. Estekikoki komikiarekiko oso-oso fidela iruitu jakun eta pasarte alaiak zein latzak komikiak bezain ondo transmititzen dittu filmak. Chapeau!