Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz

e-gor 2006/02/01 21:55
...eta beste edozein hizkuntzatan jartzeko aukerarekin

DTML Calendar Tag Zope-rako produktu bat da, gure Zope web gunean egutegi pertsonalizatuak erakusteko balio duena. Oso produktu interesgarria da: hainbat ikuspegi ditu (astea, hilabetea, urtea...), aurrera eta atzera nabiga dezakegu, egun bakoitzean erakutsi nahi duguna esan diezaiokegu eta hainbat hizkuntzatan dago. Euskara ez zen horietako bat, oraintsu atera duten (dudan) 1.0.18 bertsioa arte.

Zope-n egiten ari naizen web proiektutxo baten egutegi bat erakusteko beharra neukan. Eskuz dena programatu beharrean produkturen bat ba ote zegoen begiratu nuen, eta DTML Calendar Tag hau aurkitu.

Probatu nuen eta nahiz eta nahiko txukuna izan, zegoenetan ez zidan balio. Hasteko, ez zegoen euskaraz. Gainera, ez zegoen egoki internazionalizatuta, eta bazeuzkan hizkuntzetan ere beti ingelesaren ordenean erakusten zituen datak ikuspegi ezberdinetako goiburuetan. Eta bukatzeko, bug edo errore batzuk ere bazituen.

Baina Zope eta bere produktuak software librea dira, eta horren abantailetako bat da zerbaitek ez bazaitu erabat asetzen, zuk zeuk alda dezakezula. Kasu honetan ez zen horren erraza, proiektutxoa Zope ostatatze zerbitzu baten gainean garatzen ari bainaiz (Zettai -n zehazki), eta ezin ditut Zope-ren tripak ukitu. Hala ere, ostatatze zerbitzukoek esan zidaten produktuaren bertsio berri bat egonez gero jarriko zutela.

Beraz, produktuaren mantentzailearekin kontaktuan jarri nintzen, Chui Tey txinatarrarekin, eta arazoa komentatu. Esan zidan nahi nituen aldaketak egin nitzakeela, gero berak publikatuko zuela bertsio berria.

Lehenengo produktuak zeuzkan errore txiki bi konpondu nituen. Gero egutegia edozein hizkuntzan erakusteko aukera gehitu nion, formatuak eta izenak parametro gisa pasatzeko aukeraren bidez. Horrela, aurrerantzean beste edozeinek egutegia itzulita ez dagoen hizkuntza baten erakusteko ez du arazorik izango. Eta bukatzeko produktua euskarara itzuli nuen. Jon Otegi delako batek aurrez bidali zizkion euskarazko itzulpenak Chuiri, baina ez zituen oraindik publikatu.

Produktua Chuiri bidali nion, berak publikatu zuen, Zettai-koek instalatu zuten eta orain jada erabil dezaket egutegi produktua euskaraz nire proiektutxoan.

Total, produktua bera konpondu eta hobetzea, itzultzea, probak egitea, batarekin eta bestearekin gestiotan ibiltzea (urte berri txinatarra tartean)... ez dakit ez ote zidan lan gutxiago emango edo ez ote nuen denbora gutxiago beharko nik zuzenean egutegia DTML-n programatu izan banu! Beno, behintzat orain beste batzuk ere produktua euskaraz edo beste edozein hizkuntzatan erabili ahal izango dute behintzat...

patxi lurra
patxi lurra dio:
2006/03/06 00:23

Ximun eta Hurreri jagokienez, zuen sekretu batzuei buruz galdetukotsuegu, zuek geure superlaguntzaileak izateko arlo horretan, Pelloren etorrerari begira. Mila esker aldez aurretik (eta lorengaitik).

e-gor
e-gor dio:
2006/02/12 23:42

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 15etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen da etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Goiko hori txantxa da, je je, baina gustatu zait nola gelditu den eta blogaren "Honi buruz" atalean sartu behar dut.

Baina egia da komikiei, informatikari eta blogari dedikatzen diodan denbora umeak lotara joan ostean hasten dela, 9etatik 12etara edo, telebistari, Berria irakurtzeari, neskalagunari eta batez ere loari denbora kenduz... Horrelako begizuloak eramaten ditut gero!

e-gor
e-gor dio:
2006/02/03 00:06

Arreitu, ez naiz batere espertoa Linux-entzako haurren jokoetan (ezta Linux-en ere), baina laguntzen saiatuko naiz...

Ni harpidetuta nagoen Linux aldizkarian (Todo Linux , nire ustez oso gomendagarria, ez da frikientzako, oso dibulgatiboa baizik eta kurtso edo serie mamitsuak ere baditu, hor ezagutu nuen MythTV duela urte eta erdi edo) noizbait horri buruzko artikulu bat irakurri izana gogoan nuen. Begiratu dut eta batez ere Tux4Kids proiektuari buruz ari zen artikulu hori. Justu orain web trantsizioan daude eta ez da erraza zein joku dituen aurkitzea. Aldizkarian Tux Typing, Tux Paint, Tux of Math Comand, Tux Reader eta Tux Alphabet Soup aipatzen ditu.

Web gunean ikusi dut baita jokoekin Live CD bat egiten ari direla, Omega . Eta orri horretan antzeko beste proiektu batzuetarako estekak aurkitu ditut: Debian Jr. , Authenticated User Community , Grader , K12Admin eta LearnLoop .

Horrez gain, internet bilatuta beste bi hauek aurkitu ditut: Pequelin eta zerrnda hau .

Ez dakidana da guzti horiek zuk diozun adinerako izan daitezkeen edo ez. Probatu eta esango didazu, niri pare bat urte barru oso ongi etorriko zait-eta!

Epiola
Epiola dio:
2006/02/02 18:02

Zorionak Igor (ala e-gor?)!

Egunen batean neuk ere nahiko niake horrelako lanen bat baina denbora falta zaidak.

Hik nola egiten dek bi semeak zaindu eta gainera lan hauek guztiak egiteko? Bota sekretua!

arreitu
arreitu dio:
2006/02/02 16:23

Artista bat zera !!

Nere alabak ere Ttantoo-kin hasi ziren ordenagailua erabiltzen.

Ezagutzen al dezu linux munduan umeentzako jokurik ? Nik aurkitu ditudanak helduentzako dira (Quake eta horrelakoak) edo bestela oso xinpleak (Mr. Potato), baina 6-8 urteko umeentzako ez det ganorazko jokurik aurkitu.

e-gor
e-gor dio:
2006/02/02 12:16

Ba seme nagusixak ja manerak apuntetan jittuk. Xagua ederto dominetan jok! Ikastolen Elkarteko Ttantto -n CDiakin bera bakar-bakarrik jolasien eta marrazkixak eitten egon leike ez dakitt zenbat denpora, inpresorara marrazkixak bialdu eta bialdu, gero guri erregaletako... Orri pakete batzuk eta tinta kartutxo pare bat gastau duzku ja!

Flipau itten juat hirekin, motel
Flipau itten juat hirekin, motel dio:
2006/02/02 11:42

Artistia... Bi semiok produzitten jarten dittuanian... akabo MS...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10