Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

EiTBko miserableak

Telezaborra 2005/05/29 05:01

Kutrak eta miserableak dira gero EiTBkoak... beren webgunean inkesta bat jarri dute , eta partehartzaileen artean “Vaya Semanita” saioaren 5 DVD eta eitb.com-eko 5 kamiseta esklusibo zozkatuko dituzte.

Uau... zoratzekoa!!! Vaya Semanitaren DuViDuak eta kamisetak!!! A ze opariak!!

Sikiera hor aurrezten dutena webgune on bat egiteko erabiliko balute...

Txinoak, beltzak, Los Fruitis eta La Bola de Cristal

Telezaborra 2005/05/26 12:13

Akordatzen zarete Los Fruitis ekin? Gazpacho, Mochilo, Pincho... horiek ziren protagonistak. Garai haietan feminismoa ez zegoen oso zabalduta, eta marrazki bizidunetan protagonistak mutilak izaten ziren. Egia esan, Fruitiak oso aspergarriak ziren. Mundu guztiak Dartakan eta Willy Fog gogoratzen ditu, Los Fruitisekin hori ez da gertatzen.



Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna ez, baina arrazakeriaren aurkako jarrera sortu nahi zuten umeengan. Hori beste egunean deskubritu nuen sintonia berriro entzun nuenean: ...somos blancos, somo verdes, somos negros y amarillos, somos todos diferentes y estamos muy unidos...

Ez du ematen oso emaitza onak lortu zituztenik.

Izan ere, ez dakit zergatik saiatzen diren umeei burua jaten. Nire belaunalikook La Bola de Cristal ekin hazi ginen, eta komunista gutxi ezagutzen dut nik (EHAKk ez du balio).

Umeak eta telebista, 2 albiste:

Anita Obregon haserre dago. Gidoilariek bere telesailaren bukaera aldatu diote eta umeek traumak izango dituztela dio . Oraingo bukaerarekin Ana hil egingo da.


PPkoak kexatu egin dira Los Lunnisen gay-ezkontza bat egin dutelako.








L4U

Telezaborra 2005/05/23 06:33

Irakurle batek Canal + berrirari buruz ea zer dakidan galdetu dit. Informazio askorik ez dut, webgune eta aldizkari batzuetan irakurritakoa besterik ez.

Hau da dakidana:

* Izena erabaki gabe dago, "CU4TRO" izan daiteke.
* Irekian emitituko dute. Publizitatearekin finantzatuko da.
* Futbola, zinema eta telesailak izango dira programazioaren ardatza.
* Ez du Canal +en frekuentzian emitituko.
* Asmoa Maiatzean probetan emititzen hastea omen zen, eta Irailetik aurrera programazio arrunta. Baina gaur hilak 23 ditu eta nik dakidala ez dira hasi.

Nik itxaropena dut kate horretan. Prisa koek gauzak ongi egiten dituzte, eta hasieran kristoren audientzia lortuko ez badute ere gainontzeko kateak mugiaraziko dituzte.

Izan ere Ylenia ren kulebroiaz gain bestelako gauzak ere ikusi nahi ditugu.













Eurovision

Telezaborra 2005/05/19 11:55

OT ren gainbeherarekin ez gara konturatu, baina hemen dugu Eurovision berriro ere. Larunbatean ospatuko da, Kieven.

Egia esan, lehiaketa bera ez da oso entretenigarria.

Ezagutzen ez dituzun 26 abesti jarraian entzutea, ba al da hori baino gauza astunagorik? Abesti pare bat ikustea ondo egon daiteke, Letonia eta Maltako abeslarien janzkera ikusteko... baina hortik aurrera dibertsioa dator.

Abestiak bukatzen direnean gustatzen zaidana hasten da:

* "Guayomini katge pua, United Kindom four points" entzutea gustatzen zait.
* Txiprek Greziari 10 puntu nola ematen dizkion ikustea gustatzen zait.
* Sailkapena ikustea , herrialdeek gora eta behera egiten ikustea gustatzen zait.
* Taldeak mahaietan eserita ikustea gustatzen zait, eta botoak jasotzean nola pozten diren ikustea.

Alegia, Eurovision eta futbolarekin gauza bera gertatzen zait. Futbolak aspertzen nau, partiduak ez ditut ikusten, baina astelehenero sailkapena begiratzen dut.





















uda aurreratzen da

Telezaborra 2005/05/19 10:37



Potrotaraino nago tipo honen albisteekin. Albiste zentzugabeak gero eta zentzugabeagoak dira, lehen ur-motoen istripuak izan, gero txakur hiltzaileak, beranduago emakumeen aurkako indarkeria....

Gauza jakina da honelako berriak behar dituztela munduko telediarioak bete ahal izateko. Urrutiko unibertsitateek eginiko ikerketa arraroak bukatu zaizkie eta pianojole amnesikoarena sartu digute.

Baina albiste honek ez hankarik ez bururik ez du. Eta gainera aspergarria da.

eta zuk nola egiten duzu?

Telezaborra 2005/05/18 12:08

Bitxia izaten da, baina etxe bakoitzak telebista-kateak bere erara antolatzen ditu.

Lagun baten etxean zapping egiten hasten zarenean, liatuta ibiltzen zara kanalak aurkitzeko. ETB1 ikusteko botoia sakatzen duzu, baina Antena3 agertzen zaizu.

La Primera eta La 2ekin ez dago arazorik, baina hortik aurrera gauzak aldatzen dira...

Nik horrela daukat nire telebista.

1: La Primera
2: La 2
3: ETB1
4: ETB2
5: Telecinco
6: Antena 3
7: Canal +

Eta hortik aurrera gainontzeko kateak...








































































































Marrazki bizidunak ez dira haurrentzat bakarrik

Telezaborra 2005/05/16 10:11

Atzoko Berria n, zera irakur zitekeen Mikel Elorzaren artikuluan: " ...ernegatzen nau ( ETB1 i buruz ari da), beste era batera: igande gauez, gauerdi aldera, haur-ordutegi nabarmenean, Dragoi Bola ematen du. Marrazki bizidunak."

Gangrena3 k ere gauerdi aldera ematen zuen South Park. Hentai delakoa ere marrazki bizidunak dira, baina ez haurrentzako.

Mikel Elorzak gauza bat du buruan, marrazkiak=haurrak. Baina hori ez da zuzena, inondik inora.

Zalantzarik ez dut unibertsitatean dabiltzan askok Dragoi Bola jarraitzen dute. Eta beraiek dira, langabetuak eta yonkiekin batera, telebista ordu txikietan ikusten dutenak.


Jar ezazu argentinar bat zure bizitzan

Telezaborra 2005/05/11 10:03

IzaroNews en irakurri dut albistea . ETB n "Mi Querido Klikowsky" izeneko telesail berria egingo dute. Argentinar bat Euskal Herrira bizitzera dator, eta hor egoera berezi eta barregarriak sortuko omen dira.

Bueno.... hasteko... honek ez al du antz gehiegi Maité rekin? Akordatzen al zarete? Kubatar batzuk EHra etortzen ziren. Kubatarren eta euskaldunen arteko gaizki ulertuak eta ohitura desberdinak ziren telesailaren ardatza.

Ideien falta dabiltza Miramon en?

Eta bukatzeko, ez zarete aspertzen argentinarren inbasioarekin? GH , CQC , Vaya Semanita , El Diván de Julián , etabar... Programa askotan dago argentinar bat. Emakumeei gustatzen omen zaie beren ahoskatzeko era, baina ni kargatu egiten nau. Astuna egiten zait. Ea corralito aren ondoriak pasatzen diren eta Pampara bueltatzen dira...






1 Formula

Telezaborra 2005/05/10 09:57

Igandean 1 Formula ren lasterketaren zatitxo bat ikusi nuen, eta ezagutzen ez nuen kirol zirraragarria deskubritu nuen. Orain ulertzen dut bere audientzia onak.

Schumacher rek Fisichela ri 3 milesima atera zizkion itzuli batean. Barrichelo k 6.57 segundu behar izan zituen gurpilak aldatzeko, eta Alonso k berriz 6.37. Hura zen emozioa!!

Hau guztia gutxi balitz, ez nuen aurreratze bakar bat ere ikusi. 20 minutu telebistaren aurrean, eta denek posizio berean jarraitzen zuten.
Espektakulu parekaezina, inondik inora!!

6.059.000 lagunek ikusi zuten lasterketa T5 n, %49,7a.

ETB? ez eskerrik asko

Telezaborra 2005/05/07 06:00



Penagarria, lotsagarria, nazkagarria... adjetiboak agortzen zaizkit ETB k ematen duen nazka deskribatzeko.

Larunbata da, arratsaldeko 6ak dira, eta Baskonia ren atzoko finalerdia ematen ari dira. 24 ordu lehenago jokatu zen partidua.

Ea lotsagabe horiek ulertzen duten: partiduak, zuzenean emititzen dira ala ez dira emititzen .














Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.