Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

1937ko Epaillan 6xa.

txiko 2007/03/06 10:00


370306 tagged map by user - Tagzania

370306: - Donostia boua Arcachonen sartzen da.

1937ko Epaillan 5a.

txiko 2007/03/05 08:11

370305: Matxitxakoko burrukia:

  1. Baionatik Galdames merkantia urtetzen da Bilbora bidian, Gipuzkoa, Bizkaya, Nabarra eta Donostia bouak eskoltatuta.
  2. Bidian, Canarias kruzero golpistiakin topatzen dira, Yorkbrook merkantia preso daroiala. Canariasek Gipuzkoa jotzen dau kañoiekin.
  3. Errepublikazaliak Punta Galea eta Punta Luceroko baterixetatik tiro eta Canarias urrindu egitten da; Gipuzkoa boua, sutan, Portugaleten sartzen da hildako eta zaurittu batzukin.
  4. Bizkaya bouak Yorkbrook askatu eta Bermiora daroia.
  5. Matxitxako iparraldian, Canarias kruzeruak Nabarra, Donostia eta Galdames topatu eta erasotzen dittu. Burruka luze eta gogorran ostian, Canariasek Nabarra hondoratu (29 hildako, euren artian Moreno komandantia), bizirik geratu diranak jaso eta Galdames atxilotzen dau. Donostiak Frantziarutz iges egitten dau, aberixa txikixekin.


370305 tagged map by user - Tagzania

1937ko Zezeillan 27xa

txiko 2007/02/27 01:00

370227: errepublikazale aldetik deserziño garrantzitsu bat.

  • Alejandro Goikoetxea injenieru kapitain errepublikazalia golpisten aldera pasatzen da, bere ardurapeko fortifikaziñuen planuak berakin eruanda (tartian Bilboko defentsa-lerruak).

Polo Garat arrajin graffitien xerka

txiko 2007/02/24 12:56

Badiruri Polo Garat argazkilari zuberotarrak arrakasta izan dabela bere graffitixen argazkixen biharrakin. Pays Basque Magazine aldizkarixan artikulo zabala argittaratu detze, batetik. Bestetik, Baionako museoren baten erakusketaren bat egingo dau argazkixokin. Eta azkenik, gaiari buruzko liburu bat prestatzeko asmotan dabil eta hori dala eta, biharra osatzeko beste "round" bat egingo dau Euskalherrixetatik zihar pintada gehixagoren billa. Hori dala eta, jakin eizue irakorliak: zuen herrixetan graffiti polit/esanguratsu/historiko bat balego, jarri nerekin kontaktuan eta juango gara, ni nere kamara merkiakin eta Polo bere kajoitxuakin.

Eneko Agerroa

txiko 2007/02/10 10:27

Ba daukat joeria liburuen alde txarrak nabarmentzeko, baiña ez horregaittik pentsau gauza onak gozatzen ez dittudazenik. Ez dakitt zergaittik dan: despellejatzian plazerra izango da, hain plazer humanua, gure aurrian ez dagozenen pertsonen gaiñian gaizkiesaka jardutiak emoten daben lakotxia.

En fin: Etxaide eta Itharte-tar Yon jaunan liburu honetan, lau gauza:

  • Errelijiño katolikua ixa lehelengo pajiñatik ¡blaust! Barregarrixa da, gañera, idazliak zelako jirabueltak egitten dittuan VIII mendeko euskaldunak kristiñauak zirala asmatzeko, edo desinformatu basati batzun jentiltasuna diskulpatzeko. Barregarrixa, zelan nahi daben aurkeztu kristautasuna euskaldunen “gauza natural eta berezko” modura... ¿gauza natural eta berezkua, Ekialde Hurbillian 15.000 kilometrotara sortutako siñiskeria?
  • Beste gauza barregarrixa, Etxaiden “euskoak” dauken kontzientzia nazional abertzale sutsua. Kapazak dira aberrian alde zera emoteko be: familixia, ondasuna... baitta Akitania eta Loirararteko herri xehia be, agintari arrotzen pian zapaldutako euskaldun abertzaliak dira, eta zain dagoz Euskoak noiz etorriko, rebeliñua egitteko.
  • Eneko eta bere arrebatzakuan maittasun istorixia. Hara, bere arrebia ez dala jakitzia eta desiotan urtzen hastia, dana da bat (inzestuan tabu ikutuezkiña...). Ezin dot ebitau Xabinaitor eta Kariñen azken komikixakin gogoratzia, itturrixan topatu eta “Xorittua norat hua” kantatzen hasten dirazenian...

Bestalde nobela modura be, oso txarra da: Erdi Aro idiliko bat erakusten dau, oin dala urte batzutako pelikula medievalen garbittasun eta galantetasunakin. Baiña hau kenduta, eta euskal literaturako minbizi izan dan zurikeri kristiñaua albuan lagata, ba... oso atsegiña da irakortzeko. Idazliak ariketa bat egitten dau, edo hobeto esanda bere apostoladurako (euskeria eta aberrixa) baliogarrixa izango dan erremintta bat, nun bide batez erakusten diran K.o. 600 urtian egon zan Vasconia Dukerriko historixa orokorra, eta euskera jatorra. Eta horregaittik hain zuzen be, oso atsegiña da irakortzeko “Eneko Agerroa”.

Hainbeste kuriosidade ikusi dittudaz:

  • “Garrantzi” ez litzakela izan bihako, “garrantsia” baño, eta berbia Larramendik asmatutako neologismua dala.
  • “Txango” eta “txautu” berben erabilpen jatorra (Etxaiden berba kuttunak, behin eta barriro sartzen dittuazenak bere erabilleria bultzatze aldera).
  • Hónek eta honék bereizteko tildiak erabiltzen dittuala (gure aguriak editoriekin izango zittuan burrukak...).

Eta harrigarrixa bebai bere liburua Agosti Xaho eta Jon Miranderi eskaiñittakua izatia, dedikatoria luze eta argumentatu banakin. Izan be, lehelengo begibistazuan jeltzaletasunetik hain urrin dagozen pertsonaje hónek ez dabe enkajatzen halako nobela “zuri” baten; baiña danak daka bere explikaziñua: Xahon liburuetan oiñarrittuta dago trasfondo historikua, batetik; eta bestetik, Mirande izan zan Etxaiden maisua euskalki zuberotarra ikasten.

Iñeritze lezia, Illuntzarren

txiko 2007/02/01 23:55

Urrixan 28an, 11 orduko espeleo-ekittaldixa izan neban Iñeritzen. Esfortzu fisiko itzala nere ohitturarako, baiña Lurran tripak botatzen dezten diagarrak eta lillurian indarrak hori eta gehixago egitteko kapaza bihurtzen nabe. Esan leike ariketa fisiko eta kirola egitteko beti alper dabillen Oier desagertu egitten dala zulo baltz baten ataixan, eta beste izaki bat dala horko hori. Kontrastien eguna izan zan egun hori: batetik, ordurarte bizi izandako ibillaldi onena duda barik; eta bestetik, neure hankasartu batengaittik azken orduak ordurarteko txarrenak izan ziran. Emoziñuak hain bortitz, eder eta ugarixak izan ziran eze, idatziz jartzia eskatzen dabe.

Urrixan 21an izan neban Iñeritzera jaisteko lehelengo aukeria. ADES taldeko lagunei behin eta barriro entzunda netzen leku ona zala soka eta burdiñekin praktikia hartzeko, eta horixe zan hain zuzen be neri falta jatana. Leziak 250 metro inguruko jaitsiera kontinuo bat egitten dau; honduan azken exploraziño batzuk egin biharra zala eta, 3 asteburu jarraixan juan biharra zeguan. Izan be, halako sakonera heltzeko bidia aurretik ekipatu egin bihar izaten da (sokak, frakzionamentuak, mosketoiak...) eta lezia hain da luzia ze, egun bi bihar izaten dira horretarako bakarrik; hirugarrengo zapatuan, bidia prest, leza hondua exploratzera abixau ziran Gotzon eta Petrus.

Esandako moduan, Urrixan 21an (astebete lehenago) sartu nintzan estraiñekotz Iñeritzera. Aurreko egunian 1º zatixan prestakuntzia egin zeben, eta Campillo, Idoia, Petrus eta ni juan giñan buelta bat emotera. 150 bat metrotara zeguan meandro estuan, Campi eta Idoiak atzera egin eta beste bixok aurrera jarraittu genduan. Petrus eta bixok hurrengo potzua jaitsi, eta neuk eskatuta atzera egin genduan, badaezpada eta nere indarrak neurtzen ondiok ez dakittelako.Urtendakuan, ondo baiño hobeto sentidu nintzan eta momentuan izan nittuan bueltatzeko goguak.

Bigarrengo sartualdixan ez nintzan egon, eta hirugarrena (gogorrena) egitteko eguna etorri zanian, ni ez juateko esan zesten. Bihar gogorra zala, eta ez zala neretako modukua. Baiña egun horretan ez banintzan juaten, ez dakit zenbat urte barrurarte ezingo ete nintzan sartu Iñeritzen: zulo gatxa, teknika askokua, larregi ni bakarrik etortzeko. Eta noaki noiz etorriko zan hurrengo sartueria... Apur bat insistiduta, lortu neban espediziñuan parte hartzia. Baldintzak hónek izan ziran: beste bixak (Gotzon eta Petrus) aurrera juanda ni atzetik abixauko nintzan bakarrik, nere martxan, kontuz eta denpora prudentzial batera bueltia emonda. Beti be bestiak bueltan etorri orduko ni kanpuan egoteko.

Halan izan neban Illuntzarreko mendi-moltzuan tripetan sartzeko aukeria. Leku legendarixua: honek be ba dauka-eta bere kondairia. Ama-seme bat pasatu ziran Iñeritze ingurutik eta lore polit bat ikusi zeben leza ertzian. Ha hartzera juan, labandu eta barrura jausi ziran bixak (sarreria 30 metrotako potzu zilindriko bertikala da, hondua ez da ikusten). Esaten danez, Lea ibarrian urtetzen dan itturri baten ur gorrixa amak zeroian soiñekuana da.

Hau kondairia, beraz. Baiña Iñeritzeko zulotik 200 bat metrotara Illuntzar mendi tontorra dago. Bertako landa zabaletan halako mota batzu ikusten dira, orlegian barruan lerro orlegixekin irudi poligonal bat osatzen dabenak. Illuntzarreko oppidum edo kanpaleku erromatarran arrastuak dira. III mende inguruan, konkistatzailliak hamen kokatu zeben Lea-Artibai ingurua kontrolatzeko base militarra. Ez dakigu ze harreman klase izango zeben Arrolako tontorreko sasoi bereko herri indigeniakin...

Lehelengo 6 orduak, sekulan ibillittako onenak. Petrus eta Gotzon leza hondora aurreratu ziran falta zan exploraziñua egittera, eta ni nere martxa geldixan abixau nintzan, zulo txiki guztiak miatzen eta deskubritzen. Bakardade total eta absolutuaz gozatzen. Tantanak ausittako isiltasuna. Lezian behera ur txorro txikixen konbersaziñuak entzutzen. Potzua-meandrua-potzua-meandrua... Illuntzar mendiko tontor parteko sarrera bertikal zilindriko espektakular bildurgarrittik 11.30etan sartu eta, eten bako beherakadan, Lea ibairutz abixatu nintzan lurpetik. Lagunak lagatako soka eta mosketoiak aprobetxatuta, erosua baiño erosuago zan bidia, gozamen hutsa.

Ogi barra osua, roskilla batzu eta ura. Hori izango zan saguzaharran menua egun osorako, berak hala aukeratuta. Ogixa 10 zentimetrotako zatixetan jaten juan nintzan, ordu bittik behin, gosia sentidu baiño lehenago; urunak odoletan bere glukosia pizkaka askatu zeixan, elikagaixa bermatuta. Oso ondo, izan be nere problemia bestiekin noianian hori izaten da; odoleko konbustible osoa gastatzen dot, erreserbako glukogenotik askatu baiño ritmo bizixaguan, eta flakiak jotzen nau. Ba nabil bai, nere sistemia topatzen.

Arratsaldeko 15.30ak izango ziran aurreko astian Petrusekin heldutako leku berera heldu nintzanian. Oso ondo sentitzen nintzan, eta aurrera segitzia pentsatu neban. Ordutik aurrera dana barrixa zan: leku ezezagunan zihar ibiltzian arrisku sentsaziñua...

Guztira lau bat leku estu pasatuko nittuan. Bata, aurreko astian Petrusekin pasatutakua: meandro bat, gerriko alturan estuago eta erdi-alturan albokera beso baten gaiñian pasatu biharrekua. Aurreragokuan gerriko burdiñak kendu bihar izan banittuan be, oinguan traste guztiak soiñian errez pasatu nintzan.

Gero, potzu formakua. Ni bakarrik, eta fondorik ikusten ez jakon leziak errespetu haundixa emoten zeban (baitta modu morboso baten erakarri, ezin dot ebitau). Eta oinguan gaiñera, aukera ezin hobia: “Hamen jagozak mosketoia eta sokia; bidia hamendik danan seiñale. Gaiñera lagunak aurretik juan dittuk eta zeozer gertatuko balejata, bueltarakuan lagunduko nabe. Aurrera ba”. Baiña jaisten hasi, eta “¡Hostia! ¡Ez nok pasatzen!”. Estuasuna hankatarte partian. Nahitta, grabedadia erabillitta korputza fortzatuta (kontuz, harrapatuta ez geratzeko) pasatuko nintzakela dirudi, baiña gero... ¿zelan igo atzera? Estuasuna beheraka pasatzeko grabedadia laguna da, baiña gorakuan etsaia. “Eta soka hau aidetik joiak, ¡gero pultsuan igo biharra jagok!” Dudia, bildurra, klaustrofobia... Baiña ez nintzan nekatuta sentitzen, eta izugarri erakartzen ninduan zulo baltz horrek. A tomar por saco, cabo largo, cabo corto, koka, kontorsionismo pizkat, bultza, irristatu, eta... ¡ttak! aidian txintxilizk. Kokia askatu eta juan nintzan behera... agur....

Bakardadia bai, eta izugarrixa. Batzutan illunari aintxiñako bildurrak zetozen, eta argixa emetatzen neban illuntasunari aurre egitteko. Begixak zabalik izan eta itxitta izango banittu lez ikustia, gauza eder eta bildurgarrixa. Bakardadia eta illuna bai, baiña ixilttasunik ez. Haitzulo hau bizirik dago, ura nunnahittik dator behera baiña ez txorrotan, tantan eta txirripa txikixetan baiño. Eta resonantzian efektuak, aurretik ezagutzen nittuanak, ondiok eta harrigarrixaguak dira Iñeritzen. Aurreko astian Petrusekin: “¿Eh? ¿Zer dok hori, ura? Ez, ez, berbarua, argi eta garbi: bateronbat jatok atzetik...” eta ez, ura zan. Oinguan be zuluetako biztanlian berbarua nerabixan aldian, neri laguntzen. Gehixago, ez nekalako lagunik txatxaran juateko...

Esandako moduan, luxu bat zan aurretik doian ekipo baten atzetik juatia. Euren sokak markatzen zesten bidia, eta abentura baten emoziño bizixa bada be, seguridade lasaigarrixa be ba neukan.

Arratsaldeko 17.30ak inguruan zulo baju eta zabal baten nebixan, estalaktita eta estalagmita ugarixekin kartzela itxuria hartzen daben hórretakua. Harri erakundiok kasko edo karbureruakin jota ez hausteko ahalegiñetan nebixala... “¿Zer dok ha? Leihatilla baten argixa han, urriñian... ¿kanpora urteera bat? ¡Mobidu egitten dok barren! ¡Kaixoooo! ¡Eurak dira!”.

¡Haxe zoriona! Oin arte bizi izandako momentu gozuena izango zan, seguru; baiña laster garraztu eta 180ºtako norabidia hartuko zebana. Lehelengo uneko pentsamentuak: “bai ausarta ni, hona bakarrik etorri... oin ikusi juek nere balixua... etabar”. Baiña Gotzon eta Petrus bihar gogorra egittetik zetozen leza hondotik, karga astunakin gaiñera; eta lehen bait lehen urtetzia nahi zeben. Eta jakiña: ni, entrenamentu bakua, zama bat suertatu nintzan: ixa-ixa potzu bakoitzian nere zain, eurak 10 minututan egitten zeben lana nik ordu erdi bihar... azkenian 2 ordu luzatuko giñan aurreikusittako ordutegittik. Zelakuak entzun bihar izan nittuan... Nere sartzeko goguei ezin eutsi izatiangaittik izan zan dana (lehenago egin bihar neban bueltia). Momenturen baten taldetik bialduko ninduela pentsatu neban... hainbeste lotsa aspaldittik ez dot pasatu. Fondotik sarrerarako 3 ordutako bidia zulo baten sekulan pasatutako txarrena gertatu jatan. Flakiak jota, deshidratatu biharrian, moralki xahututa, estropozu mortal bat ez izateko 1000 begi alertakin (neke egoeretan gertatzen dira-eta despistiak)...

Frakzionamiento bereziki konplikatu baten kopin baten modura geratu nintzan txintxilizk. Aurreko astian Petrusekin ataskatu nintzan ber-bera: croll-a goregi jarri eta ha askatzeko pultsuan igo bihar, eta ezin, leher eginda, Petrus azpittik etorri eta bere sorbalda-buruaeskaini bihar izan zestan han zapalduta igotzeko... Oinguan bestiak zain eukitzian stressa (mea culpa mea culpa...) eta Gotzon etorri bihar izan zan goittik ni reskatatzera...

Eta hori teknika kontuak. Iñeritzen sokia, sokia eta sokia dago, eta jaistia bai, baiña atzera kanpora urtetzeko esfortzua haundixa da: batetik hori, eta bestetik “ataskuetan” alperrik galdutako indar guztia ondo faltan bota neban soka bide interminablietan. Error de calculo garrafala. Puñua, crolla, pedala; puñua, crolla, pedala; puñua, crolla pedala... Eta bost inpultsotara txintxilizk, marioneta baten modura ezebezian bueltaka. Ipurtargi bat illuntasun totalak janda, eta lurrun-zurrunbilluak korputzetik eta hatsetik gora doiazela. Momentua benetan latza izan arren, irudi oso ederra osatzen neban.

Goizeko 11.30etan sartu nintzanetik 17.30etan bueltako bidia hasi neban arte, 6 ordu. Ez dot aitzen zelan ez nintzan konturatu, 6 orduko bidia beheraka eginda (parada eta deskantso ugarikin, hori be hala da) beste horrenbeste edo gehixago biharko nebala nik bueltatzeko...

Lezian sarrerara 21.00ak aldera heldu nintzan. Azken mosketoittik askatu eta bedartzan aratian jaustia, dana bat izan zan. Gotzon aparkalekura juanda zeguan, eta Petrus igo arteko 15 minutuak iratargi eta izarrei begira pasatu nittuan, glukogeno erreserbetatik nere odolera elikagai pizkat libratzia sentitzen...

Urrixan 28ko egun hau gorriz markatuta geratu zan nere espeleologo esperientzia motzian...

***

Artikulo honetako argazki guztiak Iñeritze leza barruan (Iluntzar mendixan) ADES taldiak etaratakuak dira. Mundu misteriotsu horretan barneratu nahi izan ezkeriok, jarri gurekin kontaktuan.

Kolosala izango da

txiko 2007/01/26 18:17

Hiru irakurtaldittan irakurri juat liburutxo hau. Asko gustau jata, batez be amaieria. Ume baten munduan moral-faltia edo noraeza be ederto isladatzen jok, modu guztiz txaketeruan errepublikazale izatetik fletxatapelayuen aldera bape konplejo barik zela pasatzen dan deskribatuta. Eta liburua ume horren kontzientzixia esnatzian atarixan amaitzen dok, etorkizuneko ibilbide antifrankista baten prehistorixan... Panfleto usaiñik etxako hartzen gaiñera, eta eskertzekua dok hori.

Azken urtietan Guda Zibillari buruzko idazkixetan best tonu bat somatzen dok. Protagonista zuzenak desagertzen joiazak (nahiz eta kaltetuak ondiok urte askuan iraungo daben) eta horrek 36ko gertakarixak modu nasai eta hotzaguan aztertzera eruaten jok, duda barik onerako. Goguan jaukadaz Hala Bedi irratixan entzundako Paracuellos del Jaramako aittamena (komunistak millaka preso frankista hil zittuezenekua), edo Jesus Gutierrez Eibarko sutia azaltzen (zati baten abiaziñuak eraginda, eta bestia errepublikazaliak eurak erretiradan), edo jentia kontatzen bere aittitta golpisten aldian egin zebala gerria... Liburu honek bat egitten jok honekin.

Aspaldiko sagardau tenporadarik onena

txiko 2007/01/21 10:05

Urteroko moruan , hamen juau sagardauan tenporadia. Betiko legez, aspaldiko kosetxarik onena izango zuan aurtengua (etxuat entrebistarik irakorri ondiok, baiña seguro hala dala). Izperringi asko etxuat aspaldixan irakortzen, baiña baakixat hainbeste suplemento agertuko dirala, sagardotegixen iragarki pajina betekin, eta Igartubeiti basarriko tolarian erreportai konpletu eta berritzailliakin.

Urteroko modura, hau izango dok sagardogillien bihar artesanal eta gogorra burutzeko sasoia: sagarrak bildu, legortu, garbittu, txikittu, arrak kendu...

¿¿¿Arrak kendu??? ¿Prozesuan zein momentutan egitten da hori operaziñuori? Hara: hamen juagu urteroko suplementuetako artikulo errepikakorrendako alternatibia. Arren kontribuziñua euskal sagardauan kalidadiari.

1937ko Ilbeltzan 18xa.

txiko 2007/01/18 11:00


370118 tagged map by user - Tagzania

370118: beste itxasontzi errepublikazale bat hondora.

  • Bilbo ingurua minaz garbitzen dabillela, Mari-Toya dragaminasak bat jo eta hondoratzen da; 6 tripulante hilda (tartian mina-garbitzeko zerbitzuan arduraduna).

1937ko Ilbeltzan 17xa

txiko 2007/01/17 11:00


370117 tagged map by user - Tagzania

370117: itxasontzi errepublikazale bat hondora.

  • Goizeko-Izarra itxasontzi errepublikazaliak minia jo eta 17 tripulantiekin hondora.
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024