Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / Inodoro Pereyra eta Mendieta txakurra

Inodoro Pereyra eta Mendieta txakurra

Patxi Lurra 2006/01/27 21:15
Fontanarrosa argentinarraren komikiari buruz
Inodoro Pereyra eta Mendieta txakurra

Irudia: Fontanarrosa

Argentinako komikigilerik ezagunena Quino edukiko dogu gehienok, Mafalda jenialaren aita dana. Eta Maitenaren barri be askok edukiko dozue dagoeneko. Baina Fontanarrosa aitatuz gero, zer? Neuk orain dala denpora gitxi eta Arrasateko lankide bateri esker ezagutu dot hirugarren hau, Ozeano Atlantikoaz bestaldean aski famatua dana. Bere pertsonaiarik ezagunenetakoa Inodoro Pereyra da.

Roberto Fontanarrosa Rosarion (Argentina) jaio zen 1944an, haren berbetan: "Era domingo y el parto había sido normal, salvo por un detalle: el bebé resultó negro y canalla.". "Humor Gráfico"aren egile honen lanen artean, bi dagoz nabarmentzekoak: alde batetik, Boogie, el aceitoso pertsonaia "underground" eta iluna, eta bestetik hamen komentau nahi dodana, Inodoro Pereyra, el renegau.

1972an ekin zion Fontanarrosak Inodoro Pereyra gautxoa, Mendieta haren txakurra eta Eulogia haren emaztearen abenturak argitaratzeari. Ordutik, 30 urte baino gehiago pasau dira eta ia 30 liburu argitaratu ditu dagoeneko, Ediciones de la Flor argitaletxearen eskutik.

Pertsonaiaren izen xelebreak eta lankideak hari buruz kontautakoak erakarrita, Argentinara egindako bidaia aprobetxau neban "arnegaria"ren nondik norakoak lelengo aldiz dastatzeko. Haren liburu batzuk han feriatu eta hona ekarri nituen, gero Jose Luis lankideak laga zizkidan beste batzuk eta, azkenik, Javi lagunak beste batzuk ekarri zizkidan opari orain dala gutxi.

Hizkera da, izena beraren ondoren, Inodororen bigarren ezaugarririk nabarmenena. Geure baserritarren moduan, gautxoek be euren berba egiteko era propioa deukie, gaztelera trakestzat har dezakeguna baina bizi-bizia dana beti be, "gaztelera batua" zuzen hori baino erakargarriagoa dana (beste baterako laga dezakegu euskal baserritarrek euren hizkera bizi eta naturalagaz deukiezan konplexuen azterketa...). Euskal abizena deukon txakurrak be, Mendieta horrek, berba egiten dau, eta askotan gautxoaren izaera sutsuaren kontrapuntu zentzuduna emon behar izaten dau: "Negociemos, Pereyra". Pampa zabalean lantzean behin agertzen diren soldadu argentinarrekin eta indio "bildurgarri"ekin egin behar dabe topo, hain zuzen be, baina askotan horiek guztiak zoratzeko ahalmena deuko geure bikoteak.

Hala eta guztiz be, bikotea baino hirukotea da istorio hauen guztien ardatza, Eulogia emaztea be batzuetan (ez sarritan) biñetaratzen daualako Fontanarrosak. Senarraren ataraldi dibertigarrien ondoan, andrak oso paper grixa jokatu behar izaten dau, sarri senarraren ataraldien euren sorburua izanda: "Endijpué de tantos años, si tengo que elegir otra vez, la elijo a la Eulogia con los ojos cerrados. Porque si los abro elijo a otra".

Hauxe izan da, ganetik, gautxo honen komikiari buruz egin nahi neutsuen aurkezpen laburtua. Eta honegaz batera gomendioa: lagunek edo senideek (gutariko nork ez deuko familia Argentinan?) handik hona ekarteko opari aproposa hauxe dozue. Edo, are hobeto, zuek haruntza junez gero, badakizue zer ekarri neuri.

dabilenharria
dabilenharria dio:
2006/01/31 16:45

Argi dago Inodoro Pereyra ezagutzeko Argentinarekin konexio berezia behar dela; niri herrialde horretan egindako bixita baten oparitu zizkidaten, Rosarion bertan, eta Fontanarrosak kafea hartzen zuen lekutik pasa ginen sinadura bila, baina ez genuen topatu...

Leku neutro batetik, Argentinako zelai batetik, pertsonari eta herriari buruzko gogoeta etengabean dago Inodoro: komiki gehienetan ez bezala, Fontanarrosak ez du azken biñetarako uzten "eztenkada", eta kasik biñeta bakoitzean egiten du hausnarketa edo ematen du umore kolpea.

Arrazoi duzu e-gor, irudiaren aldaketa etengabea da: gainera etzait lineala iruditu, eta ziur Fontanarosaren aldartearekin edo 30 urte luze hauetan mundua eta marrazkia ikusteko moduarekin harremana duela. Eskertzekoak dira estilo propioa eta aldatzeko grina duten komikiak.

Eulogiari buruz, emakumea komiki munduan kokatzeko komikilari askok dituzten zailtasunen beste isla dela uste dut: badirudi zaila egiten zaiela emakumeak pertsonai autonomo gisara irudikatzea, eta askotan gizonen perspektibaren eta sexu-gerra baten arabera irudikatzen dituzte: klasikoen artean Mortadelo eta Filemon, Asterix, Tintin... eta beste hainbat datozkit burura. Inodororen kasuan "segun pasan los años" atalean argi dago: Eulogia ederrak ez omen zion hainbeste joko ematen Fontanarrosari... Inodoro ere estetikaz aldatu da, baina emaztearena nabariagoa da.

Argentina mitoz beteta dago, Bersuit taldeak "La argentinidad al palo" kantan dioen bezala munduko onena eta txarrena izan daitezke, eta Inodororen komikiekin herri hau hobeto ezagutu daitekeela uste dut, merezi du ezagutaraztea. Argentinar gehienak ez dira Indororo bezain zorrotzak, baino hizketaldi ederrak sortu ohi dira haien artean eta umorea maiz dago presente.

e-gor
e-gor dio:
2006/01/27 23:40

Nik Inodoron bi liburu irakurri dittut, zuk handik ekarrittako lehen bi hareik, eta asko gustau jaten.

Bixak egile eta pertsonaia beran liburuak izenda be, oso diferentiak die, bai irudi, bai estilo, bai danien. Oker ez banau, bigarrena eta hogeta zortzigarrena zien, beraz ixa 30 urte daz batetik bestera. Eta bixak oso onak pentzau jaten, bakoitza bere moduen.

Irudixai dagokixonez, Fontanarrosa -ren esteka horretan sartuta, "Inodoro" eta "Según pasan los años" sakatuz gero, 1977 urtekuan modukuak zien lehenenguan marrazkixak, eta 1995 urtekuan edo goiko irudixan modukuak bigarrenanak.

Estiluan inguruen, lehenengo haxe oso-oso berezixa pentzau jaten. Gaixa, hizkuntza, umore-mota, irudixa, dana, oso orijinala da. Gogorra da, zelabaitt esateko, eta guretako oso arrarua eta bitxixa. Baina oso orijinal eta interesgarrixa be bai.

Bigarrenien, urtien poderixoz, eboluziño haundixa igerketan da. Estilo eta umore klasikuago bat erabiltzen dau, "normalaua" edo, baina oso-oso kalitate onekua.

Niri, orijinaltasunagattik-eta, lehenengua gehixau gustau jaten.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10