Meme musikala
Testigua nork eman didan
ErralŽs weblog eta Euskara eta Publizitatea .
Nire ordenagailuan dauzkadan musika artxiboen tamaina
1,55 GB. Dena mp3 artxiboak.
Erosi dudan azkeneko diska
Uffffff, oso aspaldian izan zen.... Azken CDa Negu Gorriaken Salam Agur, 96an. Eta azken zinta, Formula Vren rekopilatorio bat, Madrilgo rastroan.
Sarri entzuten ditudan edo niretzat esanahi berezia duten 5 kantu
-Gipsy Kings - Hotel California. El Gran Lebosky pelikularekin akordatzen naiz...
-Kiko Venenoren edozein, baina La Casa Cuartel esango dut.
-Video Kills the Radio Star
-Los Problemas Crecen telesailaren sintonia.
-Julio de las Franguas-en Desengánchate. Abestia ezagutuko ez duzuenez, letra jarriko dizuet:
Tengo un amigo en Reinosa
de los que nunca se olvida
que en el mundo de la droga
se esta dejando su vida.
A pesar de su locura
lucha el pobre por curarse
pero en esta desventura
solo no puede salvarse.
Sociedad, no te averguences
porque no es un apestado
es un tío de puta madre
aunque esté equivocado.
Sólo amigo mío desenganchate,
que yo te prometo que te ayudaré.
Y si te liberas no te metas más
en ese camino que te va a matar.....
Zein 5 pertsonari pasatzen diedan testigua
Ba euskaraz irakurtzen ditudan blogek egina dute, eta gaztelerazkoek ez naute irakurtzen, beraz.... Irakurleren batek erantzu nahi badu... Zaraut, radiomakuto, Imanol, Iñigo, Michael Landon....
&page &pp
Raulek ez du andamiora joan nahi
Bai lagunok, Raul itzuli egin da.
Ez ez, futbolaria ez.... abeslaria..... ez zarete akordatzen?
Azken urteotan Gasteiztik atera den artistarik unibertsalena disko berriarekin datorkigu.
Proyecto Hombre edo sektaren batean egongo zela uste nuen, baina ez, bizirik dago. Txapa emateko prest.
Bere karrera bukatuta dago, inoiz hasi al zen? Baina honek ez du andamiora igo nahi, nahiago omen du musika munduan jarraitu lan egiten hastea baino.
Bere aurreko diskoak batere arrakastarik ez zuen izan. Oker ez banago, bere amak eta Chuecako mutil batek besterik ez zuten erosi.
Ez dut jakin nahi zer egin dion produktoreari ziria sartzeko... edo agian produktorea izan da berari zerbait sartu diona.....
Hori bai, elkarrizketetan esaldi sakonak botatzen ditu :D
¿La edad le ha hecho ser más sensible?
Mi punto de vista ahora es el de un adulto. Hablo de mis sentimientos pero hay cosas que han cambiado.
Elkarrizketa osoa .
Vamos a cocinar
Sukaldaritzari buruzko saioa da, baina gustura ikusten dut. Dibertigarria, entretenigarria eta berritzailea.
Ordu erdi eskaseko saioa izanda ere, gauzak oso azkar gertatzen dira, eta egunero plater bat baino gehiago prestatzen dute.
Aurkezleak ondo azaltzen ditu egin beharrekoak. Ikusleok ondo ulertzeko moduan.
Hala ere, nire amonak Argiñano nahiago du, hau oso zikina dela esaten baitu. Karlosek berriz, dena txukun-txukun omen dauka.
Eta hau guztia gutxi balitz, saioak berritasun bat ekarri du:
Jakingo duzuenez, sukaldaritza-saioan oso ohikoak dira kortinillak, denbora-elipsia egiteko. Txitxarroa labean sartu behar dela abisatzeko, kortinilla bat jartzen digute, eta hor "Txitxarroa labean 45 min." idatzita.
Ba programa honetan oso ideia orijinala eduki dute hori ez egiteko. Programaren sintoniarekin -rumba bat- egiten dute. Eta letra aldatuz egin beharrekoa iragartzen dute.
Zerbait frijitu egin behar dela, ba "vamos a freirlo, vamonos, vamonos". Letxuga garbitu? "vamos a lavarlo, vamonos, vamonos".
Laburbilduz, ez dut uste sekula plater horiek prestatzera animatuko naizenik, nire zabor-janaria nahiago dut, baina oso ondo egindako saioa da.
Arratsaldero 7.30etan La Primera n ikus daiteke.
Jacko Wacko berriro ere libre
Bai lagunok, Michael Jackson errugabea dela ebatzi dute!!!!
Albiste ona eguna ondo bukatzeko.
Betikoa da, baina eske....
Badakit betikoaz ari naizela, baina norbaitek noizbait zerbait egin beharko du, ezta?
Igandeko albistegien audientziak begiratzen ari nintzela, zera ikusi dut:
KATEA SAIOA IKUS-ENTZULEAK AUDIENTZI KUOTA (%)
T5 "INFORMATIVOS T5 20:30" 150.000 24.3
ETB2 "TELEBERRI 1" 118.000 23.3
ETB2 "TELEBERRI 2" 117.000 18.7
A3 "ANTENA 3 NOTICIAS 2" 115.000 18.2
TVE1 "TELED. FIN SEMANA 2" 108.000 16.7
T5 "INFORMATIVOS T5 14:30" 104.000 22.7
A3 "ANTENA 3 NOTICIAS 1" 92.000 18.4
TVE1 "TELED. FIN SEMANA 1" 89.000 17.6
ETB1 "GAUR EGUN 2" 16.000 2.6
ETB1 "GAUR EGUN 1" 6.000 1.9
6.000 ikusle!!!!!!!!!!!!!!!! %1.9a!!!!!!
Goenkale
Ezagutuko al dut Goenkale ren amaiera, ala ni hilko naiz bera desagertu baino lehen?
Orain urte batzuk nire euskalduntze prozesua hasi zen. AEK n sartu nintzen, eta urte hartan bertan Goenkale abiatu zen.
Gauero afal ostean Lasatarren itzalera hurbiltzen nintzen, hasieran euskara entzuteko asmo bakarrarekin. Handik gutxira, Goenkale-menpekotasuna nuen.
Denborak aurrera egin zuen. Gina ren hiltzailea deskubritu nuen.
Denborak gehiago egin zuen aurrera. Goenkalek gogaitu egin ninduen eta ikusteari utzi nion.
Nire euskalduntze prozesuak jarraitu zuen eta EGA atera nuen.
Nire bizitzaren zati haundi bat euskaraz egitera iritsi naiz, baina Goenkalek hor jarraitzen du.
Batzutan pentsatzen dut nire gainean dudan maldizio bat dela. Eguneko 24 orduak euskaraz bizi arte ez dudala Goenkale desagertaraztea lortuko.
Hau da nire Marmotaren Eguna .
zuzenketa txikia
Bueno, azkenan TVE k kontraprogramatzea erabaki zuen, eta atzo estreinatu zuten Lost .
Roland Garros en finalaren atzean eman zuten, arrastre efektua ren bitartez ikusle asko lortu ahal izateko.
Egia esan, jokaldia ondo atera zitzaien, lehen atala 2.813.000 pertsonek ikusi zuten ,%29,6ko sharea. Bigarrena:%26,6, 2.546.000.
Hala ere ordutegi txarra dela pentsatzen jarraitzen dut. Udako igande arratsaldetan jendeak ez baitu telebista ikusten.
Cafarell kalera
Apirilean Lost telesailari buruz hitz egin nizuen .
Telsail ona, ikaragarri ona da. Engantxatzen zaitu. Kapitulu bat bukatzen da eta hurrengoa ikusteko amorratzen zaude.. USAn gehien ikusten dena, Mujeres Desesperadas ekin batera.
Espainian, irekian emateko, TVE k ditu eskubideak. Orain Digital + eko FOX en ikus daiteke.
Noiz uste duzue emitituko dutela? Ba udako igandeetan, arratsaldean. Nork ikusten du telebista udan eta arratsaldez? Inork ez. Eta hori gutxi balitz, Ekainaren 12an estreinatuko dute. Zer dago egun horretan, ordu berean Telecinco n? Ba Fernando Alonso, 1 Formula.
Alegia, T5k %40ko audientzia lortuko du, eta TVE1k %12. Arrakasta lortzeko osagai guztiak dituen telesaila, zakarrontzira.
Zorionik beroenak TVEko programatzaileei!
Gora telebista publikoak!
Telahico eta Felisuco
Azken boladan oso gutxi ikusten ditut Telecinco ko programak, zeharo aspertuta naukate mundu arrosarekin.
Hala ere gaur arratsaldean, zapping egiten ari nintzela, Felisuco ikusi dut. A Tu Lado n.
El Informal en paiasoarena egiten zuen. Gero A Tu Lado eraman zuten, eta han ere graziosoarena egitea tokatu zitzaion.
Baina azken urteotan Telecincok, eta berarekin batera A Tu Ladok izan duten aldaketarekin, ezinezkoa zitzaion horrela jarraitzea.
Aldatzera behartu dute, orain pasta-betaurrekoak erosi ditu eta serio-serio dabil. Bideoei sarreratxoa egiten eta...
Audientziari dagokionez oso ondo doa T5. Egunetik egunera gora egiten dute, liderrak dira egunero eta franja guztietan.
Baina niretzat, penagarria da Telecinco nora iritsi den ikustea, Felisuco horren adibidea da.
Maiatzeko post-ak, hemen .
Hiri kondaira berria
Ostiralean zentzurik gabeko hiri-kondaira kontatu zidaten. Esan zidatenaren arabera, egia da, oso iturri fidagarrietatik iritsitako albisteak ziren.
Gasteizen bizi ez zaretenok ez duzue ezagutuko, baina hiri honetako Gasteiz Hiribidean Tapioca izeneko taberna pub-bat zegoen.
Tabernak ateak itxi zituen, eta gaur egun leku horretan jatetxe txinatar bat dago.
Horrela hasten da kondaira:
Lokal hori haundia da, eta leku onean kokatuta dago. Lokala ez zen Tapiocaren jabearena, alokairuan zegoen. Egun batean, txinoak tabernara joan ziren, eta lokala libre utz zezala esan zioten, beraiek negozioa ireki nahi baitzuten.
Tapiocaren jabeak ezetz esan zien, baina txinoen vendetta krudela izan zen benetan. Ordura arte negozio ona zena hondatu egin zuten. Txinoen eraginez morak eta hego-amerikarrak hasi ziren tabernara joaten, eta hemengo jendeak joateari utzi zion. Hori dela-eta, negozioa itxi behar izan zuten, eta lokala libre geratu zen.
Orduan, txinatarrek alokatu egin zuten, eta egun Egubelietako loitoak saltzen dituzte.