Marjane Satrapi, berriz irabazle Angoulêmen
Aste honetan bertan idatzi dut blog honetan Marjane Satrapiren "Persepolis" lanari buruzko artikulu bat, lehenago Angoulêmen gidoi onenaren saria irabazitakoa. Ba oraintxe bertan jakin dut bere azken lanak, "Poulet aux Prunes"-ek, irabazi duela aurtengo sari nagusia, album onenari ematen diotena.
Atzo gauean izandako sari banaketan bertan jakinarazi zuten izendatutakoen artetik nor den irabazlea, Oscarren antzera. Ekitaldiak ere Oscarren itxurakoa dirudi, argazkiaren arabera... Behintzat "Persepolis" komikiko Marjane protagonistaren benetako aurpegia ikusi ahal izateko balio digu!
Irudia: www.bdangouleme.com
Ea noiz dudan aukera lan berri hau irakurtzeko. Ez dut uste oraindik Espainian eta gaztelaniaz argitaratu dutenik, baina Hendaia hortxe bertan daukat, eta bestela eMule hor dago...
Gaur amaitu dot "Pollo con ciruelas", gaztelerazko itzulpena, baita gozatu be. Zinemaren pelikula baten traza hartu deutsat, atzera eta aurrera denporan, detaileak ondo zainduta. Oso ondo kontautako istorioa, eta neuri gustetan jatazan horietakoa, garaikidea (edo ia) eta fantasiarik gabekoa (edo gitxikoa). Are gehiago, egiazkoa izango ote istorioa?