zuzenketa txikia
Bueno, azkenan TVE k kontraprogramatzea erabaki zuen, eta atzo estreinatu zuten Lost .
Roland Garros en finalaren atzean eman zuten, arrastre efektua ren bitartez ikusle asko lortu ahal izateko.
Egia esan, jokaldia ondo atera zitzaien, lehen atala 2.813.000 pertsonek ikusi zuten ,%29,6ko sharea. Bigarrena:%26,6, 2.546.000.
Hala ere ordutegi txarra dela pentsatzen jarraitzen dut. Udako igande arratsaldetan jendeak ez baitu telebista ikusten.
Ba ni izan nintzen arrastre efektuan jausitako bat, baina goizetik: Euskal Bizikleta, Roland Garros eta pilotako finala eta Perdidos; azken bi hauek tenisean bezala, batetik bestera, zapeatzen. Ados zurekin: igande arratsaldea oso egun txarra da. Hurrengoan ez naiz etxean geratuko: plaiara noa. Ea bideoak funtzionatzen duen... Eta frantses aurkezle hori... Puff! Horrek bai eukiko duela arrastre efektua!