Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / e-gorblog / 300

300

Beñat Irasuegi 2007/03/27 21:50
300

Irudia: Frank Miller / Warner Bross

Hollywood-ek izan zuen sormenerako gaitasuna erabat agortuta dagoen garai hauetan, gero eta gehiago jotzen dute hango estudio eta ekoizleek estatubatuar kulturak duen arlo emankorrenetako batera, komikira. Orain Frank Miller-en 300 komikiaren bertsioarekin datoz gure zinema pantailak inbaditzera eta beti bezala, espainiar zine distribuidoren laguntzarekin, Termopiletako batailaren istorio epiko bezala saldu digute filma, jakina baita pelikula historiko-epiko biolentoek sarrera asko saltzen dituztela. Horregatik uste dut komikia eta zinema gustuko duzuenok beste zerbait aurkituko duzuela filma ikusterakoan.

(e-gorren oharra: Artikulu honekin kolaboratzaile berria estreinatzen dugu blogean, Beñat Irasuegi, komikizale handia eta nire komiki hornitzaileetako bat)

Frank Miller-ek dioenenez, 5 urte inguru zituela The 300 Spartans (Espainian El Leon de Esparta) ikusteak markatuta utzi zuen eta ahal izan zuenean 300 espartarren istorioa komikian isladatu zuen. 300 komikia nahiko berezia da, hasteko formatuak berak (30,7x24 cm) atentzioa deitzen du, eta gaia bera ere ez da oso landua izan komikigintzan. Nik horrexegatik erosi nuen komikia duela bi urte inguru, zineman peplum deituriko generoa oso gustoko dut eta ezin utzi genero horretako komiki bat irakurri gabe. Hala ere komikian ez nuen aurkitu espero nuen Termopiletako batailaren kontakizun historikoa, erabat istorio ezberdina baizik.

300-ek modu epikoan Leonidas Espartako erregeak eta beste 300 gerlarik egindakoak kontatzen ditu. Herodoto-k bere Historiak liburutzarrean ere kontatu zigun Ekialde eta Mendebalde edo barbaro eta greziarren arteko ezinikusi eta borroka etengabea da istoriaren ardatza, izan ere ka 489. urtean Pertsiar Inperioko Jerjes handiak inperioko herri guztien laguntzaz osatutako gudarostea Greziaraino eraman zuen, eta bertan Greziar polis-en ezinikusiak aprobetxatuz erraz egin zuen aurrera, Termopiletara iritsi arte. Komikiak duen alde historikoa hori da, eta beste guztia mitoa eta fikzioaren arteko nahasketa bat da, biolentziaz jositako marrazkiekin kontatua. Ez du askoz gehiago kontatzen komikiak, borroka eta hildako askoren ondoren oso ezaguna den amaierara iristen baita. Hala ere istorioa sinpleegia iruditzen bazait ere, komikiaren estetika izugarri gustatzen zait, marrazki eta koloreek berehala murgiltzen gaituzte-eta istorioak kontatzen duen gerra eta biolentzia giroan.

Pelikularekin komikiarekin gertatu zitzaidan berdin berdina gertatu zait, izan ere istorioa berdina da, eta pelikulak ez du gehiago sakontzen nahiz eta filmeko 2 ordu betetzeko agian zerbait gehiago kontatzeko aukera bazeukaten. Horren ordez guduko eszenak gehituz bete dute pelikula. Gauza bakarrean sakondu dute komikitik pelikularako bidean, pelikulan pertsiarrek (ekialdekoak, beltzaranak, moral gabeak, koldarrak, barbaroak...) askoz gaiztoagoak dirudite eta espartarrek (mendebaldekoak, txuriak, zuzenak, heroikoak, zibilizatuak...) askoz onagoak. Ez naiz harritzen iraniarrek pelikula ikusi ondoren beraien kulturarentzat iraingarria dela esatea, hala da eta, baina fikzioa denez bakoitzak nahi duena kontatzeko eskubidea dauka, beraz ez dago ezer esaterik. Hori bai, pelikulan kontatzen dena egia historiko bezala ikusiko duenik izango da, eta hortxe izanen da akatsa.

Estetikoki berriz pelikula izugarri ona iruditu zait, zineman bertan pelikula baino komikia bera ikusten ari nintzela iruditu zait, efektu digitalekin hori lortu nahi izan dute eta modu horretan eszena eta sekuentzia bikainak lortu dituzte. Hala ere teknika honek "bizitza" kentzen die pertsonaiei, eta momentu batzutan oso artifizial egiten ditu, barrea eragiteraino, ikusi bestela Jerjes eta Leonidas lehenengoz alkartzen diren eszena (kutsu erotiko nabarmena duena gainera je, je...)

Hala ere hoberena pelikula ikustea eta bakoitzak bere balorazioak egitea, ezta? Beraz, ikusi baduzue esan zer iruditu zaizuen.

Bestela komikizaleok laister izango dugu beste komiki izugarri on baten zinemarako bertsioa ikusteko aukera, Zack Snyder 300 pelikularen zuzendari berdinak egingo duena, Watchmen.

etiketak: 300, komikiak, Frank Miller
e-gor
e-gor dio:
2007/03/28 00:21

Nik Sin City filma ezagutu nuen komikia baino lehenago, eta asko gustatu zitzaidan , bai alde tekniko/estetikotik bai kontatzen zituen istorioengatik. 300 komikia, aldiz, irakurri dut, eta istorioa, zuri bezala, ez zait beste munduko ezer iruditzen, estetika berezia da nabarmendu daitekeena... Eta horregatik pentsatzen dut pelikula ikusten badut zuri bezala gertatuko zaidala, istorioa agian ez zaidala gustatuko baina pelikula eginda dagoen era bai. Edo agian Sin City bere originaltasunagatik gustatu zitzaidan eta orain jada hori ere ez zait hainbeste gustatuko? Ez dakit, ikusten badut esango dizut!

Bestalde, sarean komikien inguruko blogetan ez dabil beste gairik azken egunetan... Ikusi adibidez Con C de arte blogean 300 komikiaren mezuari buruz egin duten inkesta (lehen zatia , bigarrena eta hirugarrena ), edo post hau , edo beste hau , edo beste hau , edo beste hau , edo beste hau , edo beste hau , edo beste hau ... Eta hau lagin txiki bat besterik ez da!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
e-gorblog

Egunez, Igor Leturia Azkarate pertsona arrunta da. Errenterian bizi den arrasatearra, 8etatik 17etara Elhuyarren lan egiten du eta arratsaldeak neskalagunarekin eta bere bi umeekin pasatzen ditu.

Baina gaua iritsi eta umeak lotara joaten direnean, e-gor bihurtzen da, interneteko bere alter-egoa, ziberespazioko informatikaririk komikizaleena eta komikizalerik informatikariena! Bere superbotereekin (interneteko kable-konexioa, bloglines, informatika aldizkariak, gadget-ak, komiki-bilduma, Errenteriko liburutegiko komikien atala eta batez ere bere jakinmin aseezina) eta bere superlaguntzaileak ondoan dituela (Patxi Lurra, DabilenHarria...), euskaldunon teknofobiaren eta komikiei buruzko aurreiritzien aurka burrukatzen du etengabe! Hemen duzu bere bloga: e-gorblog!

Bai, hor goiko aurkezpena superheroi batena da (ezin aproposagoa honelako blog batentzat, ezta?). Superheroia banintz zein izango nintzatekeen jakiteko the Superhero Personality Test egin nuen eta hona emaitzak:

You are Spider-Man
You are intelligent, witty, a bit geeky and have great power and responsibility.

Spider-Man
80%
Superman
70%
Green Lantern
65%
Robin
65%
The Flash
60%
Supergirl
55%
Hulk
55%
Iron Man
45%
Wonder Woman
35%
Catwoman
25%
Batman
0%
Lizentzia

Creative Commons-en baimena
Blog honetako edukia, Igor Leturiak eta beste kolaboratzaile batzuek egiten dutena, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported baimen baten mende dago (irudiak salbu).

Artxiboa
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Artikulu aipagarriak

MythTV sorta
2004/11

"Pololoak" sorta
2004/11-12 - 2006/10-12 - 2007/02-03

Monoblogoa
2005/01/11

"Persepolis", xalotasunaren sakontasuna
2005/01/25

Elgetako Blogs&Beers 2005: nire inpresioa eta moblogging kontuak
2005/04/18

Firefox eta bere plugin zoragarriak
2005/05/11

"El País"-en komiki bilduma
2005/05/15

Euskarazko bi blog berri (bai, beste bi, baina hauek bereziak dira!)
2005/05/25

"Watchmen" sorta
2005/09-11 - 2006/10 - 2007/10 - 2008/07

"La cárcel de papel"-eko "Mis tebeos favoritos" saila I: 1etik 20ra
2005/11/08

"Goienkaria"-n agertu naiz
2005/12/08

Komikiak eta euskal rock-a
2005/12/14

Ruben Arozena "Ruben" komikigilea hil da
2006/01/02

Zope-rako DTML Calendar Tag produktua, euskaraz
2006/02/01

"Joyas Literarias Juveniles" bilduma, osorik eMule-n
2006/08/05

Argazkigintza eta DRM-a
2006/10/09

Paul Auster eta Euskararen Herria
2006/10/29

Angoulême sorta
2007/01-02

Gaur duela 25 urte nire bizitza aldatu zen
2007/04/23

Hergé-ren defentsan
2007/05/22

Ubuntu-ren bertsio berria, hobekuntza askorekin
2007/07/02

OLPC sorta
2007/12 - 2008/01

Guillermo Zubiaga, Marvel-eko komikilari euskalduna
2008/02/05

Asus EEE PC, ordenagailu txiki eta merkeen hurrengo sorta
2008/03/11

Agur, Ipurbeltz, agur... :-(
2008/08/04

"Café Budapest", gizatasuna eta bizikidetzaren aldeko aldarria
2008/08/25

"Arturo Erregea" serie mitikoa, Euskal Encodings-en! (beste askorekin batera)
2008/09/17

"Gazteak", beste serie mitiko bat euskaraz eskuragai!
2008/10/14

Pottokiek 50 urte!
2008/10/22

Europan ere OLPC-ren XO ordenagailuak erosteko aukera!
2008/11/12

Microsoft-en web zerbitzuetako gehienak, euskaraz!
2008/12/04

"Heroes"-en 2. denboraldia: ETB kirtenkeria errepikatzera, eta Euskal Encodings konpontzera
2009/01/23

I. Euskal OLPC Party-a, apirilaren 23an Donostiako Doka kafe antzokian
2009/04/16

Elkarrizketa egin didate 7K-n
2009/06/03

Azpiriren Spectrum-entzako jokoen azalak liburu batean
2009/10/06

Asterix, heroi garaitua
2009/10/29

"Ihes ederra", euskarazko komikigintzaren heldutasunaren konfirmazioa
2009/11/13

Pololoak 3: The making of
2009/11/22

5 urte 5!
2009/12/15

Nobela grafikoa, komikien prestigiorako ala mespretxurako?
2009/12/20

"Pololoak 3 - Atxeritoko balada", trilogiaren amaiera borobila
2010/01/13

Sinclair ZX Spectrum bat oparitu didate!
2010/01/19

Zergatik ez dudan liburu elektronikorik erosiko (gauzak aldatzen ez diren artean)
2010/01/27

Errealitate areagotua: munduaren pertzepzioa aberasten
2010/02/09

e-gorblog, "Nick dut nik" telebista saioan
2010/05/20

Sarearen neutraltasunari erasoak: Interneten izaera arriskuan
2010/06/02

"Avatar, azken aire maisua" osoa eta "Heroiak"-en lehen bi denboraldiak, Euskal Encodings-en
2010/07/22

Sistema eragileen guda berria
2010/12/14

Anubis 3.0 albumarentzat 3D animazio ederra
2010/12/27

Telebistaren benetako iraultza hemen da, eta ez da LTDa
2011/01/10

"Asterix galiarra" eta "Urrezko igitaia" berrargitaratu ditu Salvatek
2011/01/13

Euskarazko komikigintza digitalizazioaren aurrean
2011/01/27

"Ihes ederra"ren gaztelaniazko eta katalanezko bertsioak eta "Alokairuan", kalean
2011/02/20

Star Wars jatorrizko trilogia, euskaraz
2011/03/21

Sare sozialetan preso
2011/04/06

Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
2011/10/14

Gaur 100 urte Adèle Blanc-Sec-en abenturak hasi zirela
2011/11/04

Euskarazko 8 komiki berri
2011/12/02

Social networks killed the RSS star?
2012/06/10