Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Vamos a cocinar

Vamos a cocinar

telezaborra 2005/06/15 09:42

Sukaldaritzari buruzko saioa da, baina gustura ikusten dut. Dibertigarria, entretenigarria eta berritzailea.

Ordu erdi eskaseko saioa izanda ere, gauzak oso azkar gertatzen dira, eta egunero plater bat baino gehiago prestatzen dute.

Aurkezleak ondo azaltzen ditu egin beharrekoak. Ikusleok ondo ulertzeko moduan.

Hala ere, nire amonak Argiñano nahiago du, hau oso zikina dela esaten baitu. Karlosek berriz, dena txukun-txukun omen dauka.

Eta hau guztia gutxi balitz, saioak berritasun bat ekarri du:

Jakingo duzuenez, sukaldaritza-saioan oso ohikoak dira kortinillak, denbora-elipsia egiteko. Txitxarroa labean sartu behar dela abisatzeko, kortinilla bat jartzen digute, eta hor "Txitxarroa labean 45 min." idatzita.

Ba programa honetan oso ideia orijinala eduki dute hori ez egiteko. Programaren sintoniarekin -rumba bat- egiten dute. Eta letra aldatuz egin beharrekoa iragartzen dute.

Zerbait frijitu egin behar dela, ba "vamos a freirlo, vamonos, vamonos". Letxuga garbitu? "vamos a lavarlo, vamonos, vamonos".

Laburbilduz, ez dut uste sekula plater horiek prestatzera animatuko naizenik, nire zabor-janaria nahiago dut, baina oso ondo egindako saioa da.

Arratsaldero 7.30etan La Primera n ikus daiteke.













etiketak: zaharrak
3ARRANO
3ARRANO dio:
2005/10/03 20:27

Nik gaur ikusi dut lehenengoz, eta ez zait gustatu. Sukaldaria harroa iruditu zait, eta hori aurkezle batengan jasan ezin dudan ezaugarri bat da. Localiako sukaldariarekin gauza bera gertatzen zait. Eta ez dut esan nahi harroa denik... niri harroa iruditu zaidala baizik. Gainera, Karlosen saioa askoz hobeto eginda dago, diseina, musika, tresneria,... askoz hobeki zainduta daude. Eta Karlos bezalako sukaldaritza saioen aurkezle onik ez dut ezagutu oraindik. (A! Eta hau idazteagatik ez didate ezer ordainduko ;P)

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Ni ere Karlosen saioarekin geratzen naiz, baina TVEko hau gustura ikusten dut. Harroa? ez dakit, niri ez zait iruditzen. Baina arrazoi duzu, aurkezle bat kontrako eztarritik jaten bazaizu, ez dago ezer egiterik. Niri hori Manel Fuentesekin gertatzen zait.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Nik ere Argiñanoren saioarekin gelditzen naiz, sukaldari legez dagoen komunikatzailerik onena iruditzen zait. Baina sukaldari-sukaldari, niretzat Subijana, arazoa da plater korapilatsuegiak egiten dituela. Localiako Canalesi harro, edo hotza deritzot, 'usted'ka hitzegiten du, urruntasuna gaineratuz. Eta 'La Primera'ko José Andrés hori, ez dakit, kalez jantzita... eta ergelak baikinan berba egiten... ez nau konbentzitzen oraingoz behintzat. iñigo 16/06/200510:09

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Nire ustez ez dago Argiñanoren parekorik telebistan... eta nire amaren parekorik sukaldean. Jose Andres hori kontrako eztarritik sartu zitzaidan hasieratik eta Telezaborrak aipatzen dituen kortinilla original horiek susmoa daukat nekagarri gertatuko direla laster. Eta bat nator Telezaborraren amonarekin: narras bat da Jose Andres. Edozein modutan, ea zerbait ikasterik daukagun eta afaritxo bat antolatzen dugun...

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Ba azkenean niri bakarrik gustatuko zait programa hau... Nire lagun askok ere ez dutela aurkezlea agoantatzen esan didate...

radiomakuto
radiomakuto dio:
2005/10/03 20:27

larunbatean esan nizun telezaborra jauna eta badirudi arrazoia nuela...aurkezle hori ez da batere erakargarria; behin batean ikusi dut eta gonbidatua bezala zegoen Cuentame telesailako mutil bat, Carlosen lagun mina...altua...hor sukaldatzen gure Juan Carlosekin eta bakarrik gauza bat etorri zitzaidan burura...qué lastima de tío

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.