Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Parrandatik bueltan

telezaborra 2005/08/22 02:40

Gauerdiko ordu txikietan, parrandatik bueltan... ez dakit zuek zer egiten duzuen ohera joan baino lehen (agian hobe ez jakitea), baina nik telebista ikusteko ohitura daukat. Aukeretako batzuk:

- Kate piratetako iragarki pornoak. Pantaila telefono zenbaki eta txatekin beteta dago. Txata irakurtzea (gehiegi edan ez baduzu) dibertigarria da. Xico Lgrño, 34e,busk xik pa lo q sea.Tngo coxe .

Horrekin batera pantailan agertzen diren txortaldiak ikustea ere dibertigarria da.
- Teledenda ==> Ordenagailu garestiak saltzen dituen Localiako aurkezlea.

- Teledenda ==> Argaltzeko gailu miragarriak. Chuck Norrisen AB Shaper eta horiek...

- Eta Teledendako nire faboritoak, Tony chef amerikarraren produktuak.

Mozkortuta nago, nekatuta, eta lotara joan nahi dut. Baina ezin. Tonyrekin gozatzen dut. Zoragarria da tipo hau.



Azkenaldian Cuchillos Corte Magico labanak saldu nahi dizkigu.



Likuadorak, pikadorak, zartaginak... aurretik denetik saldu izan digu. Baina orain labanen txanda iritsi da.

Iragarkia, nola ez, mundiala da.

Labanarekin torloju bat ebakitzen du, eta gero tomate bat, baina labanak lehen bezain ongi ebakitzen jarraitzen du. Ni pozik, ezin ohera joan. Gero Tonyk esango digu prezio merkean saltzen dituela labanak, eta gainera artaziak eta denetik oparituko dizkigula. Eta jendea Cuchillos Corte Mágico-ekin zeinen zoriontsua den esaten du. Beranduago publikoa agertzen da, hauek ere pozik, eta labanekin txundituta...

Eta horrela 20 minutu. Dena amerikarrek ematen dioten ikutu espektakularrarekin.




Oporretan alferkerietan ez ibili gero...

telezaborra 2005/08/16 09:39

Ideia ez da berria: oporrak aprobetxatu egin behar dira. Ez dakit zer egin behar den oporrak aprobetxatzeko, baina mundu guztiak aprobetxatu egin nahi ditu. Ematen du hori lortzeko bidea urrutiko museoak bisitatzea dela. Hori oporrak aprobetxatzea omen da.

Egoera honek gauza benetan harrigarriak sortzen ditu. Zuen inguruan jende asko ezagutuko duzue museo batera sekula santan joaten ez dena. Gasteizen bizi dira, eta ez dira Artiumen sartu, Bilbora dihoazenean ez dira Guggenheimera joaten, prezisamente... Gasteizko katedrala eraberritzeko lanak bost axola zaizkie, eta ez daude irrikitan Burgosko katedrala ezagutzeko.

Egia esan, ni neu horietako bat naiz. Gauza horiek aspertu egiten naute. Eta inguruan dudan %90a ere horrelakoa da. Baina udako oporrak iritsi, eta Italiara joango dira. Museo guztiak bisitatu, eliza, konbetu eta abarretan ibiliko dira. Eta nola ez, ilara luzeak Kapera Sixtinoan sartu ahal izateko.

Gero etxera itzuliko dira. Oporrak aprobetxatu eta gero. Zorte apur batekin ez dituzu beren argazki guztiak irentsi beharko... eta datorren urtera arte ez dute erakusketa bakar batean izango.






once, ocho, ocheinta y ocho

telezaborra 2005/08/11 07:35

Aurreko astean, jatetxe baten telefono zenbakia behar nuen. Kalean nengoen eta ezin nuen Internet bidez kontsultatu. Paginas Amarillas zenbaki horietako bat behar nuen.

Eta bapatean, jingleak eta jingleak etorri zitzaizkidan burura.

Zenbaki bakoitzak bere jinglea dauka:

- Once, ocho, ochentayocho . (Hauek Manolo Escobarrekin hasi ziren).
- Once, ocho, once . (El único capicua, Funky musikarekin)
- El cuarentaytres, marcando el once ocho cuarentaytres ... (Antena 3ena)
- uno, uno, ocho veinticuatro, veinticuatrooooooo (iragarki hau SER irratian jartzen dute).
- Eta nola ez, Superheroi berria, Tidos. Once, ocho, veintidos.


Ez dut besterik gogoratzen, baina gehiago izango dira.








Fotoblog bat

telezaborra 2005/08/06 07:32

TeleCincoren urrezko garai mitiko haiek gogoratzeko fotoblog bat aurkitu dut:

http://www.fotolog.net/tele5/

Las Mamachicho, TeleCupón, ¡Ay qué calor!, Campeones, VIP....

El Neng

telezaborra 2005/08/03 05:00

Bitxia da gero El Neng pertsonaiarekin gertatu dena. Ezagutzen ez duzuenontzat (non bizi zarete??!!) Buenafuenteren programatik sortutako pertsonai bat dela esango dizuet.



Makinero, pastilero eta tuning-zaleez trufatzeko asmoarekin jaio zen El Neng. Tipo horien konportamendua barregarria uzteko asmotan. Burugabeak, eroak, subnormalak.... Dantza arraro bat ere sortu zuen.

Baina El Neng ek erabateko aldaketa izan du. Beraien gainean barre egitetik, bere ikonoa izatera pasatu da.

Makineroei El Neng gustatzen zaie. Miresten dute. Maite dute. Beren dantza egiteko modua parodiatu nahi zuen, baina orain beraiek dira El Neng bezala dantza egiten dutenak.

Diskoa bat ere atera egin dute.



Uztaileko mezuak, hemen .







Jesús Vázquez

telezaborra 2005/07/29 04:22

Telebistan, orokorrean, neska ederrak agertzen dira. Iragarkietan, programetan, telesailetan eta pelikuletan. Hori ez da harritzekoa. Baina Jesús Vázquez en programak bataz bestekoaren gainetik daude.

Orain urte asko ezagutu genuen, La Quinta Marcha gogoangarrian. Programa hartan oso ganadu (gora zuzentasun politikoa!) ona egoten zen. Publikoa minigonekin, eta planu guztiak pikadoak ziren. Eta aurkezleak? ufffff Inma Brutón eta Penélope Pus.



Beste mutil bat ere bazegoen, urte batzuk beranduago Giro aren erretrasmioetan Vaporetta ren publizitatea egiten zuena. Baina hori ez zaigu interesatzen.

Telecincoren urrezko garai haietan Hablando se entiende la baska ere aurkeztu zuen Jesús ek.

Geroago Arny kasua etorri zen. Oso dibertigarria. Orduan erabaki zuen Vázquezek armairutik ateratzea.



Deprimituta ibili zen epaiketaren asuntua zela eta, eta Londresera joan zen bizitzera. Baina laster bueltatu zen lehiakide polit-politak zituzten lehiaketak zuzentzeko.

Nire faboritoaren txanda izan zen. PornStars, todo por un sueño .



Realy-showen eremuan jarraitu zuen, Hotal Glam kasposoarekin.



Azken boladan Alla Tú n ibili da. Konkurtso bat, non lehiakideak lehiaketa bera baino interesgarriagoak diren.

Eta bukatzeko, OT 2005 .



Gehien gustatzen zitzaidana, Janina izan zen lehen kanporatua, baina ez gara kexatuko. Gure arreta lortu eta begiak alaitzeko top model-en desfile etengabeak... Neskak jacuzian, neskak gimnasia egiten, neskak yoga egiten.... pajeroen paradisua.

Jesús Vázquezen hurrengo programak onak edo txarrak izango diren ez dakigu, baina neska panpoxez inguratuta egongo dela bai, hori badakigu.

El canto del moco, alternatiboak

telezaborra 2005/07/25 11:13

Asteburu honetan hamaika aldiz entzun dut El Canto del Loco ren azken abestia, Zapatillas izenekoa.



Musikarekin ez dut beste munduko arazorik, baina letrari erreparatzen diodanean sutan jartzen naiz.

Quiero entrar en tu garito con zapatillas,
que no me miren mal al pasar,
Txantxetan ari dira, ezta? Ez dut uste hauek problema askorik izango dutenik diskoteketan sartzeko, ordaindu gabe gainera.

amaestrados vamos al mismo sitio todos aunque luego ni entres
Lema ona izan daiteke. Baina gogoratu dezagun hauek Los 40ri esker direla ospetsuak.

alucinando de que me miren de arriba a bajo como un delincuente,
Kalean berarekin topo eginez gero ez nintzateke ni beste espaloira pasako... ez diot gaizkile itxurarik ikusten.

Laburbilduz, alternatibo eta errebelde plantak egin nahi dituzte, baina no cuela.

Letra osoa irakurri nahi baduzue, begiratu hemen .





Rolling Pizza

telezaborra 2005/07/19 07:10

Denbora asko pasatu da azken (eta bakarra) Rolling Pizza jan nuenetik. Ahaztuta neukan, baina asteburuan Pizza Hut-en propaganda ikusten ari nintzela, pizza hori oraindik eresaltzen dutela ikusi nuen.


USAko izena Stuffed Crust omen da.

Irudian ikus daitekeenez, una pizza con un aro de queso horneado en el borde. Hori da pizza honen ezaugarria.

Ideia bikaina dela pentsa dezakegu, baina niretzako ez. Gogoan dut zer gertatu zitzaidan:

-Hasieran pizza osoa bero dago, ezin duzu jan hoztu arte.
-Pizza hoztu egin da, jaten hasten zara, baina bordea bero dago oraindik. Ahoa erre egiten zaizu.
-Denbora asko pasa da, baina borde ko gazta estalita dagoenez oso bero jarraitzen du.
-Azkenean bordeko gazta hoztu egin da.
-Baina... badakizue nola geratzen den gazta hori hoztean? Masa nazkagarria da, jan ezin daitekeena.
-Azkenean pizza osoa jaten duzu, bordea k izan ezik.

Probatu al duzue Rolling Pizza inoiz?









Canal Euskadi, pornografiaren aurka.

telezaborra 2005/07/17 01:09

...edo zehatzago esanda, nerabeek pornografia kontsumitzearen aurka.

Zuek ez duzue jakingo, bestelako zinema jarraitzen baituzue, baina hemen nauzue informazioa zabaltzeko. Canal Euskadi n, ostiral eta larunbat gauetan Cine X ematen dute.

Primeran, oso ondo. Ez naiz kexatuko.

Baina arazotxo bat dago. Audioa oso baju jartzen dute. Beraz, txortaldia entzun ahal izateko, telebistaren bolumena topera jarri behar duzu.

Felatioa gehiegi luzatzen ari da, apur bat aspertzen zara, eta zapping egiten duzu. Tele5 jartzen duzu, baina ahaztu egiten zaizu bolumena topera zegoela, beraz.... kristoren zarata. Gaueko 2ak. Familia guztia dantzan.

Ni bakarrik bizi naiz, eta ez dut inor esnatuko. Baina gurasoekin bizi diren pajeroek, nahigabe gurasoak esnatu, eta jaia bukatu egiten zaie.

Zorionak Canal Euskadiri. Pornoa kontsumitu nahi duenak ez dezala gurasoen etxean egin.







Gidoilarien tranpak (2)

telezaborra 2005/07/14 10:45

Behin telesailetan gidoilariek ordenagailuekin egiten dituzten tranpei buruz hitz egin nizuen. Mota horretako tranpatxo asko erabiltzen dituzte, baina gaur ordenagailuetako arratoiei buruz hitz egingo dizuet.

Halako lekuetan, alergia al diete arratoiei?



Telesaileko ordenadoreetan sekula ez dute arratoia erabiltzen. Dena teklatuarekin egiten dute.

Gaizkileak 5 segundutan identifikatu, sateliteak mugitu, telefono-konpainiaren sistemetan sartu.... Gauza horiek egin ahal dituzte beren konputagailuetan, baina dena teklatuarekin.



Hori bai, beren pantailetan irudi eta grafiko ikusgarriak ikusten dira, beharrezkoak izan ez arren.





Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.