Cafarell kalera
Apirilean   Lost   telesailari buruz   hitz egin nizuen  . 
 
 Telsail ona, ikaragarri ona da. Engantxatzen zaitu. Kapitulu bat bukatzen da eta hurrengoa ikusteko amorratzen zaude.. USAn gehien ikusten dena,   Mujeres Desesperadas  ekin batera. 
 
 Espainian,    irekian   emateko,   TVE  k ditu eskubideak. Orain   Digital +  eko   FOX  en ikus daiteke. 
 
 Noiz uste duzue emitituko dutela? Ba udako igandeetan, arratsaldean. Nork ikusten du telebista udan eta arratsaldez? Inork ez. Eta hori gutxi balitz, Ekainaren 12an estreinatuko dute. Zer dago egun horretan, ordu berean   Telecinco  n? Ba Fernando Alonso, 1 Formula. 
 
 Alegia, T5k %40ko audientzia lortuko du, eta TVE1k %12. Arrakasta lortzeko osagai guztiak dituen telesaila, zakarrontzira. 
 
 Zorionik beroenak TVEko programatzaileei! 
 
 Gora telebista publikoak!
