Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / "Otsobeltz", azpeitiar arnegatuarena

"Otsobeltz", azpeitiar arnegatuarena

e-gor 2006/09/11 16:45
Andoni Salegik Azpeitiko Uztarria elkartearekin ateratako komiki-liburuaren komentarioa
"Otsobeltz", azpeitiar arnegatuarena

Irudia: Andoni Salegi

Iazko urtearen ondarretan ikusi zuen argia Andoni Salegiren Otsobeltz komiki-liburuak eta apirilean helarazi zidan CodeSyntax-eko Josu Azpillaga adiskideak, dedikatorian dioen bezala "euskal blogosferan lehenengo aldiz egiten den promozio-kanpainan". Nik blogean komentatuko nuela agindu nion eta, apur bat berandu bada ere, hona hemen aipatutako komiki-liburuaren iruzkina.

Andoni Salegik 1999tik egin ditu komiki-bandak Azpeitiko Uztarria herri aldizkarian,  baina aurtengo urte hasieran izan zuen oihartzuna Euskal Herri mailan, euskarazko lehen komiki-bloga ireki zuenean Uztarria.com-en. Egun gutxi batzuk lehenago argitaratu zuen Uztarria Kultur Koordinakundearen eskutik Otsobeltz komiki-liburua, herri-aldizkarian hasierako urteetan erabilitako pertsonaia bat berpiztuz.

Pertsonaia hau, Otsobeltz, eta liburua osatzen duten sketch ezberdinei lotura ematen dien pertz edo lapikoa Azpeitiko armarritik hartuta daude. Liburuaren hasieran bi otso agertzen dira, pasioan doazela lapiko bat aurkitzen dutenak, armarrian bezala. Bestea joan eta gero Otsobeltz bakarrik gelditzen da, lapiko barruan begiratzen du ("aber ke se kuece... o euskeraz ze kocitzean", bikaina!) eta bertatik azpeitiartasunaren esentzia sinbolizatzen duten objektu ezberdinak ateratzen doa. Objektu horietako bakoitzak ematen dio egileari aitzakia irudikatzen duen horren inguruan hainbat tira marrazteko, atalak osatuz: Lana (aitzurra), Eoskortasune (kaskoa), Ohiturak (txistua eta danbolina), Aberriye (ikurriña), Jakituriye (liburu bat), Sexue (sexuen ikurra) eta Elizie (aitasantua).

Baina umoreaz gain, kritika zorrotza eta hausnarketa sakona daude txistez mozorrotutako komiki-banda horietan, eta Salegik azpeitiartasunaren (eta baita euskalduntasunaren ere, esango nuke nik) ikur omen diren ezaugarri horiek hankaz gora jartzen ditu eta beraietaz arnegatzen du. Egilea ausarta da, ez da batere mozten. Izan ere, ausardia behar da herriko euskara elkartearen eskutik (euskararen mundua oraintsu arte tradizio eta jatortasunarekin hain estuki lotuak izan direnean) horrelakoak argitaratzeko: sexua hain esplizituki adierazteko, danborradaren inguruan egiten duen banda jeniala egiteko (ez dut pentsatu nahi zer egingo lioketen muga aldeko nik dakidan bi herritan, hango desfileak horrela jarriko balitu!), elizarekin horrela sartzeko... Liburua oso erraz eta gustura irakurtzen da. Horretan ez du zerikusi txikia izango, nire ustez, erabiltzen duen Azpeitiko euskara sanoak.

Beraz, komiki sanoa, freskoa, barregarria ondu du Andoni Salegik Otsobeltz honetan, baina ausarta eta zorrotza aldi berean. Helduentzako euskal komikigintza eraikitzen joateko beste harri sendo bat. Zertxobait txarra bilatzekotan, tira batzuek dagokien atalarekin oso ongi ez etortzea izango litzateke, izan ere, zazpi gai nagusi horiek baino askoz gauza gehiago ukitzen dira liburuan, eta horregatik batzuk pixka bat lekuz kanpo daude euren atalean.

Beste medio batzuetan liburu honi buruz agertutakoak:

Fitxa

Izenburua: Otsobeltz

Gidoia eta irudiak: Andoni Salegi

Argitaletxea: Uztarria Kultur Koordinakundea

Urtea: 2005

ISBN: 84-609-8509-1

etiketak: Otsobeltz, komikiak
e-gor
e-gor dio:
2006/09/12 11:19

Ba ez, ez ditut irakurri, baina gogoan izango dut zure gomendioa, ea nolabait lortzen ditudan...

Beat
Beat dio:
2006/09/12 11:15

Lasai, pentsatzen det berehala iritsiko zaidala, bestela ere egilea koadrilako baten laguna da eta zerbait egingo genuke...

Komikiz aldatuz, Frederik Peetersen Lupus serieko lehen bi aleak, oraingoz Astiberrik editatutakoak irakurri dituzu? Nik azken aldian irakurri dudan komiki hoberena da, bai istorioagatik eta bai marrazkiagatik.

Ondo segi

Beat
Beat dio:
2006/09/12 10:39

Epa Igor, nik uztailetik eskatua dut komiki liburu hau, baina ez zait iristen. Irakurtzeko gogo biziagoa utzi didazu. Jasotzean komentatuko dizut zer iruditu zaidan...

e-gor
e-gor dio:
2006/09/12 10:50

Iepa Beñat!

Beno, atzerapena agian normala izan daiteke, badakizu, oporrak ere tartean eta...

Bestela, nora eskatu duzu, Uztarriakoei? Hala bada, agian hari batzuk mugi ditzaket...

Edo bestela, iritsi bitartean nik utzi diezazuket nerea, irakurtzeko hainbesterako gogoa baduzu!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10