Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Labartzari agur

Rikardo Arregi 2007/02/20 11:30
Aspaldidanik zuen kritikoak Txillardegiren azken nobela mahaian edo maletan, nobedadea izan zen garai urrunetatik, baina oraintsu arte ez du irakurri eta, beste batelarien aurrean alfer ospea apur bat arintzearren, ez soilik irakurri, iruzkina ere egin du. Orain dela urtebete eta erdi, edo bi, auskalo, hartutako konpromisoa betetzera doa kritikoa. Hemen duzue azken letraraino irakurri ondoren, pasarte batzuk bi edo hiru aldiz, Txillardegiren Labartzari agur eleberriari buruzko iruzkin kritiko subjektiboa, gizon batek (barkatu) egina.

Jon Juaristiri elkarrizketa

Volgako Batelariak 2007/02/09 11:30
Volgako Batelariok Jon Juaristi elkarrizketatu dugu oraingo honetan. Jon Juaristi Bilbon jaio zen 1951ean. Pott Bandako partaidea izan zen. Poeta eta saiogilea da baina elkarrizketan aurreratzen duenez laster lehen eleberria argitaratuko du. Idatzi dituen liburu guztiak ez ditugu hemen aipatuko zerrenda luzeegia izango bailitzateke; nolanahi ere, bere poesia ezagutu nahi duenak hor du Visor argitaletxeak atera zuen "Poesía reunida" (1985-1999); bere poetikarako sarrera egokia izan daiteke, bestalde, Granadako diputazioak argitaratutako "Sermo humilis. Poesía y poéticas" bilduma (1999). Euskal literaturaren historia bat idatzi zuen 1987an eta euskal baladak aztertu ditu. Saiogile bezala liburu asko ditu, azpimarratzekoak agian hauexek: "Euskararen ideologiak" (1976), "El linaje de Aitor: la invención de la tradición vasca" (1984) eta "El bucle melancólico" (1997). 2006an memoria liburua argitaratu zuen: "Cambio de destino". Jon Juaristi Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendaria izan zen, baita Instituto Cervantesekoa ere. Egun Alcaláko Unibertsitateko katedraduna da.

Gay poesia: Jacek Dehnel

Rikardo Arregi 2007/01/28 01:00

Bidaia-literaturaz, eta abarrez

Iban Zaldua 2007/01/19 13:30

Ari(ma enkoniatu)ak. Kri(p)tika @ntologikoa

Angel Erro & Iban Zaldua 2007/01/12 13:30
Parentesien artean, esango dugu ez dirudiela inork irakurri duenik Xabier Mendiguren Elizegiren azkenaurreko edo azkenazkenaurreko lana (kontua galdu dugu honezkero), ez behintzat euskal kritikariek. Ezta guk ere, esan gabe doa, baina pena ematen zigun liburu honek kritika gehiago ez izatea, eta gure ekarpentxoa egin nahi izan dugu...
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44