"Sin City", benetako komiki-filma
Dudarik gabe, komikizaleontzako Sin City filma zen urteko estreinaldia. Ikusmin handia sortu zuen pantailaratu aurretik ere hainbat arrazoirengatik: Frank Miller Sin City komikiaren egilea bera zelako zuzendarietako bat, Robert Rodriguez El mariachi interesgarriaren egilea zelako bestea, Quentin Tarantino ere zuzendari gonbidatu bezala agertzen zelako, aktoreen zerrenda itzelagatik (Bruce Willis, Mickey Rourke, Benicio del Toro, Elijah Wood, Rutger Hauer, Michael Madsen eta emakumezko aktore gazte ez hain ezagun baina guztiz eder pila), baina batez ere internetez zabaldutako irudiek erakusten zutelako filma komikiarekiko erabat leiala izango zela, orain arte inoiz ez beste (ikusi bestela ondoko irudia edo hemengoak eta hemengoak). Nik lehengo egunean lortu nuen apur batez nire aita-eginkizunetatik libratzea eta zinera joan nintzen ikustera.
Bada urte bat-edo sarean, eta azken hilabetetotan baita beste medioetan ere, Sin City filmaz hitz egiten ari direla. Nik ere ezin nuen itxoin filma ikusteko, berri horiek guztiek nire arreta ere erakarri baitzuten:
- Frank Miller-en komikia kultuko komikia da, jende askorentzat inoizko onena, eta Robert Rodriguez-ek Miller beraren laguntzarekin eta gidoi gisa komikia erabiliz (adaptaziorik egin gabe) filma egin nahi zuela jakin zenean, ikusmin itzela sortu zen komikiei buruzko blog eta foroetan.
- Gero, filmazioa aurrera joan ahala, hainbat gauza jakin ziren: eszena guztiak kroma berde baten grabatzen zirela, eta atzealde guztiak digitalki gehituak izango zirela; goikoak bezalako irudiak zabaltzen joan ziren, jende guztia harrituta utziz filmak komikiarekiko izango zuen fideltasunarekin; eta aurrerago jakin zen Robert Rodriguez Zinema Zuzendarien Elkartetik bota zutela Frank Miller zuzendari gisa ager zedin tematu zelako, komikizaleokin puntu asko irabaziz.
- Ondoren AEBetan estreinatu zuten, eta han arrakasta izan omen zuen bai kritika bai publiko aldetik.
- Gero Cannesko zinemaldian bota zuten filma, eta kritika onak jaso zituen (ikusi Begoña del Tesok Berrian zioena: "(...) (Robert Rodriguezek) zinema darama bihotzean. Berak eginiko Sin City zeluloidezko puskak, zinema eta komikia jartzen ditu parez pare, aurrez aurre, borrokan eta egurka. Denek esango dute azken Star Wars-en ikusitakoak ez duela berdinik inon. Gezurretan ariko dira. Sin City filma askoz urrunago, askoz sakonago, askoz gorago doa. (...)"
- Estreinatu ondoko kritiketan, iritzi onak irakurri ditut komunikabideetan. Alberto Irazuk Berrian hau zioen: "(...) Ezer baino lehen, oso ariketa interesgarria iruditu zait Sin city hau; ariketa interesgarria baita, hain justu, azken urteotan zinema eta komikiaren artean sortu den zubigintzan beste pauso bat delako. (...) Sin city honetan, aldiz, bi mailak bat dira: planoa biñeta bilakatzen da, edo biñeta plano. Inoiz baino gehiago, storyboard baten gainean eraikia dago dena, eta horrek ezartzen du lehentasuna. Narratiboki ere, istorio nagusiaren kronologian eta begi narratzailearen ikuspuntu ugaritasunean, komikiaren oinarriak darabiltza Sin City-k horiek guztiak zineman askotan ikusi ditugun arren. Alde horretatik, beraz, erabat ariketa interesgarria da. (...)". Eta Begoña del Tesok Diario Vasco-n: "(...) esta sorprendente película que, a la fuerza, por derecho y con todas las de la ley, marcará un antes y un después en las adaptaciones del comic al cine. Auténtica revolución gráfica, tecnológica, cinematográfica, Sin City fue rodada en color con cámaras numéricas, en un universo casi absolutamente virtual. El blanco y negro, saturado al máximo, se añadió en la posproducción, los decorados son imágenes de síntesis(...) Mundo extraño, bellísimo, increíble, bestial, trágico, el de esta película que es sueño y, a la vez, pesadilla."
- Komikiei buruzko blogetan ere kritika onak jaso zituen. Adibide gisa, La cárcel de papel-ek (Espainian dagoen komikiei buruzko blogik onena, zalantzarik gabe) zioena: "Son el cine y la historieta artes hermanas, que comparten no sólo orígenes de mestizaje y bastardía varia, sino un lugar y una época común en la que alcanzan su forma definitiva. (...) Pero por muchas que sean las coincidencias, por mucho que se quieran relacionar, sus lenguajes son radicalmente distintos. (...) Con todas las objeciones formales (y, sobre todo temáticas) que se le puedan poner a la película, me atrevería a decir que Sin City supone el nacimiento de un nuevo lenguaje, del primer híbrido real entre cine e historieta (no, los dibujos animados no son un híbrido, su lenguaje es el del cine). En Sin City, Miller (y no sé hasta que punto Rodríguez) ha conseguido trasladar el lenguaje de la historieta a la gran pantalla de una manera única y nunca vista hasta ahora. (...) Si nos olvidamos de la impactante visualidad de la fotografía, del maquillaje y demás parafernalia (...) lo sorprendente es cómo la película reproduce el ritmo de lectura de un tebeo, llevando al celuloide el tebeo viñeta a viñeta. En Sin City, cada plano se convierte en una viñeta, casi estática, donde la composición y puesta en escena son las de la historieta, con pequeños movimientos que tan sólo llenan el espacio en blanco de las viñetas. Encuadres que son movidos reproduciendo el ritmo de lectura, casi llevándonos a alargar la mano y pasar la página. Pocas veces he visto una experimentación tan radical con el lenguaje cinematográfico, tan rupturista y vanguardista que, además, está inmersa dentro de un espectáculo visual de estética arrebatadora. Es verdad que hay muchos fallos (...) pero deben ser obviados ante lo que es, sin duda, la primera piedra de un nuevo lenguaje audiovisual, el mestizaje último entre historieta y cine."
Tartean, filma iparraldean estreinatu ondoren, agertu zen Berria-ren kulturako orrietan Lander Garrok filmaren inguruan idatzitako artikulu bitxi bat. Bitxia, alde batetik, formatuagatik, ez zelako filmeen ohiko kritika, zinemako orriaren zati bat okupatzen duen horietakoa, puntuazioarekin-eta, baizik eta orri osoko artikulua; eta bestetik, inoiz ez dudalako irakurri, ez filmeenetan ezta liburuenetan ere, hain kritika zorrotzik. Hona zatitxo batzuk: "Sin City, traizioa komikiari. Frank Millerren komikia txikitu du Robert Rodriguezek, gupida gabe. (...) AEBetako zinemak, berriro ere, urrezko meategietatik gorotza nola atera erakutsi du Sin City errariarekin. Edo, bestela esanda, interesez betetako istorioari interes guztia nola ken dakioken erakutsi du, interes hori estetikakeria huts bilakatuz. (...) Rodriguezek, izan ere, gidoi interesgarri bat (...) jasanezin bilakatzeko teknika erakutsi du (...) Elipsiaren eta laburbiltzeko legea etengabe ahazten du Rodriguezek. (...) Komikietan (mugimendurik ez dagoenez) egiten den planoen erabilera errepikatu nahi izan du, gainera, eta ahaleginean muntaia nekagarria erdietsi du. Planoetan, gainera, Millerren ekonomia eta sotiltasuna (apaltasuna) baztertu ditu, efektismoaren alde, eta AEBetan hain ohikoa den plano kargatu eta bete-betearen alde. (...) Rodriguezen filmean plano bakoitza da erakustaldi, teknikaren erakustaldi, AEBetako zineman horrenbeste maite dituzten plano konputerizatu eta makillatuak, publizitatetik eta bideoklipen hizkuntzatik hain gertu. Pertsonaien trataerari dagokionez, Rodriguezek haien sakontasuna sakrifikatu du, haien arteko elkarrizketak moztuz, filma ia ulergaitza egin arte. Ia azal eta haragi ziren pertsonaiak, zuri-beltzezko postal ederretako pertsonaia topiko bilakatu ditu, paisaia sasi-magiko bateko atrezzo huts. (...)". Rodriguezek baino, berak txikitzen du filma kupidarik gabe!
Artikulu harrigarri honek ez zizkidan filma ikusteko gogoak kendu (egitekotan, nire kuriositatea are gehiago handitu zuen). Ez nion artikuluari oso fidagarri iritzi, benetako kritikak gutxieneko objektibotasuna eskatzen baitu, eta zaila baita beste batzuk hainbeste goraipatutako zerbaitetik ezertxo ere ez libratzea. Hori artikuluori fanatismotik idatzia izan bada soilik uler daiteke (fanatismo, jatorrizkotik eratorritako bigarren zentzu anglosaxoian esan nahi dut, "fan" hitzaren zentzuan hain zuzen ere, hau da, komikiaren zale handi batek idatzia), eta garrantzi gehiegi ez ematea erabaki nuen.
Eta lehengo egunean, azkenean, bi haur txikiren aita eta blogaria den batek dituen lanetatik momentu bat ateratzea lortu nuen eta filma ikustera joan nintzen. Jasotako informazio guztia eta gero, aurrez erabakita nuen asko gustatu behar zitzaidala. Eta hala gertatu zen.
Sin City aurrez ikusitako edozeren ezberdina da erabat. Ez da gidoia soilik komikitik kalkatu dutena, estetika ere komikikoa da. Eta horrek egiten du filma hain berezia. Apenas grisik gabeko zuribeltza noizbehinka kolorearen bidez zerbait nabarmenduz, angelu eta ikuspegi ezinezkoak, fondorik ezak, konposizioak, komikia irakurtzen deneko erritmoak... Teknikoki eta estetikoki erabat apurtzailea da, etorkizunean egingo diren komikien adaptazioei (edo beste edozein filme motari) errekurtso pilo baten bidea irekitzen diena. Guztiz iraultzailea, bere garaian Citizen Kane filma adinakoa agian (teknikoki, e!).
Istorioak ere (hiru istorio ezberdin baitira) interesgarriak dira, guztiz harrapatzen zaituzten horietakoak. Pertsonaia nagusiak ere bai: biolentzia eta ustelkeriaz betetako "Bekatuaren Hirian" zuzen jokatzen saiatzen diren baina ezin duten pertsonaia atormentatuak, hiri guztia betetzen duen gaizkia garbitzeko arma berberekin jokatzera behartuta aurkitzen direnak. Eta zintzo hauen jokaera ere ultrabiolentoa eta ia besteena bezain gaitzesgarria izanik ere, beraiekin guztiz identifika gaitezen lortzen dute. Genero beltzeko biolentziaz betetako istorio horietan, hala ere, umorea ere sartzen da, gehiegizko biolentziaren edo protagonisten komentarioen bidez, Tarantinoren Pulp Fiction edo Reservoir Dogs filmetan gertatzen denaren antzera. Film hau ere etorkizunean beste bi horiek bezalako klasiko gisa gogoratu eta komentatuko dugula ziur nago.
Edozein modutan, aurreko paragrafoan aipatutako puntuen meritua (istorioa eta pertsonaiak interesgarriak izatearena eta umorearena) ez dut uste Rodriguez zuzendariarena denik. Benetan komikiaren gidoia biñetaz biñeta kopiatu badu, meritu osoa Millerrena eta bere komikiarena dela pentsatzen dut, zeina aitortu beharra dudan (honaino iritsita ezin gehiago ezkutatu) ez dudala ongi ezagutzen, soilik liburudenda batzuetan gainetik begiratu izan dut. Hau abantaila ere izan daiteke: komikia ezagututa, aurrez badakizu zer gertatuko den (eta kasu honetan gehiago, hain fidela bada!) eta filma ez da hainbeste gozatzen; eta sarritan jatorrizko komikiari egiten dizkioten aldaketekin sutan jartzen pasatzen dugu film guztia (nahiz eta dirudienez hau ez den kasua).
Filmak duen biolentziak eta hain berritzailea izateak bati baino gehiagori ez gustatzea ekarriko du, ziurrenik. Baina nire ustez film puska da, teknikoki oso berritzailea, komikien estetika filmera eramatea orain arte hobekien lortu duena eta oso entretenigarria. Gainera, diotenez, jatorrizko komikiarekiko oso fidela. Benetako komiki-filma, beraz.
Bukatzeko, honaino iritsi zaretenontzako eta kritiken esteka-zaparrada osatzeko, oparitxo bat: ez galdu hemengo aipamen hau. Ez horregatik!
Bukaeran ipini doten link horretan kritika oso zorrotza egiten dau, egixa da, baina brometan da... Komikixen inguruko blog barregurazko batetik hartutakua da.
Bera eszena jakin bat ikusteko fan da pelikulia ikustera, hauxe komikitik biñetaz biñeta kopixau dauela esan dotzielako, eta eszena hori ikustien asko dezepzionau da. Bertako esteka jarraituta jakiten da zergatik dezepzionau dan hainbeste, eta txistia deskubriruten da.
Niri grazia haundixa egin zuzten, eta horregatik jarri nauen bukaeran, txistia sarixa izen zeixen bukaeraraino allegetan zienendako.