Materixala
Mitxel Sarasketa, 20 urte kartzelan (1978-1998)
Mitxel Sarasketa Zubiarrementeria eibartar preso politikoak 20 urte egin zituen kartzelan 1998ko abenduaren 14an. Astebete beranduago utzi zuten libre, 3. gradua eskaini ondoren, baldintzapeko askatasunean. 1978. urteko abendutik egon zen preso, hogei urtez. Honela, kartzelan denbora gehien egin duen euskal presoa izan da. Tamalez, beste preso batzuek muga triste hori gainditua dute harrezkero...
Eibarko XVI. mendeko merkatari handiak
'The Arriolas of Urazandi: Maritime Enterprise in Vizcaya and Guipúzcoa'. Selma Huxley eta Michael Barkham-en artikulu honetan Debako Urazandiko dorrearen historia kontatzen da, nola untzi merkataritza bultzatu zen handik. Urazandiko Arriolatarren sozio nagusiak, dena den, Eibarkoak ei ziren, eta haien aipamen asko dago testuan, horregatik ekarri dugu Eibar.ORG gune honetara.
Tailerrerako hiztegi teknikoa
Hiztegitxo honen helburua da, Eibarren eta inguruan, sasoi batean tailer-giroan euskarak izan zuen erabilera goraipatu eta, ondare hori berreskuratu eta berriro ere eguneratzen saiatzea, belaunaldi berriek lekukoari eutsi diezaioten.
Otxabiña, Eibarko komunista baten abenturak gerran eta gerra-ostean
Pasarte hauek "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" liburutik aterata daude. Egileak: Luis Fernandez eta Josu Chueca. Argitaratzailea: Euskaldunon Egunkaria, 1997. Otxabiñaren adierazpenak Oier Narbaiza kazetariak bildu zituen.
Eibartarrak Errusiako exilioan: 1937-1957
Pasarte hauek "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" liburutik aterata daude. Egileak: Luis Fernandez eta Josu Chueca. Argitaratzailea: Euskaldunon Egunkaria, 1997
Sagartegieta edo Sartei, antxinako sasoietatik
Sagartegieta edo "Sartei" Eibarren, Maltzagan, dagoen XVII. mendeko dorretxea da. 40 urte izango dira inor ez dela bertan bizi, eta ondare aldetik begiratuta Eibarko eraikin interesgarrienetakoa bada ere, utzita eta erortzen dago. 1994an ...eta kitto! aldizkarian Sagartegieta dorretxearen inguruko erreportajea idatzi zuen Oier Narbaizak, eta testu hori ekarri dugu hona.
Bidai aluzinantia
2002ko irailaren 14an manifestazioa egin zen Bilbon "Gora Euskal Herria" lelopean. Batasuna legez kanpo uztearen kontrako manifestazioa zen. Jaurlaritzak baimendu arren, Ertzantzak eraso egin zuen eta 4 pertsona atxilotu egin zituen, Oier Gorosabel tartean. Hiru astez egon zen espetxeratuta, terrorismo akusaziopean. Espetxean bizi izandako egunak kontatzen ditu diario honetan.
Eibarko (eta Gipuzkoako) sozialisten historia: hastapenak
Jesus Egiguren, PSE-EE-ko Gipuzkoako Idazkari Nagusiaren testu bat da hau. 1994ko liburu batean argitaratu zen, eta Gipuzkoako PSE-EEren webgunean azaldu zen gero. Handik hartu dugu, 1999ko maiatzean.
Gaspar Alvarez, Eibarko komunista bat Legutioko batallan (1936)
Pasarte hauek "Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian" liburutik aterata daude. Egileak: Luis Fernandez eta Josu Chueca. Argitaratzailea: Euskaldunon Egunkaria, 1997. Alvarezen adierazpenak Oier Narbaiza kazetariak bildu zituen.
1934ko reboluziñua Eibarren
1934ko urriaren 5eko iraultza eta altzamendua Eibarren. Gertakarien kontaketa. Oiar Araolaza eta Oier Narbaiza, 1993.
