Getxoko V. Komiki Azoka aste bukaera honetan
Abenduaren 1etik 3ra bitartean (gaurtik igandera, beraz) Getxoko V. Komiki Azoka egingo da. Argitaletxe, komiki-denda, fanzine eta abarren 65 standez gain, beste ekitaldi ugari egongo da: erakusketak, nobedade aurkezpenak, hitzaldiak, mahai inguruak, egileen sinatzea, proiekzioak, tailerrak...
Oharra: Artikulu hau asteazkenean egin nuen orduan argitaratzeko asmoz, baina Eibar.org-ek azken bi egunetan izandako arazoengatik ezin izan dut orain arte argitaratu.
Areetako Geltokiko Plazako 2.500 metro koadroko karpan egongo dira erakustokiak. Ordutegia 11:00etatik 14:30etara eta 17:00etatik 21:30etara izango da.
Hauek izango dira egongo diren beste ekitaldiak:
Omenaldiak
- Portugalete Uri Gorena komiki-lehiaketa
- Víctor Mora, Capitán Trueno, Jabato edo Corsario de Hierro pertsonaien sortzailea
Karpako erakusketak
- Salvador Larroca, Marvel etxearentzat X-Men-en hainbat komikiren egileari buruzkoa
- Albert Monteys eta Manel Fontdevila, El Jueves aldizkariarentzat egindako lanengatik ezagunak diren bi lagun hauei buruzkoa
- 20/20: Art Toys, Art Toys fenomenoari buruzkoa
- ...De ellas, hainbat herrialdetako emakume irudigile batzueri buruzkoa
Erakusketak inguruetan
- El Balanzín II aldizkariari buruzkoa
- Tailerreko ikasleena
- Rober Garay
- Simónides
- Roberto González
Aurkezpenak
- Newuniversal Marvel-en azken lanaren aurkezpen mundiala (Salvador Larroca)
- Comics made in Spain, kanpoan aritutako Espainiako komikigileen historia (Koldo Azpitarte)
- Manurro II: Retorno a Elmestrillo, Rober Garay-ren azken komikia
Zine zikloak
- Animaziozko zinea
- "Cortos de tebeo" zikloa
- "Ensalada de cortometrajes" zikloa
Tailerrak
- Komikia (bi maila)
- Makilajea eta efektu bereziak
- Manga
Gonbidatuak
- Víctor Mora
- Salvador Larroca
- Juan Giménez
- Phil Jimenez
- Albert Monteys
- Manel Fontdevila
- Ken Niimura
- Adrián López
- Jesús Saiz
- David López
- Javier Pina
- Sandra Uve
- Mauro Entrialgo
- Manuel Bartual
- David Rubín
- Paco Roca
- Man
- Paul Grist
EGITARAUA
Ostirala, 2006ko abenduaren 1a
GOIZEZ
- 11:15: Azokaren hasiera + Víctor Morari eta Portugalete Uri Gorena Komiki Lehiaketari omenaldiak
- 12:30: ANIME maratoia (marrazki bizidunak)
ARRATSALDEZ
- 17:05: Proiekzioa: Cómo se hizo: "Arthur y los Minimoys"
- 17:30 - 19:30: Manga elkarteen lehiaketa: Wireless-gunea: partaide anitzeko jokoak. Joko-gunea: bideo-jokoen kontsola. Proiekzioak. Friki-trivial
- 19:00 - 20:30: SINATZE-TXANDAK: Javier de Isusi, Paco Roca, David Rubín (Astiberriren postuan)
- 19:30 - 21:30: Karaoke lehiaketa
Larunbata, 2006ko abenduaren 2a
GOIZEZ
- 11:05: Proiekzioa: ANIMAZIO ZINEA (formatu anitzeko film laburrak: flash, stop-motion…). "Cirugía", "Tadeo Jones", "La leyenda del espantapájaros", "Citoplasmas en medio ácido", "Otro corto con niños"…
- 11:45: Nobedade-aurkezpena: ASTIBERRI. Parte-hartzaileak: Javier de Isusi, Raquel Alzate, David Rubín, Sandra Uve, Mauro Entrialgo, Paco Roca, Laureano Domínguez
- 12:00: PAUL GRISTekin topaketa. DOLMEN / CABEZABAJOren nobedade-aurkezpena. SINATZE-TXANDAK: Paul Grist, Phil Jimenez (sinatze-gunea)
- 12:30 - 14:00: SINATZE-TXANDAK: David Rubín, Mauro Entrialgo, Javier de Isusi (Astiberriren postuan)
- 12:45: JUAN GIMÉNEZekin topaketa. Moderatzaileak: Ángel de la Calle, Jorge Iván Argiz
- 13:00: SINATZE-TXANDAK: Salvador Larroca (sinatze-gunea)
- 13:25: Nobedade-aurkezpena: GLÉNAT. Parte-hartzaileak: Man, Félix Sabaté
- 13:45: Nobedade-aurkezpena: LA CÚPULA. Parte-hartzailea: José M. Berenguer
- 14:00: Aurkezpena: XABIROI - "MANURRO II: RETORNO A ELMESTRILLO". Parte-hartzaileak: Rober Garay, Dani Fano, Iñaki G. Holgado
- 14:15: Aurkezpena: "LOS CARTELES DEL TMEO". Parte-hartzaileak: Santi Orúe / Larri
ARRATSALDEZ
- 17:00: SINATZE-TXANDAK: Jesús Saiz, David López, Javier Pina (sinatze-gunea)
- 17:05: Nobedade-aurkezpena: ICED LANDS. Parte-hartzaileak: Natxo Apaolaza, Kaiet Estrada
- 17:20: Nobedade-aurkezpena: PLANETA. Parte-hartzaileak: David Hernando, Anabel Espada
- 17:35: Nobedade-aurkezpena: NORMA. Parte-hartzailea: Carles Miralles
- 17:50: Mahai-ingurua: "Cine, cómic y otras hierbas". Hizlariak: Joaquín Reyes (La Hora Chanante), Koldo Serra, Sandra Uve, Juanma Bajo Ulloa. Moderatzailea: Borja Crespo
- 18:00: SINATZE-TXANDAK: Juan Gimenez, Phil Jimenez (sinatze-gunea)
- 18:45: SALVADOR LARROCArekin topaketa + "NEWUNIVERSAL" SAILAREN MUNDU-AURKEZPENA. Moderatzailea: Koldo Azpitarte
- 19:00: SINATZE-TXANDAK: Manel Fontdevilla, Albert Monteys (sinatze-gunea)
- 19:00 - 20:30: SINATZE-TXANDAK: Sandra Uve, Mauro Entrialgo, Javier de Isusi (Astiberriren postuan)
- 19:25: PHIL JIMENEZekin topaketa. Moderatzaileak: Jorge Iván Argiz, Raúl Sastre
- 20:00: Liburu-aurkezpena: "CÓMICS MADE IN SPAIN". Autorea: Koldo Azpitarte
- 20:15: Mahai-ingurua: "Dibujando para USA". Parte-hartzaileak: David López, Jesús Saiz eta Javier Pina. Moderatzaileak: Germán Menéndez eta Koldo Azpitarte
Igandea, 2006ko abenduaren 3a
GOIZEZ
- 11:15: Mangari buruzko hitzaldia: "Entender el cómic oriental" (+ ikusentzunezko materiala). Ken Niimuraren eskutik
- 12:00: SINATZE-TXANDAK: Manel Fontdevilla, Albert Monteys (sinatze-gunea)
- 12:30 - 14:00: SINATZE-TXANDAK: Javier de Isusi, Sandra Uve, Raquel Alzate (Astiberriren postuan)
- 12:45: MANEL FONTDEVILArekin eta ALBERT MONTEYSekin topaketa. Moderatzailea: Manuel Bartual
- 13:00: SINATZE-TXANDAK: Salvador Larroca, Juan Giménez (sinatze-gunea)
- 13:30: Mahai-ingurua : "Mundo Blog: cómic e Internet". Parte-hartzaileak: Mauro Entrialgo, Ricardo Mena, Jorge Iván Argiz, Manuel Bartual. Moderatzailea: Borja Crespo
ARRATSALDEZ
- 17:05: Proiekzioa: "CORTOS DE TEBEO" : "Casa", "Macarra", "Blas", "Domingo", "La abducción de Asunción", "Amigas con miga", " Quevidamastriste.com", "Desde mis ventanas", "Mi clase de 8 EGB-A", "Martians Go Home!", "Una extraña invasión galáctica", "Pajeros", "Estrábicos"…
- 19:00 - 20:30: SINATZE-TXANDAK: David Rubín, Sandra Uve, Mauro Entrialgo (Astiberriren postuan)
- 19:45: Proiekzioa: "Ensalada de cortometrajes" : "Coolness", "Corrientes circulares", "Sintonía", "Yeah!, Yeah!, Yeah!", "El futuro está en el porno"…
- 20:30: MANGA elkarteen lehiaketa: cosplay (mozorroak)
Igande goizean izan nuen Getxoko komiki Azoka bisitatzeko aukera. Azoka izenak nobedadeak ezagutzeko aukera iradokitzen du, baita 2. eskuko komiki zaharrak aurkitzeko aukera. Getxoko Azokan komiki erakusketak daude, autore batzuen sinadura lortu eta marrazki bat egiten dizuten bitartean hitz batzuk trukatzeko posibilitatea duzu, hitzaldiak entzun...
"Komikizaleon" topagune izateko handiegia zela iruditu zitzaidan: ziur nago Bilbo inguruko zale porrokatuenak jada elkar ezagutzen dutela, eta beraientzat Azoka topagune egokia izan daitekeela, baia kanpotik joaten garenontzat giroan sarztea ez da hain erraza (gainera taberbarik ez zegoela uste dut...).
Badirudi Bizkaian (edo Bilbo handian...) komikiak baduela sare eta girotxo bat: autoreak, zaleak, fanzineak, elkarteak dendak, editorialak... eta hauetan dauden pertsonak estatu mailako beste sareekin harremanetan daudela nabari da. Baina sare honetatik kanpo gauden zaleontzat zailagoa da giroa modu horretan bizitzea, eta zaila da "zale pasibo" papera gainditzea.
Inpresio hau nire baldintzen araberakoa da noski, ez neukan Azoka ikusteko denbora gehiegi eta: lehendabiziko ordua burua komikietatik altxatu gabe pasa nuen, argitaletxe eta dendetako eskaintza ikusi, komikiak begiratu, ale zaharren kaxetan bilaketa azkarrak egin... eta gainontzeko ordue ta erdia lasaiago eman nuen.
Lehendabiziko bueltaxka hori egin eta informazio guztiaren digestioa egin ondoren, Azokaren giroari erreparatu nion. Egunero 7000 pertsona pasa omen dira bertatik... nik gaztetxo, ume eta familia asko ikusi nituen, gizonezko helduak (50 urtekoak El Guerrero del antifaz komiki bila, 40 urtekoak Totem eta antzekoen bila, 30 urtekoak Spidermanen aleen bila...), beren buruari freaki deitzen dioten batzuk... freaki izan gabe komikizale asko ere. Baina eguneroko 7000 horietatik mordoxka bat Azoka Ekologikora, Aisialdi Azokara, Zine Azokara.... edo beste batera berdin berdin joango liratekeela uste dut. Komikiarentzat ona al da aisialdi munduan normalizazio hori lortzea? Nire ustez komiki mundua horrela bi poloetan kokatzen da, zaleen gutxiengoa batetik eta kontsumo gizartea bestetik, eta egoera hau ez da ona nire ustez, "gethoa"ren abantailarik gabe eta merkatuaren legepean baitago.
Denda eta argitaletxeez aparte, Mangaren inguruko elkarte batzuk zeuden, rol jokuei buruzko beste batzuk, Bizkaialdeko fanzine pare bat eta Hondarruko Luterl taldea: talde hau saltsa askotan dabilela ikusten zen, ez soilik komikian, eta erreferentzia interesgarria iruditu zitzaidan.
Komikien prezioari dagokionez, aipatu duna bezala komikia kontsumoaren zikloan sartu dela nabari da: bigarren eskukoak 1 eta 2 euro bitarte, baita batzuk 3 eurotan ere, eta orain dela urte batzuk 125-175 pezetetan lor zitezkeen gauza interesgarriak... Asterix, Tintin, Mortadelo eta antzekoak 7tik gora ... helduentzako komikiak 12tik gora gehientxuenak. Hausnarketa gai zabala da azken urteetan egon den prezioen gorakada hau: arrazoien artean nire ustez batetik haur eta gazteetan komikiak irakurtzen genituen belaunaldiak orain dugun kontsumorako gaitasuna, komikia ere kontsumoaren sarean sartu izana, eta bestalde euroaren borobiltzearen eragina... ondorioen artean batzuk pozgarriak, komikilariak hontaz bizitzeko aukera izanik komiki gehiago irakurri ahal izango ditugulako, argitaratzeko aukera gehiago, aniztasun gehiago omen dago... Bina nire ustez komikiaren "itxura" eta estetika liburuarena da geroz eta gehiago, eta uste dut istorio eta marrazki on batzuk ez dutela beti "produktua" garestitzen duten "itxura" garestirik behar.
Hitzaldietan sartu-irtetn azkarrak egin nituen. Albert Monteys eta Manel Fontdevillaren hitzaldian egon nintzen: ez naiz "EL Jueves"-ko irakurlea, beraz ez nintzen hitzaldian erabat barneratu, baina komikiak nola egiten zituzten jakitea polita izan zen: egunerokotasuna, aktualitatea, gidoiak...
Erakusketak nahiko kaxkarrak: Monteys eta Fontdevillarenak ez zuen kronologiarik edo klasifikaziorik, emakume komikilariena oso basikoa, autorearen informazioa eta kitto (liburu batean argitaratua dagoen lana da, baina liburua ez nuen ikusi salgai...): Marvelen komikiei buruzkoa aldiz gustatu zitzaidan, garapen bat ikusten zen...
Sinaduren atalean, Sandra V eta Javier de Isusirenak jaso nahi nituen. Sandraren 2003ko komiki "ilun" bat nuen, pertsonen arteko harremanen inguruan... eta orain "Los juncos" komiki autobiografikoan haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroko gertaerak jarri ditu ... komikia tristea den arren bizitza ederra zela esan zidan... baita komikia zirriborroetatik zuzenean eraman dutela argitaletxera. Irakurtzen hasi naiz eta asko gustazen ari zait, gainera estetika eta diseinu polita dauka eta merkea da (10 euro gaur egun komiki batengatik ez da erraza).
Isusiren kasuan "La pipa de Marcos" irakurri nuen aspaldi, baina lagun bati oparitu nion eta berriz erosi ondoren sinatzeko eskatu nion. "Los viajes de Juan sin tierra" izenburupeko bigarren alea "La isla de Nunca Jamás" salgai jarri behar zuten Getxon, baina arazoren bat egon zen eta ez ziren iritsi... bitxikeri bat aipatzearren, nire aurrean"Xabiroi"ren portadarekin kamuflatutako "La isla de Nunca Jamás" komikiko ale bat sinatu zion pertsona bati... beno, komerzioaren misteriuak...
"La pipa de Marcos" Txiapasen gertatzen da noski, eta asko gustatu zitzaidala esan nion:pertsonalitate propioa duen "Vasco" izeneko pertsonai bat eraiki du, jarraikortasuna izango duena, komikiaren gaia interesgarria da, herrien arteko harremanak eta elkartasuna lantzeko modua... erritmoa ere, oso mantxoa da baino horrek errealismoa ematen dio. Ale berria, "La isla de Nunca Jamás", Nikaraguan gertatzen da, Joxe Ripiauek abestutako Ometepe uhartean (badugu beraz komikia eta euskal rocka sailean beste erreferentzia bat...), eta Vasco protagonista Brasiletik ere pasako omen da eta Lurrik Gabekoen borrokaz jardun genuen.
Sandra eta Javik ez zuten ilara handirik, Rakel Alzatek aldiz luzea zeukala iruditu zitzaidan...
Mauroren sinadura ere lortu nahi nuen: ezagutzen duzue "Drugos el acumulador" pertsonaia? ezinbestekoa iruditzen zait gauzen "bildumak" egiteko zaletasuna dugunontzat. Blog-ei buruz hitz egin behar zuen, baina arazo pertsonalak medio ez zen mahaira agertu.
"Mundo Blog: cómic e Internet" zen gaia, eta hitzaldira berandu sartu nintzen (ez nuen denbora asko...)eta bukatu baino lehen atera: interneten gertatzen diren ezaugarri orokorrak (anonimotasuna, orri batetik bestera azkar saltatzeko gaitasuna, internetera etengabe engantxatuak daudenak egiten duten "zarata"...) komikien gaian ere errepikatzen omen dira, eta ez zitzaidan gauza berririk esan zutenik iruditu. Interesgarriena "fanzineen desagerpena-blogen sorrera" fenomenoari buruzko hitzak izan ziren, eta etorkizunean fanzineak itzuliko direla uste zuten gehienek. Blogak irakurlearekin duzun harreman "zuzena" eskaintzen dizutela esan zuten, fanzineetako irakurleekin zailagoa omen da... baina seguraski nonbait bilduko balira pertsona berdinak izango liratekeela uste zuten gehienek; oso zaleen arteko harremanak zirela uste zuten, jende berria zaletzeko webgunerik ez zegoela esan zuten...
Euskal Herriko Komikizaleoan topagunea omen den honetan euskaraz argitaratutako komikigintzak islada tristea izan zuen Getxon: ez nuen Xabiroi ikusi (aurkeztu zuten Azokan eta lehendabiziko alea doan hartu zitekeen sarreran, baina gainontzekoak ez zeuden salgai), Ipurbeltz ez zen ageri, Zaldi eroa edo Xabinaitorren alerik ez... penagarria. Saure eta Astiberrik euskaraz argitaratu dutena euren stand-etan bakarrik zegoen.
Arrazoiak? Batetik antolatzaileak ez dute euskarazko komikiarekiko inongo harremanik, arrotza zaie mundu hori (webgunean euskal kultur munduko esten aipamenik ez zegoen hasieran). Bestetik, ez dago euskal komikiaren inongo estrukturarik. Eta betiko arrazoia noski: Azoka komertzioa denez eta euskara komertziala ez omen denez...
Gazteleraz egiten den euskal komikiak ere ez zuen isla berezirik: ez dut esaten lauburutxo bat jarri behar denik portadan edo ikurrin baten gainean zabaldu komikiak, baina interesgarria izango litzateke gure herriko autoreek aurten zer argitaratu duten erakustea edo ale zaharrak berreskuratzeko aukera izatea.
Eta hitzaldi, erakusketetan.. berdin, Euskal Herriko erreferentzia bakar bat ez eta danak gazteleraz noski. Antolatzaileen gustuen araberakoak izan zirela uste dut, eta argi dago beraien erreferentzia estatua dela. Bakoitzak bere erreferentziak aukeratzeko eskubidea du noski, baina Azoka bakarra dagoenez...
Nire inpresio hauetako batzuk ezberdinak izango lirateke Azokan goizez ordu pare bat eta arratsaldez beste pare bat egoteko aukera izango banu: giroan gehiago barneratu ahal izango nukeen, jende gehiagorekin hitz egin... baita Azokara norbaitekin joan izan banintz ere... Gustura egon nintzen dena den, komikiak erosi nituen, ikuspegi gaurkotu bat lortu nuen... komikiarekin gozatu eta sufritzeko beste aukera bat izan zen.