Oin dala 3000 urteko Ameriketan
Irakorketa xelebria izan da. Lehelengo 30 bat orrialdiak izugarri astunak egin jatazen: indigena amerikarren kodiguak total arrotzak egitten jataz (Txina aldeko kulturekin be antzera gertatzen jata), eta kontatzeko formak, edo erabillittako irudi/metaforak... ezin tragauta ibilli nintzan. Gaiñera, liburuan gitxienez lau historia paralelo kontatzen dira, azken zatixan baiño ez dirazenak txirikordatzen; eta historiak ezelako azalpenik, edo gidarik barik (narratzaille omnisziente bat edo...!) emoten dirazenez, ba horrekin konturatu arte, joder! Gogorra egin jata. Oiñ: behiñ puntu horretatik aurrera, historixetan sartu ahala, oso interesgarrixa egin jata. Etara kontuak: atlasa eta entziklopedixia onduan euki dittudaz, protagonisten nundik norakuak gaur egungo lekuetan kokatu ahal izateko. Kostau jata, e? Idazliak ez dabe errez jartzen. Baiña lilluragarrixa egin jata gaur egungo Mississippi, Newark, Chillicothe, Chicago, Michigan, Niagara... oin dala 2-3.000 urteko erara imajinatzia. Zentzu horretan, ariketa etnografiko/geografiko ona da; bide batez, orduko eta hango kulturei buruz zeozer ikasitta (batzutan uste dogu munduko aro arkeologiko guztiak Europakuen parekuak izan zirazela, eta ez...).
Hori batetik. Bestetik, AEBetako indigenista batzuk idatzitta izan arren, klaro: AEBetakuak diraz eta hango klitxé asko barru-barruan sartuta dakez. Ez diñot txarrera, e? (guk bebai) baiña bueno, lehen esandako kultura-arteko-txoke hori gaindittutakuan, bertako narratibian ezaugarri batzuk ezagutu leikez: bidaia etsai modura hasi, eta elkarbizitzan eragiñez lagun min izaten amaitzen daben eskifaia... barru biguna gordetzen daben gerlari gogorra... stand up comedy tipoko ateraldi barregarri anakronikuak (Toti Martinez de Lezea revisited)... Downtown juatia eta hiriko eraikin nagusixan atian aparkatzeko lekua topatzia falta zan, ixa-ixa! Baiña bueno, ez neixan tokapelotas izan: oso ondo pasau dot liburua irakortzen, asko ikasi dot, eta hori da inportantia.