Climate: The Movie
Geroago eta argiago, aldaketa klimatikoaren afera elite politiko-ekonomiko globalaren manipulazio itzelaren ondorio nabarmena dela ikusten da. Ez da zientzia.
Estafa monumentala.
Gure norbanakoaren askatasuna urratzeko metodoa da. Beldurra makiabelikoki erabiltzeko aldaera berria. Gobernu global faxista ezartzeko tresna. Besterik ez. Eta klaro, aldaketa klimatikoa zalantzan jartzen dutenak (nahiz eta maila goren goreneko zientzialariak izan), herejeak dira, negazionistak, terraplanistak, gizateriaren etsaiak, arriskutsuak eta horregatik zentsuratuak izan behar dute eta hobeto, zigortuak.
Ez dago inungo ebidentziarik CO2 mailaren eraginak aldaketa klimatikorik sortzen duenik baieztatzeko. Klima beti ari da aldatzen, minututik minutura... eta esaterako, XX. mendeko 30 hamarkadan AEBtan, gaur egun daudenak baino egun askoz beroagoak egon ziren... Eta horrela, nahi beste datu.
Berotze-efektua ezin izan da demostratu eta horregatik orain, arrisku klimatikoa eta emergentzia kontzeptuak indartu dituzte. Propaganda asko eta zientzia gutxi.