Raulek ez du andamiora joan nahi
Bai lagunok, Raul itzuli egin da.
Ez ez, futbolaria ez.... abeslaria..... ez zarete akordatzen?
Azken urteotan Gasteiztik atera den artistarik unibertsalena disko berriarekin datorkigu.
Proyecto Hombre edo sektaren batean egongo zela uste nuen, baina ez, bizirik dago. Txapa emateko prest.
Bere karrera bukatuta dago, inoiz hasi al zen? Baina honek ez du andamiora igo nahi, nahiago omen du musika munduan jarraitu lan egiten hastea baino.
Bere aurreko diskoak batere arrakastarik ez zuen izan. Oker ez banago, bere amak eta Chuecako mutil batek besterik ez zuten erosi.
Ez dut jakin nahi zer egin dion produktoreari ziria sartzeko... edo agian produktorea izan da berari zerbait sartu diona.....
Hori bai, elkarrizketetan esaldi sakonak botatzen ditu :D
¿La edad le ha hecho ser más sensible?
Mi punto de vista ahora es el de un adulto. Hablo de mis sentimientos pero hay cosas que han cambiado.
Elkarrizketa osoa .
Badirudi Raul-ek ez duela arrakasta asko izan blog honetan. Tamarak (Ambar, Yurena...) ere arrakasta bera izango al luke?