Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Betikoa da, baina eske....

Betikoa da, baina eske....

telezaborra 2005/06/13 11:05

Badakit betikoaz ari naizela, baina norbaitek noizbait zerbait egin beharko du, ezta?

Igandeko albistegien audientziak begiratzen ari nintzela, zera ikusi dut:

KATEA SAIOA IKUS-ENTZULEAK AUDIENTZI KUOTA (%)
T5 "INFORMATIVOS T5 20:30" 150.000 24.3
ETB2 "TELEBERRI 1" 118.000 23.3
ETB2 "TELEBERRI 2" 117.000 18.7
A3 "ANTENA 3 NOTICIAS 2" 115.000 18.2
TVE1 "TELED. FIN SEMANA 2" 108.000 16.7
T5 "INFORMATIVOS T5 14:30" 104.000 22.7
A3 "ANTENA 3 NOTICIAS 1" 92.000 18.4
TVE1 "TELED. FIN SEMANA 1" 89.000 17.6
ETB1 "GAUR EGUN 2" 16.000 2.6
ETB1 "GAUR EGUN 1" 6.000 1.9



6.000 ikusle!!!!!!!!!!!!!!!! %1.9a!!!!!!

























etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Javi: %1,9 kaka-zahar hutsa da. Euskaraz ala erderaz, kaka-zahar hutsa. Eta mesedez, ez gaitezen hizkuntzaren atzean gorde horrelako porrotak justifikatzeko. ETB-k kalitatezko programazio bat emango balu, gaur egungo telebista lokal, rural, kutre, eta merkea ez bezala, beste datu batzuk izango genituzke eskuartean.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Invitado: Nik internet dudanetik oso telebista ikusten dut. Bakarrik pena merezi duena, hau da, ia ezer.

Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

  1. 000 ikusle... Euskal Herrian Zarauzko poblazioaren erdiaren erdiak bakarrik ikusi izan balu bezala da. ze tristea, ezta?
n:Ko
n:Ko dio:
2005/10/03 20:27

Baina zer da arritzekoa? ETB-ren albistegiak izugarrizko zentsura dute; TVE PP-ren garaian bezalakoxea. "Informativos Telecinco" izan dira beti objetiboenak... hortan ados ez dagoena, esan dezala ea noizbait ETBren albistegietan PNV ren aurkako zerbait agertu den... Ideologia pura

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Albistegietan agian ez, baina Vaya Semanitan ederki erridikulizatzen dituzten PNV-koak: txikitero itxurarekin eta abar...

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Ba zaila egingo zait Basetxeari buruz zerbait idaztea, ez baitut behin ere ikusi. Ikusteko asmorik ere ez dut... Bitxia da, kate guztietan daude noiz edo noiz ikusten ditudan programak, baina ez dago saio horietako bakar bat ere ETB1n.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Bide batez, noizpait ETB-ren "tele-errealitate" saioen inguruan hitzegin beharko genuke. Igande gauean, ezin lo eginik, Basetxea Tabernaren zati bat ikusi nuen. Bigarrengo aldia zen zabor-programa hori ikusten nuela (aurrekoan ere igande batetan ikusi nuen). Zera ikusi ahal izan nuen: "Peter pan" sindromedun mutil bat, sabela erakutsiz, tontoarena eginez, mahai baten gainean dantzatzen. Gero beste tipo bat kondoi bat puzten, eta azkenik EHAK-ko legebiltzarkideen look-a zuten emakume batzuk eztabaidan. Gure telebita publikoarengatik egundoko lotsa eman zidan, eta azkenik telebista pribatuetako teledenda ikusi nuen lo hartu arte. Telezaborrak kaka-programa honen inguruan artikulu bat egin ezkero, gustora esango ditut bota beharrekoak Basetxea Tabernaren inguruan. Zarautz 14/06/200516:08

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Beste era batera esanda, 600.000 euskaldun daudela kontutan izanda, %1-ek bakarrik ikusi zuen "Gaur Egun 1". ETB 1-en datu kaxkarrak euskararen zabalkuntza txikiarekin arrazoitzen dutenek ez dute aitzakiarik ETB1-en telebista ereduak porrot egin duela aitortzeko.

invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

Telebista hil da. Bizi bedi sarea

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Javi, 6000 ikusle hutsaren hurrengoa da. %1.9ko sharea da hori. Alegia, telebista ikusten ari ziren 100 lagunetatik 2k ere ez zuten ETB1 piztuta.

Jabi
Jabi dio:
2005/10/03 20:27

Euskarazko filmak ere erdarara doblatutakoen ondoan, espainierazko blog bisitatuenak euskarazko bisitatuenen ondoan... Webgune askok nahi lukete 6.000 ikusle izatea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.