1937ko Jorraillan 4a.
txiko
2007/04/04 22:50
370404 tagged map by user - Tagzania
370404: Durangon aide erasuak darrai; golpistak Otxandianotik aurrera egitten dabe; itxasuan konflikto diplomatikuak.
- Golpisten hegazkiñak Durango hirugarrengoz bonbardatu.
- Golpisten hegazkin eta artillerixiak “prestatu” eta gero, IV brigadiak Mirugain eta Kastillo, eta I brigadiak Olaeta hartzen dittuez; Otxandiano Hego eta Ekialdetik inguratuta geratzen da.
- Golpisten hegazkiñak Otxandiano inguruko posiziño errepublikazaliak eten barik eraso. G.L.Steer kazetarixan esanetan, 12.00 eta 17.00ak arte bataz beste 40-55 hegazkin egon dira Otxandianoko zeruan erasuan, Gasteizen txandakatuta.
- Errepublikazaliak Otxandianotik erretiratzen dira Barazar, Zumeltza eta Urkiolara, 400 hildako eta hainbeste materixal atzian lagata. Golpistak okupatzen dabe Otxandiano.
- Golpistak (Franco) Bilbo itsasoz blokeatzeko agindua emoten dau. Britainia Haundixak eta Frantziak ez dabe onartzen, eta egun horretan bertan gertatzen da lehelengo istillua: Galerna eta Almirante Cervera golpistak Thorpehall merkante britainiarra geratzen dabizela, 3 destruktore ingeles datoz babestera eta Bilbora heltzen da.