1937ko Jorraillan 20xa.
370420 tagged map by user - Tagzania
370420: itxasuan blokeua hausten dan bittartian, golpistak frentia hausten saiatzen dira; Elorrixon aurrera egin arren, errepublikazaliak Intxortako bigarren erasua geratzen dabe.
Seven Seas Spray ontzixa Bilbon sartzen da arazo barik. Hau jakinda, McGregor ontzixa saiatzen da, baiña Almirante Cerverak interzeptatzen dau; inglesak Hood akorazatuari babesa eskatu, eta honek 3 millatako mugararte laguntzen detza; Galerna bouan eta kostako baterixen tiro eremuan sartuta, Almirante Cervera erretiratu eta McGregor Bilbora sartzen da.
Golpistak (I Naparruako brigadia) Otxandianotik urten Elorrixo Hegoaldeko gaiñiak hartzeko.
Intxortako bigarren erasua 12.00etan hasten da. Kronologikoki hónek dira gertaerak:
- Hegazkiñak (Legion Condor): bonbardero eskuadrilla bi bonbardeuan, eta kazak ametrallatzen. Artillerixiakin batera, 13.00ak arte dabiz eta lehelengo zaurittu, hildako, telefono harixen etena, alanbrada eta errefugixo apurketak jazotzen dira.
- Golpistak (IV Naparruako brigadia) Asentzio ermittatik eta Asentziomendixan iparraldeko hegixetatik abixatzen dira, Mendratxu eta Elgetarutz. Beste talde batzu errepublikazalien eskumaldetik eraso (Angiozar, Zabaleta eta Gaztelu basarrixak).
- Errepublikazaliak kañoiz eta morteroz (81 mm.), ametralladora eta fusillekin erantzun (Mannlicher fusil zaharrekin arazuak daukez: zerrojuak trabatu eta harrixekin joaz askatu bihar izaten dittuez).
- Golpista batzu Iturutzetik 15 metrotara dagozen paretatxo batzutara heltzen dira (eurak eta errepublikazalien artian Elgeta-Bergara bidia dagola) baiña errepublikazalien suakin isolatuta geratu eta ezin dabe errefuertzorik jaso, parapetuak asaltatu ahal izateko.
- Golpistak (karro blindatuak) Uberatik saiatzen dira baiña Jalotzako rektako hasieran artillerixa antikarruak geratzen dittu; horrekin batera, errepublikazaliak (Kirikiño batalloia) Azkonabietatik ametralladorekin tirokatzen dittuez.
- Erasua bertan behera geratu eta gero, golpistak hegazkin eta artillerixiakin jarraitzen dabe beste ordu 2ttan. Infanterixia barriro saiatzen da, baiña errepublikazalien erantzunak geratzen dittu eta hortan jarduten dabe gaberarte.
- Golpistak informian (Von Richthofen, IV Brigadako egunerokuan) porrotan arrazoiak: Intxorta berez gotorleku naturala dala; artillerixa eta infanterixian arteko deskoordinaziñua; abioi alemanak golpisten posiziñuak bonbardeatu dittuezela; baja asko jasan dabezela. IV brigadako bajak: 24 ofizial, 303 soldadu. Euretatik 45 hilda, eta hortik 32 naparrak.