Eibarko Agirre medikuak, Antxon Narbaiza.
Etxakixat “Eibarko kuadernuak” bildumian baldintza bat izango dan erdi euskeraz erdi erderaz argitaratziana, edo autorian manixa partikularra, baiña nere partez behintzat nahikua irritantia eresten detzat argitaralpen klase honi. Testu gehixena errepikatuta dago, baiña zati gitxi batzu ez: horretara, dan-dana irakorri nahixan ibiltzen bahaiz esan leike liburua birrittan irakorri biokela.
Tira. Hori alde batera lagata, oso atsegiña izan da Agirretarren barri izatia. XIX mende erdi parteko Eibarko girua pizkat ezagutzia batetik (Vicente Agirre zaharran bizitzan), eta XX mende hasierako detalle gehixago jakitzia (Ciriaco Agirren sasoian). Oin arte gure bisabuelo Akilinon parteko historixak nekixazen bakarrik, eta politta da haren kontenporaneuen kontuak jakitzia be, baitta arerixo politikuena be, pizkaka pizkaka danon artian sasoi hartako girua kolore desbardiñetako pintzeladez osatuta.
Herriko berbetian aldaketian detalle interesgarri batzu be: “zuek zara” moroko formak dira nagusi Agirre zaharran denporan, 1860 aldian. Bizkaiera kutsu haundixagua bebai (“-gaz”, “handi”), ondiok abare gipuzkuarren eragiña igarri barik antza...
Argazkian agertzen dan Ciriaco AgUirre (U maiuskulaz) Errasti neure jefea izan zan 5 urtez Osakidetzako Bukeinsignian. Halandabe, "ezagutu" berba larregi esatea da, jefea baino jefe birtuala izan zalako, haren bolizko torrean ibilten zalako AgUirre jauna.
Bestela, badakit haren familiaren historia luze eta interesgarria dala, beste Ciriaco Agirre baten izena (aita? aitite?) daroiala Eibarko kale batek...
Kasualitatez, lehengo egunean paziente bat ikusi neban Agirre Errasti abizen ber-berekin. Kasu honetan, baina, Agirre U maiuskula barik zihoan.