Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Argazkigintza eta DRM-a

Argazkigintza eta DRM-a

e-gor 2006/10/09 15:41
Norena da ezkontza baterako kontratatutako argazkilariak egindako argazkien jabetza?

Ostiralean, urtero bezala, nire jaioterrira bueltatu nintzen egun handirako, eta han koadrilako batek kontsulta informatiko bat egin zidan. Kontua da bere anaiaren ezkontzan argazkilari bat kontratatu zutela erreportaje grafikoa egiteko eta honek, amaitutakoan, argazki album inprimatua emateaz gain, CD bat ere eman ziela ateratako argazki guztiekin, eta esan ziela CD horretako argazkiak euren ordenagailuan ikusi ahal izango zituztela baina ez zuela funtzionatuko edozein argazki-dendara paperezko kopiak egitera joanez gero, paperezko kopiak egin nahi bazituzten derrigorrez berarengana jo beharko zutela, eta ongi ordaindu noski. Lagunak jakin nahi zuen ea hori egia den eta ea babes hori hauts zitekeen. Nik ezin nion lagundu, hori guztia berria baitzen niretzat.

Badirudi DRM sistemak argazkigintzaren munduan erabiltzen ari direla. Aurpegia behar da gero, zuk ordaindutako eta zu agertzen zaren argazkien jabetza argazkilariarena dela esatea ere!

DRM (Digital Rights Management edo Eskubideen Kudeaketa Digitala) sistemak asko aplikatzen ari dira azkenaldian. Euskarri digitaletan dagoen multimedia edukietako egile-eskubideak babesteko sistemak omen dira, eta funtsean kopiak egitea saihestea (edo gutxienez zailtzea) dute helburu. Horren adibideak dira DVDek aspalditik duten CSS sistema eta eremukako banaketa, gaur egungo CD askok HiFi ekipoetan soilik edo ordenagailuko musika-erreproduzigailu jakin batzuekin soilik funtzionatzeko daukaten babesa, edo iTunes denda musika ezagunean erositako abestiak izatea iPod-ean entzun ditzakegun bakarrak.

Arazoa da DRM sistemek beste eskubide batzuk ahazten dituztela, bezero edo eroslearenak hain zuzen ere. Horrela, DVDJon-ek CSS sistema apurtu zuen arte Linux zeukatenek ezin zituzten legalki erositako DVDak euren ordenagailuetan ikusi, gaur egungo babestutako musika CD horietako asko ezin dira Linux sistema baten entzun (edo batzuetan ezta kotxean ere!), eta abar.

Hala eta guztiz ere, agian uler nezake musika edo film baten egileak edo jabeak bere lan hori babestu nahi izatea eta egile-eskubideak errespeta daitezen eskatzea. Edo baita argazkilari batek hori nahi izatea, bereak diren argazkiekin. Baina aipatu dudan argazkigintzako kasua gehiegizkoa iruditzen zait. Argazkilari hori bezeroak kontratatu du beretzat lan bat egin dezan eta argazkilariak jada kobratu du lan horregatik, beraz bere lanaren emaitza kontratatu duenarena da, ez? Bestela, frigorifiko bat egin duen langileak esan ahalko lioke enpresari frigorifikoa berea dela... Are gehiago, egile-eskubideez gain irudi-eskubideak ere badaudela uste dut, eta horiek kontuan izanik, argazkilaria izan beharko litzateke irudi horiek bertan agertzen direnen baimenik gabe erabili ezin dituena, ez?

Ba al dakizue ea argazkilariek benetan horrelako DRM sistemak erabiltzen dituzten, ala soilik hordagoa botatzen dute bertara joan zaitezen kopiak egitera? Zabaldua al dago hori argazkilari guztien artean, ala larru gogorra duten gutxi batzuk soilik dira? Legala al da hori egitea? Zer gertatzen da beste laborategi batera bazoaz kopiak egitera, hau da, zein da jartzen duten babes konkretua? Eta garrantzitsuena, ba al dakizue nola hauts daitekeen babesa?

(Eskerrik asko Urrutia!)

etiketak: informatika, DRM, gogoetak
oier
oier dio:
2006/10/10 13:38

Dantza taldean noizean behin kontratatzen dugu argazkilari bat. Ez diogu paperik eskatzen ordea. Argazkiak kalitate onenean CD batean erosten dizkiogu. Gero, argazki horiekin album bat egin nahi badugu, paperean jarri nai baditugu edo dena delakorako argazkilari berari edo beste bati enkargatu, edo internet bidez egiten ditugu. Ondorioz, argazkien jabetza gurea da, eta argazkilariari bere lanorduak ordaintzen dizkiogu.

Argazkilariek DRM-aren bide horretatik jotzen badute, bezerook ere aldatu ahal izango dugu haiei enkargua egiteko modua.

oier.

Luistxo
Luistxo dio:
2006/10/10 13:42

DRM: Digital Rights Management, edo eduki libreen aldeko batzuek egoki esaten duten bezala, Digital Restrictions Management, Murrizketa Digitalen Kudeaketa.

Gari
Gari dio:
2006/10/10 12:43

Hor dago bada, eztabaida, ea zerk daukan izaera artistikoa eta zerk ez. Programa informatiko batek izaera artistikoa du? "Pelicula de autor" esaten den moduan "Software de autor" esan behar dugu?

Garbi dago zenbait filma egiten direla programa informatiko asko baino modu mekanikoagoan. Programa informatiko asko dira datuak hemendik hartu eta han jartzen dituztenak, eta horrek ez du autorearen balio gehigarririk, ez? Bestalde, interfaze berdina modu oso desberdinetan egin daiteke, eta hor programatzailearen artea nabari da, ez?

Eta bukatzeko, erabakia dator: nola lizentziatuko dut hau? Batzuk argazkiak Creative Commons-ekin publikatzen ditugu eta beste batzuk Copyright arruntarekin. Softwarean berdin.

e-gor
e-gor dio:
2006/10/10 13:01

Barkatu, Gari, baina ez nago ados zurekin. Zuk zure denbora librean egindako argazkiei edo softwareari CC lizentzia edo copyright jartzea bai erabakitzen duzu zuk, baina zure enpresarentzat egindako softwarea ez duzu zuk erabakitzen nola lizentziatuko den, zure enpresak baizik, berak jada ordaindu baitizu lan horregatik eta berea baita. Argazkilarien kontuan berdin, lan horregatik ordaindu badiozu, lanaren emaitza zurea da.

e-gor
e-gor dio:
2006/10/10 14:13

Gari, nik ulertzen dut egile-eskubideak legez dauden zerbait direla eta ezin dela ezer egin horren aurka, eta National Geographic-eko kasua gertatuz gero argazkilariari bere egiletza aitortu beharko zaio... Nik diodana da pasada bat iruditzen zaidala zuk ordaindu duzun argazkilariak argazkiak beretzako gordetzea eta zuretzako kopiak ere atera ezin izatea. Hau da, legeak hala badio egile-eskubideak edukiko ditu argazki horiei beste erabilera bat eman nahi badie (zure irudi-eskubideen baimenarekin, suposatzen dut), baina zuri, hau da, ordaindu dionari, erabilera pribatua galaraztea...

Gari
Gari dio:
2006/10/10 14:26

Nik uste dut bezerook lortuko dugula egoera aldatzea, eta etorkizunean kontratu modelo batzuk egongo direla argazkilariekin tratua egiteko momentuan, ematen dituzten eskubideen arabera prezio bat edo bestearekin, eta normala iruditzen zait. Bestalde, egile eskubideen aldetik ez da berdina izango herriko aldizkarian edo National Geographic-en publikatu nahi izatea. Hori dena erregulatuko da noski, bezeroen presioak eraginda.

Ni software librearen eta eduki libreen alde nago, baina egileen eskubideak ere hor daude, eta egile bakoitzak erabaki behar du zer egin bere edukiarekin, eta hori da nire ustez lehenengo askatasuna, sortzailearena. Eta ni, argazkilariei beraien egile eskubideak aitortzearen aldekoa naiz.

Inoiz gertatu izan zait norbaiti lan informatiko bat enkargatu (espezifikazio, detaile eta autore lana kontsideratu daitekeen guztia nik emanez) eta gero kode iturria eskatzean ezetza jasotzea. Kabreatu naiz baina nirekin, aurretik puntu hori ez nuelako beraiekin zehaztu. Noski, ez diet berriz ezer eskatuko, eta hurrengoan puntu hori zehaztuko dut.

Baina nire ustez, nire enkarguaren eskubideen gainetik dago autorearen askatasun eskubidea. Noski, gero nik aukeratu dezaket norekin lana egin.

e-gor
e-gor dio:
2006/10/10 13:44

Hori da, Oier, zuk diozuna iruditzen zait normalena.

Gari
Gari dio:
2006/10/10 13:55

Bi kontzeptu desberdin daude hor.

Legeak garbi dio autoreen legearen pean daudela argazkilarien lanak eta programa informatikoak:

  • Egindako lan ordu dedikazioarengatik ordainketa bat egiten da. (Hori da ordaintzen ari garena!)
  • Egile eskubideak aparte gelditzen dira normalean.

Beste gauza bat da zenbait argazkilarik egile eskubideak uzten dituztela, modu formal edo ez-formalean, zenbait informatikarik softwarea GPL moduan askatzen duten bezala edo besterik gabe lizentziarik zehaztu gabe sarean jartzen dituzten moduan. Bale, txalo bat horientzat.

Are gehiago, zenbait informatika enpresatan programatzaileek dokumentu bat sinatu behar izaten dute esanez, ordu lanetan egindako programa guztien egile eskubideak enpresaren esku uzten dituztela, berez eskubide horiek programatzaileenak direlako!

Adibide bat jarriko dut. Demagun Oierrek kontratatutako argazkilari horrek ateratako zenbait argazki politak atera eta National Geographic-en ateratzen direla. Uste duzue argazkilariak ez dituela tirada handi horri dagozkion egile eskubideak eskatuko? Uste duzue National Geographic-ekoak ez direla etorriko sinadura eske argazkilariarengana, nahiz eta argazkien CDa Oierrek izan eskutan? Argazkilariaren izenik ez da aterako aldizkarian?

Gauza bat da legea nola dagoen eta beste bat konfidantzazko egoera batean egiten diren akordio esplizito edo inplizituak.

Ander E
Ander E dio:
2006/10/10 14:50

Egile eskubideak betik egilearenak izango dira saldu ezean. Baina produktuaren jabetza ordaintzen duenarena da.

Enpresa baten lanordutan egindako programaren JABETZA enpresarena da, egilea programatzailea izan arren.

Argazkilaria kontratatzean zer da kontratatu dena? argazkiak egiteko lana, edo argazkiak izatea. Nire iritziz argazkien jabetza ordaindu duenarena da, are gehiago bertako irudiak pertsonalak izanik (gehiago nahas dezakegu LOPD...)

Egilea beti izango da argazkilaria eta meritu artistikoak bereak izango dira, baina argazkiaren jabetza ORDAINDU duenarena.

PD. Igor, espero dot ondo pasa izana maritxutan, eta lepoa jokatuko nuke badakidala zein den argazkilaria. ;-)

e-gor
e-gor dio:
2006/10/10 17:59

Hori da nik ere uste dudana, Ander.

Argazkilaria nor den nik ere ez dakit, benetan diotsut. Lagunari galdetzea ahaztu zitzaidan eta, gainera, artikulua idazteko ez nuen behar, ez bainekien kasu bakarra zen edo ohiko praktika argazkilarien artean, eta ohikoa bada ez dago ongi bat seinalatzen ibiltzea...

Maritxutan, ba ondo pasa nuen, baina etxera nahiko goiz joan nintzen, gauerdia baino lehenxeago... Baimena neukan haurren ordutegitik kanpo kalean ibiltzeko, baina gorputzak jada ez du lehen bezala agoantatzen... Aspaldi neuzkan bixamon gogorrak parranda ostean, baina oraingoan jada egunean bertan hasi zitzaidan tripako mina! Hala ere, eguerditik gauerdira arte oso ondo pasa nuen koadrilakoekin.

Iker
Iker dio:
2006/10/10 20:04

CDaren kopia bat pasau ta saiatuko gara DRMa apurtzen.. ta beno, importantea da argazkilaria nor den jakitea.. ta beren DRMa nola apurtu publikatzea...

Probatu al duzu Linux edo Live CD batekin CDa irakurri ta argazkiak kopiatu eta Gimp bezalako editore batekin ireki ta berriro gorde..? askotan linux ez du kasurik egiten DRMari (DRMaren motaren arabera)ta editore batekin irekiz ta bezte izen batekin gordez dena konpontzen da..

ander
ander dio:
2006/10/10 12:23

Ipod-aren inguruan zuzenketa txiki bat.... iPod batean ez daude iTunes-dik jatxitako abestiak bakarrik entzungai. Zuk ripeatutako abestiak erraz asko pasa ditzakezu iPodera iTunes erabiliz Windows eta Mac-en edo GNUPod erabiliz Linux-en. iTunes-dik jatxitako abestiak DRM FairPlay sistemarekin daude babestuak. Horrela, jaitxitako abestiak iPodetan eta "baimendutako" pc-tan (Windows edo mac) entzun ahal daitezke

e-gor
e-gor dio:
2006/10/10 00:23

Aupa Gari!

Ez nekien lehen negatiboak gordetzen zituztenik, baina hori ere DRMarena bezain ulergaitza egiten zait. Ze nahiz eta legeak esan argazkiek egile-eskubideak dituztela, ezberdina ikusten dut argazki horiek egiteko jada ordaindu badiozu.

Bide batez, zuk emandako esteka horretan "programas informáticos" ere jartzen du, zure eta nire lana hain justu. Zuk kontratatu zaituenarentzat programa bat egin eta gero, hasten al zara saltzen duen kopia bakoitzeko portzentaje bat eskatzen? Ez ba, programa egitearren ordaindu zizuten eta listo, gero beraiena da. Beren burua "artista" deitzen duten askok aurpegi gogorra dute, besterik ez!

Eta zuk diozun bezala soluzioa aurretik argazkilariarekin adostea bada, nire lagunak jada ezin du ezer egin... Baina komeniko da hau zabaltzea, jendeak jakin dezan eta ez diezaien argazkilariak ziria sartu!

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2006/10/09 19:20

Gauza bat ahaztu zait: soluzioa da aurretik argazkilariarekin modu horretan nahi dugula adostea eta dokumentu bat sinatzea horren inguruan. Onartzen badu diru gehiago eskatuko du, gero arriskua bait du kopiak berak ez ateratzeko, eta gogoratu kopien bidez argazkilariek ere dirua irabazten dutela.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2006/10/09 19:15

DRM-aren inguruan, orain arte soluzio zaharragoa erabiltzen zen: negatiboak gorde eta listo. :-)

Neri oraindik ez zait DRMdun CDrik tokatu, ezin lagundu beraz.

Bestalde, argazkilarien egile eskubideekin gauzak horrela daude Igor. Legeak dio argazkiek egile eskubideak dituztela, autore edo artista bat atzean dagoen heinean. Frigorifikoek ez.

Begiratu Wikipedian, Derecho de autor - Campo de aplicación zatian

e-gor
e-gor dio:
2006/10/10 23:48

Aupa Iker, Linux-eko Gimp-ekin ireki eta berriz gordetzearen hori zen saiatzea bururatu zitzaidan bakarra, eta hori egin behar nuen hemen beste erantzunik jasotzen ez banuen. Ondo dago jakitea gaia ezagutzen duten beste batzuentzat ere ideia hori dela onena!

Horrela ez badut lortzen bidaliko dizut kopia. Baina oraindik apur bat itxaron beharko du, zeren eta ez dut esku artean CDa, eta lagun horrekin egoteko aukera hilean behin edo izaten dut...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10