1937ko Jorraillan 19xa.
370419: itxas blokeua hausteko saiakerak; Elgetako posiziño errepublikazalien argazki bat.
Inglaterrak bere merkantiei Bilboko blokeua ez hausteko gomendixua emonda detze. Donibane Lohitzunen 3 ontzi ingles dagoz, zer egingo. Seven Seas Spray ontzixak (Roberts kapittana) Bilborutz urtetzen dau.
Errepublikazaliak Elgetako posiziñuak indartu dabez: tontorretatik jaitsi dira golpisten posiziñuetara hurreratzeko. Martiartu batalloiko Beldarrain komandantiak hala deskribatzen dittu bere sektorekuak (pentsatzekua da ezker-eskumara zeguazen batalloiak be antzera fortifukatuko zebela):
- Iturutzen, Elgeta-Bergara bideko parapetuen atzian trintxera kebrauak eta aginte-postua.
- Arboladixak erabiltzen dira kamuflajerako.
- Atzian trintxera kontorneatu eta oblikuoak egitten dittuez, eraso posibleko lekuei begira.
- Arrota basarrixen gainian, Elgetako kanposantupian, Elgeta aurrian Uberara emoten daben balkoi modukuan, Salbador ermittapetik Iturutzera doian bidian... fortifikaziñuak.
- Zulo indibidualak trintxerekin errelazionatuta, zugaitzen onduan.
- Golpisten etorrera-bide posibliak trabatu enbor, alanbrada eta minekin.
- Trintxerak enbor eta lurrakin estali (quitamiedos).
- Errefugixo antiaereuak haritz-enborrekin; kaso batzutan altzairuzko txapiakin.
- Tontorretan, ametralladorendako porlan eta mamposteriazko obrak. Adibidez, “La Belga” posiziñuan: Mendratxu azpixan, tontor txiki bat Asentziomendira begira.
- Hormetan tronerak egitten dira fusil ametralladoriekin tiro egitteko (adibidez Salbador ermittan).