Ithaskun
Gure aittitta Demetrio, 36ko gerra ostian geratzen jakon euskal kontzientzia apurra zapaldu bihar izan zeban, Bittorixan bizi zalako. Giro zihero erdeldunian bizitza erdixa egin eta gero, ondiok "mecánica de presisión" esaten zeban. 1899xan Eibarren jaixotakua zan.
Gaur hegoaldeko euskal irrati batian euskeraz entzundakua: “Kaixo Ithaskun Thubitharreta" (th = gaztelerazko zeta lez pronuntziau bedi).
Susmatzen dot aldaketa hau sasoi baten X soiñua J soiñura pasatu zanekuan parekua izan leikiala. Hegoaldian bebai izan zan hau: goixenola / goxenola / gojenola. Jota espainiarrak jota ingelesa (edo lekittarra) ordezkatu zebanekua.