Sauré argitaletxeak komiki-topaketak antolatu ditu
Sauré argitaletxeak "Laku-ertzeko topaketak" izeneko jardunaldiak antolatu ditu abuztuaren 25, 26 eta 27rako Legutio eta Murgian (Araba), "Narratiba laburraren eta karikaturaren arteen prestakuntza jardunaldiak" azpitituluarekin. Programa aberatsean hainbat irteera, mahai-inguru, hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste daude.
Topaketen web gunean ez dut programaren euskarazko bertsiorik aurkitu, gaztelaniaz eta zati bat frantsesez dago soilik. Hau da topaketon programa:
Abuztuaren 25a, ostirala
- 16:00 Zuiako Koadrilaren ondarea deskubrituz: Autobusean hiru orduko zirkuitua Beatriz Gallegorekin, Zurbaoko buztingintza museoa, orein-etxaldea eta palazioa bisitatuz; 50 pertsona gehienez, 4 € pertsonako
- 21:00 Hasiera-emate afaria; Legutioko Dobela jatetxean; 20 pertsona gehienez, 18 € pertsonako
- 22:30 Musicature Sonia Vera Project-ekin: Musicature musika eta kantua karikaturizazioarekin nahasten duen espektakulua da; Sonia Verak jazz eta blues abesten du, Pepe Goya gitarra-jolearekin doinuez lagunduta, Simonides marrazkilariak irudiak marrazten dituen bitartean; Legutioko kultur etxean
Abuztuaren 26a, larunbata
- 13:00 Hamahiru mahaian: Roberto Garai egilearekin mahai-inguru bazkaria; Legutioko Dobela jatetxean; 12 pertsona gehienez, 15 € pertsonako
- 15:00 Irudiaren ekologiatik estetika hutsera: Amaia Ballesteros eta Marisa López-ekin topaketa; Legutioko kultur etxean
- 16:00 Teknologia berriak sorkuntza artistikoaren prozesuan: Aurora Solano eta José Herrerorekin topaketa; Legutioko kultur etxean
- 16:30 Komiki-tailerra haurrentzat; euskaraz; Legutioko kultur etxean
- 17:00 Mitologia: Unai Busturiarekin topaketa; euskaraz; Legutioko kultur etxean
- 19:00 Benito Gaztañagaren pintura-erakusketaren inaugurazio musikala, egielak komentatuta; Murgiako Bea-Murgia etxean
- 21:00 Emakumea artearen inspirazio-iturri gisa: Mahai-ingurua Azucena Mongerekin; Murgiako Areso Etxea sagardotegian; 12 pertsona gehienez, 18 € pertsonako
Abuztuaren 27a, igandea
- 12:30 Buffet-a laku-ertzean; Legution; 12 € pertsonako
- 15:00 Irakurketa-ibilaldia: Txani Rodriguez egilearekin; Legutioko kultur etxetik
- 17:00 Kontaketa laburren aurkezpena: goizeko tailerretako partehartzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte; Legutioko kultur etxean
- 19:00 Komiki-banden aurkezpena: goizeko tailerretako partehartzaileek euren lanak aurkeztuko dituzte; Legutioko kultur etxean
- 21:00 Bidaiak eta abenturak: Mikel Arrazolaren diaporama; Legutioko kultur etxean
Tailerrak
Hiru egunetan zehar dira, goizetan, 10:30etatik 12:30etara, beraz 6 ordu guztira, eta 90 €-ko prezioa dute. Legutioko kultur etxean izango dira. EHUko ikasleek aukerako kredituak lor ditzakete.
- Narratiba laburra: ipuinak sortzeko tailerra, Txani Rodriguez-ekin
- Arte sekuentziala: komikiak sortzeko tailerra, Rober Garai-rekin
- Dialogues culturels en langue française: sorkuntza artistikoari buruzko tailerra, Jean François Sauré; frantsesez
(Kontrakorik adierazten denetan izan ezik, ekintzak gaztelaniaz izango dira)