Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Telahico eta Felisuco

Telahico eta Felisuco

telezaborra 2005/06/02 07:54

Azken boladan oso gutxi ikusten ditut Telecinco ko programak, zeharo aspertuta naukate mundu arrosarekin.

Hala ere gaur arratsaldean, zapping egiten ari nintzela, Felisuco ikusi dut. A Tu Lado n.



El Informal en paiasoarena egiten zuen. Gero A Tu Lado eraman zuten, eta han ere graziosoarena egitea tokatu zitzaion.

Baina azken urteotan Telecincok, eta berarekin batera A Tu Ladok izan duten aldaketarekin, ezinezkoa zitzaion horrela jarraitzea.

Aldatzera behartu dute, orain pasta-betaurrekoak erosi ditu eta serio-serio dabil. Bideoei sarreratxoa egiten eta...

Audientziari dagokionez oso ondo doa T5. Egunetik egunera gora egiten dute, liderrak dira egunero eta franja guztietan.

Baina niretzat, penagarria da Telecinco nora iritsi den ikustea, Felisuco horren adibidea da.

Maiatzeko post-ak, hemen .




etiketak: zaharrak
Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Sekula ez dut aguantatu Felisuco hori. Barregura baino, negargura ematen dit. Intelektual itxura horrekin La mirada critican ikustea bakarrik falta zaigu!

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Hori ez da ezer Izaronews-en irakurri nuenarekin. Felisuco euskal politikaren inguruan iritzia ematen! Hamaika ikusteko jaioak gara.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

jojojo!!! Irakurri behar direnak!! "Felisuco" politika lekzioak ematen.... enfin.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Niri ere Felisuco ez zitzaidan gehiegi gustatzen... baina bueno. Zarautz-ek esaten duena hemen aurkitu dut: http:/www.izaronews.com/noticias2/02febrero/felisuco.htm

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.