Komikiei buruzko gida interesgarria hasiberrientzat
Alfon lankidearen bidez jakin dut (nahiz eta ondoren La cárcel de papel-en ere irakurri dudan) Peñaranda de Bracamonteko (Salamanka) Udal Liburutegiak eta Fundación Germán Sánchez Ruipérez-ek comicteca zerbitzua jarri dutela martxan, eta horrekin batera hasiberrientzako gida interesgarri bat atera dute: La fiesta dibujada (PDF gisa jaits daiteke).
Gida 6 ataletan banatuta dago:
- Komiki amerikarra: superheroiak, Flash Gordon eta beste aipatzen ditu
- Manga: Hayao Miyazaki, Jiro Taniguchi, Osamu Tezuka (Adolf), Katsuhiro Otomo (Akira)...
- Klasikoak: Corto Maltés, Asterix, Lucky Luke, Tintin, Capitán Trueno, Spirou...
- Umorezko komikia: Calvin y Hobbes, Garfield, Maitena, Quino (Mafalda), Ivá (Makinavaja), Bruguera eskola, Ibáñez (Mortadelo eta Filemon), The Simpsons, TBO, Snoopy, Goomer, Titeuf...
- Komiki beltza: Sin City, XIII, Blacksad, Sandman, From Hell, Mort Cinder, V de Vendetta, Giardino (Max Fridman), Alack Sinner...
- Egile-komikia: Palomar, Satrapi (Persepolis), Paracuellos, Spiegelman (Maus), Eisner (Spirit), Miguelanxo Prado (Trazo de tiza), Moebius (El incal), Jimmy Corrigan...
Gida ez da perfektua, noski, hutsuneak ere baditu (orain datozkidan handienak, Blueberry eta Watchmen), baina hasiberriek komikien mundua ezagutzen hasteko ongi dago. Eta gainera, komikia bultzatzeko balio duen edozein ekimen beti da eskertzekoa. Ez legoke gaizki horrelakoren bat euskaraz ateratzea...
Gida hori eskuan liburutegi batera joatea mundu eder honetan sartzeko bide egokia izan daiteke. Donostiakoan eta batez ere Errenteriakoan komiki asko dituzte, eta bestela Euskadiko liburutegi sarekoa den edozein liburutegitan sareko beste edozeinetan dagoen komiki bat ekartzea eska dezakezu.