Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / MythTV bideo-grabagailu eta multimedia-zentro softwarea VI: Instalazio erraza

MythTV bideo-grabagailu eta multimedia-zentro softwarea VI: Instalazio erraza

e-gor 2004/11/30 00:00
Nola instalatu MythTV zure ekipoan
MythTV bideo-grabagailu eta multimedia-zentro softwarea VI: Instalazio erraza

Irudia: www.knoppmyth.com

Artikulu honetan MythTV instalatzeko dagoen modurik errazena azalduko dut (nire ekipoan erabili ezin izan nuena, bide batez).

Ni nahiko berria naiz Linux munduan. Hainbat ekipotan pare bat distribuzio ezberdin instalatu izan dut, baina instalazio ohiko eta sinpleak beti. Eta erabiltzen dut batzutan, baina ia beti interfaze grafikotik. Komando-lerroaren bidez gauzak egitea, konfigurazio-fitxategiak eskuz editatzea, programak konpilatzea... ez dut askotan egin, egin dudanetan beste aukerarik ez zegoelako eta beti interneten adibideak begiratuta. Egin behar izan dudanetan (automatikoki hardware bat detektatu ez didalako, paketeren baten bitarrik ez dagoelako...) ez dut esperientzia onik izan: batzuetan ez dut lortu behar nuena (hardwarea martxan jartzea, paketea konpilatzea...) eta lortu dudanetan asko kostata izan da (dependentziak, erroreak...).

MythTV-k modulu ugari ditu eta hardware ezberdin asko behar du funtzionatzeko. Bere dokumentazioan bertan dio ez dela erraza MythTV konpilatu eta instalatzea (nahiz eta dokumentazio oso ona duen). Horren aurrean, ni ez nintzen normalean horrelako proiektu baten sartu izango.

Baina badago MythTV-rentzat berariaz egindako Linux distribuzio bat, KnoppMyth. Knoppix-en oinarrituta dago (Debian bat da, beraz) eta MythTV gure ordenagailuan erraz jartzeko pentsatuta dago. Ordenagailua KnoppMyth-en CD-tik abiarazten badugu, Knoppix sistema bat instalatuko digu gure ordenagailuan, MythTV aurrez konpilatuta duena, MythTV-rekin erabiltzen den hardware guztia instalatuta eta konfiguratuta duena eta abioan MythTV automatikoki irekitzen duena.

Hau erabili behar baduzu, OHAR GARRANTZITSU BAT: "Auto install" bat du, zeinak DISKO GOGOR GUZTIA ezabatuko digun, berak behar dituen partizioak sortu eta instalatzeko. Disko gogor huts batetik abiatzen bazara ongi, bestela eskuzko instalaziora sartu, non zuk esaten diozun zein partiziotan instalatuko duen sistema eta zeinetan datuak, eta orduan besteak ukitu gabe instalatuko dizun (partizioak aurrez sor ditzakezu edo instalazio prozesuan bertan).

Nik KnoppMyth hau probatu nuen nire ekipo zaharrean, eta nahiko erraz egin zuen dena. Ekipo horretan ez nuen txartel sintonizatzailerik eta beraz, ezin nuen telebistarik ikusi ez programak grabatu, baina beste guztia probatzeko aukera izan nuen: internetetik programazioa jaitsi (ETB1 eta ETB2 barne, eta programei buruzko informazio piloarekin), grabazioak programatu (aukera mordoarekin), eguraldia ikusi (uneko eguraldia, tenperatura, presioa, haizearen abiadura eta norantza, hezetasuna, eguzki izpien erradiazioa... eta hurrengo lau egunetako iragarpena, azken orduetako satelite bidezko irudiez gain), beste bideoak ikusi, argazkiak ikusi, musika entzun eta abar.

Hainbeste gustatu zitzaidan eta instalazioa hain erraza iruditu zitzaidan, ekipoa erostea erabaki nuela, bertan MythTV instalatzeko KnoppMyth erabiliz.

Baina gero gauzak ez ziren hain errazak suertatu...

Aurreko artikuluak:

etiketak: ,
arreitu
arreitu dio:
2005/11/23 14:12

Kaixo.

Bai, konturatu naiz ubuntuk paketak dituela, eta saiatzeko asmoa neukan.

Frogak egiteko etxeko PCa erabiltzeko asmoa neukan, eta gero, nola dabilen ikusi ondoren, sistema hau jarri ala ez erabakitzea.

Portzierto, Punky xamarra ez ? hainbeste arazo izan ondoren, guztia ezabatu berriz ere instalatzeko ? :-)

Nire zalantzak txartel sintonizatzailean daude, ..., garesti xamarra iruditzen zait ....

Portzierto, begiratu hemen

Ondo izan.

e-gor
e-gor dio:
2005/12/22 02:21

Nik dakidanagatik, Hauppage WinTV PVR familiako txartelek ez dute TDT sintonizatzeko balio, horiek seinale analogikoa sintonizatzeko dira. TDT-a hartzeko txartel sintonizatzaile digitalak behar dira. Hauppage-ren web guneko produktuen orrian begiratzen baduzu, Digital TV receivers horiek dira telebista digitala sintonizatzeko txartelak.

Justu aurreko astean ibili ziren Barrapunto-n Linux-en dabiltzan TDT-a sintonizatzeko txartelen inguruan , hor aipatzen dituzte modelo batzuk. Eta hor linuxtv.org wiki-rako esteka interesgarri bat ageri da .

arreitu
arreitu dio:
2005/11/23 16:07

Garestitxoa iruditu zait, hemen 160 eurotan daukate.

Nik etxean daukadan PCak balio izango balu, agian PCa aldatzen dudanean hori erabili nezake gauza hauetarako. Arazoa, bentiladoreak nahiko zarata ateratzen duela ...

arreitu
arreitu dio:
2005/12/21 16:41

Kaixo berriro ere

LTD sintonizatzeko, zerbait berezia egin behar da ?

Hauppage WinTV PVR txartelak onartzen al du ?

e-gor
e-gor dio:
2005/11/23 23:56

Ez, ez nuen zertan CPU arazorik izan, baina kapritxoso samarra ere banaiz batzuetan eta... Horrez gain, MythTV ordenagailu hori egun guztia piztuta eta internetera konektatuta egon behar zenez, beste zerbitzari-funtzio batzuk ere jartzea pentsatu nuen (web zerbitzaria, domotika...) eta badaezpada ere, CPU-a libre izan nahi nuen.

Ander-txo
Ander-txo dio:
2005/03/12 03:12

Iepa Igor: Hau ezustekoa zure blogarekin topo egitean!! Nor naizen.... Ander Goñi, Naparra, Eskolan zurekin batera (ez)ikasitakoa......

Izugarri interesgarriak egin zaizkit MythTV inguruan idatzi dituzun artikuluak. Portzierto... Zein distribuzio istalatu duzu ASUS-peazo-pz-txulo hortan???

Azken bolada hontan debianekin nabil, apt-get-filo bat naiz. Ia nola amaitzen duzun mobida guzi hau. Irrikitan nago agindu duzun hurrengo artikulua irakurtzeko, niri behintzat piztu didazu PVR bat montatzeko gogoa.

Eutsi goiari!

e-gor
e-gor dio:
2005/03/14 00:27

Kaixo Ander, aspaldiko!!! Zer moduz doakizu bizitza? Ondo espero dut.

Nire PVR-ari buruz, Ubuntu distribuzio baten gainean instalatu dut. Hardware gehiena hasieratik ezagutu zidana izan zen. Debian-en oinarrituta dagoenez, apt-get erabil dezakezu.

MythTV-ren nire instalazioa detailean azaltzen duen artikulu bat idaztea gehiegi luzatzen ari zait, ezta? Beste batzuk ere esan didate zain daudela... Kontua da modulu guztiak instalatuta eta martxan izan arte itxaron nahi dudala. Modulu guztiak bat izan ezik aspaldi instalatu nituen eta aparatua aspaldi ari naiz erabiltzen, baina falta zaidan modulua (MythBrowser) ez dut martxan jartzea lortzen, eta denbora falta dela-eta nahiko utzita daukat. Eta horrez gain, aparatua etxeko egongelan beti piztuta egoteko zaratatsuegia zela-eta, dendara eraman nuen likido bidezko hozte-sistema bat jar ziezaioten, eta hori aste batzuk luzatzen ari da... Bueltan datorrenean, ea lehenbailehen amaitzen dudan instalazioa eta artikulu-sorta amaitzen dudan!

e-gor
e-gor dio:
2005/11/23 13:54

Bai, badaukat asmoa artikulu-sorta horrekin jarraitzeko. Horrenbeste zergatik ari naizen tardatzen azaltzea pixka bat zaila da:

Lehenengo artikuluak idatzi nituen bloga estreinatzearekin batera. Orduan MythTV instalatzen ari nintzen oraindik, eta amaitutakoan artikuluak idazten jarraitzeko asmoa nuen.

Ezin izan nuen KnoppMyth distribuzioa erabili eta horregatik iturburuak jaitsita eta konpilatuta instalatu behar izan nuen dena. Asko-asko-asko-baina-asko-asko kostata, lortu nuen MythTV ia dena instalatzea (telebista ikusi, programazioa internetetik jaitsi, grabazioak programatu eta ikusi, DVDak erreproduzitu, internetetik jaitsitako bideo fitxategiak ikusi, argazkiak ikusi, musika entzun, RSS bidez berriak irakurri, eguraldiaren iragarpenak ikusi eta guztia web bidez kontrolatu nezakeen), bizpahiru modulutxo izan ezik (bideo-jokoak, bideo-konferentzia eta interneten nabigatzea). Burugogorra naizenez, ez nuen instalazioari buruzko artikulua idatzi nahi izan dena bukatu arte, baina denbora aurrera zihoan eta ez nuen lortzen, eta blogak gero eta denbora gehiago kentzen zidan, eta... horrela joan dira hilabeteak aurrera. Baina zure galderari erantzunez, bai, lortu nuen martxan jartzea eta erabiltzen ibili naiz azken urtean, eta oso gustura nago emaitzarekin.

Baina MythTV-ren bertsio berriak ateratzen joan dira eta nik ez nuen bertsio berrietara iturburuak jaitsi eta konpilatuz eguneratu nahi. Duela hilabete pare bat ikusi nuen Ubuntu-ren azken bertsioak MythTV-ren paketeak dakartzala, eta eguneratzearren eta aurreragoko eguneratzeak erraztearren (eta bide batez ea nik instalatzea lortu ez nituen moduluak instalatzen ziren ikustearren), dena ezabatu eta berriz instalatzea erabaki nuen. Eta oraindik horretan jarraitzen dut, hainbat arazotxo tarteko (ez informatikoak, pertsonalak: etxebizitza-aldaketa, hilabete eta erdi Euskaltel-ek internetik gabe eduki nauela...). Baina bukatzen dudanean, idazten jarraitzeko asmoa dut.

Aurrekontuari buruz, ezin dizut zuk badakizuna baino gehiago esan: PC bat behar da, txartel sintonizatzailea eta artikuluetan aipatu dudan beste hardwarearekin; hori kontuan izanda, zuk begiratu behar duzu zein nahi duzun, prezioak... baina argi izan ez dela mahaigaineko DVD grabagailu bat bezain merke ateratzen. Bestalde, mahaigaineko DVD grabagailu bat baino askoz gehiago den gauza bat izango duzu.

Eta aurrekontuan diruaz gain, orduak ere sartu beharko lirateke. Nire kasuan asko izan dira. Baina esan bezala, orain konpilatutako paketeetatik instalatzen saiatzen ari naiz. Horrela teorian askoz errazago lortu beharko nuke. Irakurriko duzu amaitzen dudanean. Eta ordu asko sartuta ere, ez dira ezertarako izan. Alde batetik, ikaragarri ikasten da, eta bestetik, gero ekipoa ikustean (eta besteei erakustean) kristoren satisfakzioa sentitzen da!

arreitu
arreitu dio:
2005/11/15 20:23

Kaixo Igor.

Honekin jarraitzen al dezu ? Interesgarria iruditu zait, baina azkeneko 8 hilabeteetan ez dezu beste ezer idatzi, eta ez dakit martxan jartzea lortu dezun.

Nik prezioak begirau ditut, eta ez dirudi merkea ateratzen denik: PCa+sintonizatzailea.

Luistxok galdetzen zuen berbera, aurrekonturik bai ?

e-gor
e-gor dio:
2005/11/23 14:32

Bai, modu ona da etxekoarekin probatzea. Hala ere, kontuan izan justu telebista- eta bideo-funtzioak ezin izango dituzula probatu ez baduzu txartel sintonizatzailerik, urruneko-managailurik... eta justu horiek eman diezazukete arazoak erositako ekipoan!

Punky izatearenari buruz... Bertsio berriek galdu nahi ez nituen hainbat ezaugarri interesgarri zituzten, eta berriz iturburuak jaitsi eta konpilatuz eguneratzerik ez nuen nahi. Eta gainera paketeetatik instalatzea lortuz gero hurrengo eguneratzeak askoz errazago egingo ditudala pentsatzen dudalako ere egin dut.

Eta txartel sintonizatzaileak garestiak direla diozu? Hardware bidezko MPEG-2 konpresioa dutenak bai, baina normalak ez al dira oso merkeak?

e-gor
e-gor dio:
2004/12/03 10:20

Makinaria: Goian diodan bezala, beharrezko hardware gehiena ziurrenik izango duzu etxeko ordenagailuan aurrez. Beste kontu bat da konpatibilizatu dezakezun etxekoek bideo gisa erabili eta zuk lanean egiteko. Ezin baduzu, ordenagailu zahar bat lor dezakezu agian, eta txartel sintonizatzailea gehitu soilik. Ezin baduzu eta ekipo bat behar baduzu, ez da horren garestia ere, ez baituzu monitore, teklatu, sagu eta inprimagailurik behar... Instalazioan zehar beste ordenagailuarenak erabili eta gero urruneko managailuaz nahikoa duzu.

Orduak: Puff! Badira hiru bat aste-edo ekipoa erosi nuela, eta oraindik ez dut guztiz instalatzeaz amaitu... Horregatik falta da oraindik atal hori blogean. Baina ez pentsa egun osoz aritzen naizenik, kontuan izan behar da horretan lana beti gaueko hamarretatik aurrera egiten dudala soilik, bi haurrak loak hartu eta gero, bizpahiru orduz. Edozein modutan, niri gertatu zaidana da KnoppMyth ezin izan dudala instalatu eta ezin izan ditudala pakete bitarrak erabili, beraz modulu eta hardwarearen driver guztiak eskuz jaitsi eta konpilatu behar izan ditut. Eta kontuan izanda ni Linux-en berria naizela, ordu piloa joan zaizkit interneten gauzak kontsultatzen. Baina normalean ez lirateke horrenbeste ordu beharko... Edo zorte txarra izanez gero agian gehiago behar da, ez dakit...

e-gor
e-gor dio:
2005/11/23 16:23

Bai, hori da nire sintonizatzailea, eta egia da garesti samarra dela, baina ez da hainbeste behar. Horrek hardware bidezko MPEG-2 konpresioa dauka (grabatzerakoan CPU-a libratzeko) eta baita hardware bidezko MPEG-2 deskonpresioa (erreproduzitzean CPU-a libratzeko), baina ez dira derrigorrezkoak. Familia bereko 250-ak ez du deskonpresiorik, eta pentsatzen dut merkeagoa izango dela. Eta 150-ak oraindik gauza gutxiago dituela (ez dut gogoratzen zehazki zer) eta merkeagoa dela uste dut.

Egia da Hauppage WinTV PVR familia ongi omen dabilela Linux-en IvyTV driver-arekin, baina beste txartel sintonizatzaile batzuk ere ondo dabiltz. BT8x8 txip-a (uste dut hori dela izena) duen ia edozein txartel dabil bttv driver-arekin (hori bai, konpresio-deskonpresioa CPU-aren esku), eta horiek, konpresio-deskonpresiorik gabekoak, oso merkeak direla uste dut.

Telezaborra -k bezala egin dezakezu, BT8x8 horietako bat MediaMarkt-en erosi, probatu eta arazoak ematen badizkizu itzuli! ;-)

Luistxo
Luistxo dio:
2004/12/02 14:17

Ongi etorri, e-Gor, blogosfera euskaldunera.

Myth TV hau oso interesgarria. Aurrekontu kalkulurik bai? Mesedez konputatu bi gauza:

  1. makinaria
  2. e-Gorren lanorduak

Eskerrik asko

arreitu
arreitu dio:
2005/11/23 17:03

Ondo. Begiratuko ditut beste modeloak.

Zuk zergaitik aukeratu zenuen PVR-350 ? PCa berria izanik CPU arazorik ez zuen izango ...

Genbetan ere sartu det lotura. Hau ere aurkitu det, ez dakit ezagutzen dezun.

e-gor
e-gor dio:
2005/11/23 16:27

A, eta eskerrik asko "La taberna del turco"-n aipatu nauzulako! Artikulu osoa gero "Genbeta"-n dago, han ere jarri al duzu?

Gari
Gari dio:
2012/08/27 13:47
Aupa Igor,

Nola dago Multimedia Centre kontua gaur egun? MythTV da gaur egun ere aukera?
e-gor
e-gor dio:
2012/08/27 14:02
Niretzat bai, eta gehiago sistema eguneratu dudanetik. Benetan "katxarro" majo eta potentea daukat, lehen baino are hobea, askorentzat harrigarria eta sinestezina. Post bat idatzi nahi dut irailean orain ditudan gauza berriak eta aparatoaren azken egoera azalduz, baina ez baduzu itxoin nahi etxera etor zaitezke ikustera.
Gari
Gari dio:
2012/08/27 14:07
Ondo! Ez daukat presa larririk. Udan gaiari bueltaka ibili naiz eta... horixe.

Eskerrik asko!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Harpidetza
Erantzunen harpidetza
Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10