Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Materixala / TomTom GPS-a euskaraz jarri

TomTom GPS-a euskaraz jarri

Zure autorako GPSak euskaraz ikasi dezan

Ikusirik GPSrako ahots berriak grabatzea nahiko erraza zela, euskarazko ahotsak grabatzea pentsatu genuen. Aurretik Inaki izeneko norbaitek egin zuen euskarazko grabaketa, baina saretik desagertuta zegoenez, Eibar.ORG Elkartetik lan talde bat elkartu eta grabazioa egin dugu.

Euskarazko testuen moldaketa lau hizlariek modu bateratuan egin duten arren, bakoitzak bere izaera propioa eman nahi izan dio. Amatiño eta Iturrik batuan egin dute eta Iban eta Leirek Elgeta eta Eibarko euskaran. Aukeratzeko orduan frogatu bat edo bestea beraz.

Nola ezarri GPSan

Berez, TomTom markako GPSentzat balio dute ahots fitxategiek. Egon badago modua beste gailu batzuetan ezartzeko, eta inork lortzen badu beste GPS marka batean martxan jartzea, eskertuko dugu informazio hori, hemen jarri eta beste erabiltzaileak ere jakinean egon daitezen. Oraingoz, sistema honetan lortu da:


TomTom-ari dagokionez, ahots fitxategiak kargatzeko, jarraitu pauso hauek:

  1. Deskargatu nahi duzun ahotsaren fitxategia. ZIP formatuan konprimatuta daude.
  2. Erauzi ZIP formatuko fitxategi hori. Barnean hiru fitxategi aurkituko dituzu, .chk, .bmp eta .vif luzapenekin.
  3. Lotu USB bidez zure TomToma ordenagailura eta bilatu TomTom-aren barruan voices karpeta.
  4. Kopiatu lehen erauzitako hiru fitxategi horiek voices karpetara.
  5. Deskonektatu GPSa ordenagailutik, piztu eta aukeratu ahots berria.

Deskargarako fitxategiak

Amatino TomTom
Iban TomTom
Iturri TomTom
Leire TomTom

 

Ahots guztiak fitxategi batean: tomtom_denak.zip (4.6 Mb)

Testu prestaketa eta ahotsak: Luis Aranberri Amatiño, Iban Arantzabal, Mikel Iturria eta Leire Narbaiza.

Grabazioa eta fitxategien moldaketa: Jatsu Argarate eta Gari Araolaza.

Diseinu grafikoa: Zaloa Etxaniz

Ahotsak CodeSyntax enpresaren bulegoan grabatu dira 2008ko apirilaren 18an. Grabaketako argazkiak