Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Hiri kondaira berria

Hiri kondaira berria

telezaborra 2005/05/30 10:10

Ostiralean zentzurik gabeko hiri-kondaira kontatu zidaten. Esan zidatenaren arabera, egia da, oso iturri fidagarrietatik iritsitako albisteak ziren.

Gasteizen bizi ez zaretenok ez duzue ezagutuko, baina hiri honetako Gasteiz Hiribidean Tapioca izeneko taberna pub-bat zegoen.

Tabernak ateak itxi zituen, eta gaur egun leku horretan jatetxe txinatar bat dago.

Horrela hasten da kondaira:

Lokal hori haundia da, eta leku onean kokatuta dago. Lokala ez zen Tapiocaren jabearena, alokairuan zegoen. Egun batean, txinoak tabernara joan ziren, eta lokala libre utz zezala esan zioten, beraiek negozioa ireki nahi baitzuten.

Tapiocaren jabeak ezetz esan zien, baina txinoen vendetta krudela izan zen benetan. Ordura arte negozio ona zena hondatu egin zuten. Txinoen eraginez morak eta hego-amerikarrak hasi ziren tabernara joaten, eta hemengo jendeak joateari utzi zion. Hori dela-eta, negozioa itxi behar izan zuten, eta lokala libre geratu zen.

Orduan, txinatarrek alokatu egin zuten, eta egun Egubelietako loitoak saltzen dituzte.






etiketak: zaharrak
Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Ez zait buruan sartzen. Zer nolako harremana du txinatar komunitateak, kolonia marokoar eta hegoamerikarrarekin? Kontutan izan beharra dago gainera txinatar komunitatea oso itxia dela. Zalantzarik ez daukat hau hiri-kondaira bat baino ez dela. Horrelako kasu asko gertatzen dira. Adibidez honako hau gerta zitekeen: Txinatarrek lokalaren jabeari diru gehiago eskeini zioten, honek "Tapioca"-ri alokairua igo, eta honek ezetz esan zion. Sinesgarriagoa da.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Berdina gertatzen zen lehen (orain ez horrenbeste) atzerriko produktuekin.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

kondaira honetan honelako istorioetan oso ohikoa den guaza bat agertzen da: jendeka etorkinengan duen mesfidantza. Txinatarrak, hegoamerikarrak eta marokoarrak batu, eta... tatxan!!! Hiri-kondaira.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.